Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Ikusi (on-line) ARTE kateak Fukushimakoaz egindako azken erreportajea
Atalak: Sailkatugabeak
Larunbat-igandez, irailak 24 eta 25, bi alditan eskaini du telebista konbentzionalez ARTE kate frantses-alemanezkoak “Fukushima, les révoltés du nucleaire” (Fukushima, nuklearrek matxinaraziak). David Zavaglia-k prestatutako erreportajea Interneteko bertsioa beste biz osatutako luzeago baten barruan dago; gogoratu “Fukushima, les révoltés du nucleaire” bideoaren 14. minutuan hasten dela eta 36.ean amaitzen. Hona bere edukia laburbildurik.
Aurkezleak dio: “Fukushimako istripua gertatu eta 6 hilabetera, agintariek promesa egiten dute urtea amaitzerako zentrala estabilizatuko dutela. Gertatzen dena da hitz horiek Japoniako herritarrak ez dituztela jadanik asebetzen, arazoaren kontrol independientea eskatzen dute, ez dute konfidantzarik. Japoniar horietakoak dira militante antinuklear berriak, Frantziako erakunde herritarren laguntzaz formatzen ari direnak, Japoniako agintarien gezurrak salatzeko”.
Zavagliaren erreportajea hasten da aurtengo ekainean, Fukushimako zentrala hondatu eta hiru hilabetera. Kazetaria CRIIRAD erakundeko adituekin doa inguruko erradioaktibitatea neurtzera. Autoa gidatzen Wataru Iwata gaztea, informazio ofizialez aspertua, beste batzuekin Citizen’s Radioactivity Measuring Station CRMS elkartea antolatu duena, informazioak modu independentean biltzeko asmoz.
Taldea Fukushima City hiriburura heldu da, 300.000 biztanle, zentraletik 60 kilometrora. Eskola batean neurtuko dute erradioaktibitatea. Jolastokiaren zorua kutsatuta dago, baina eskandalagarriena da zenbat erradioaktibitate dagoen ura pilatzen den lekuetan, esaterako haurrak ibiltzen diren kolunpioen oinpeko zuloetan. CRIIRADek haruntza bidali duen Christian Courbon-ek argi eta garbi dio: “Nire haurrak berehala aterako nituzke eskola honetatik. Baina denek hemen segitzen dute, ezer gertatuko ez balitz bezala”.
Ama bat mintzo da gero, maskara aurpegian. Kezkatuta daude egoerarekin, baina ezin dute askorik egin: eskolak derrigortuta daude zabalik egotera. Zentralaren inguruko lehen 20 kilometroak besterik ez dira ebakuatu, 30 kilometro arteko herrietan ere eskolak itxita daude. Hortik aurrerakoak ez. Baina arazoa da erradioaktibitatea ez dela zirkuluka zabaldu: haizeak barreiatu du eta ondoren euriak lurreratu, 80 kilometro arteko eremuetan eta urrunago.
Wataru gazte fukushimatarra Frantziara etorri da CRIIRADekoekin erradioaktibitatea nola kontrolatu ikastera, ikastaro trinkoan. Hauek eskainitako aparatuak eramango ditu gero itzulian. CRIIRADeko arduradunak deklaratuko du harrituta daudela ikusirik Japoniako gobernuak zein gaizki kudeatzen duen krisi hau, Txernobylgoa pasata 25 urtera. Horregatik ari dira laguntzen lekuko herritar eta GKEei laguntzen.
Irailean itzuli dira berriro Japoniara. Giroa mugitu da pixka bat aste horietan. Mugimendu antinuklearra indarra hartzen ari da. Sachiko Satu aurkituko dute, Fukushima Network for Saving Children From Radiation erakundearen bilkura batean. Sachiko eta bere taldeak lortu dute gobernuaren ordezkariek aurrez aurre hitz egitea Fukushimako biztanleekin, eskola batetik Tokioraino etorritako haur eta nerabeekin. Haurrek beren bizipenak idatzirik ekarri dituzte. Gaztetxo bat mintzo da, haurrei aurpegietara begiratzen ez dieten funtzionarien aurrean: “Bost hilabete baino gehiago dira lurrikara gertatu zenetik. Zuek badakizue Fukushima inguruetan zenbat pertsona bizi diren? Akaso pentsa dezakezue zenbat jende bizi diren etxeetatik atera ezinik denbora guzti honetan? Nik nahiko nuke zuek gaur ohartzea zer ari garen sentitzen Fukushimakoa dela eta etxeetatik ebakuatu gaituztenok. Gobernuak dio segurtasuna badagoela, aldiz, haurrak beti etxetxeetan daude zerraturik, ezin piszinara joan, beti aurpegian maskara eraman behar. Zuek segurtasuna dagoela diozue eta aldi berean onartzeko moduko erradioaktibitate maila igo duzue. Zuek hori diozue, baina eskolako umeok ohartzen gara gezurra dela. Akaso zuentzakok dirua inportanteagoa da Fukushiman bizi den jendea baino? Arren, ez mindu gehiago nire lagunetako bakar bat”. Bi orduz luzatuko da bilkura, jendea bere ezinegona azaltzen, funtzionariek erantzun zehatzik ez. Tartean emakume batek deklaratuko du: “Hemen, mahai gainetan, dituzue haurrek idatzitako hainbat gutun. Ni gehien hunkitu nauena 9 urteko neskato batena da eta dio: ‘Haur normalik eduki ahal izango ote dut?'”.
Haurrek motiboak badituzte kezkatzeko, Tokioko Gobernuak 20z biderkatu baititu nazioartean gehiegizko kutsadurari ezarritakok mugak: mundu osoan miliSiervert 1 da urtean edozein herritarrek gehienez hartu lezakeen erradiazio kopurua, aldiz, Japonian orain 20 mSv, izan heldu, ama gazte edo haur. Helburu garbia daukate agintariek: ebakuatu beharreko zonaldea ez zabaltzea, Fukushima City ere ez. Agintariek beren betekizunak onar ditzaten eskatzeko Wataruren taldearekin elkarlanean hasi da Sachikurena.
Hiru hilabeteren buruan berriro itzuli da Fukushima Cityraino ARTEko ekipoa. Ezer gutxi aldatu da, ez bada hiruburuan batean eta bestean ageri direla deskontaminatzeko ekipoek metatu lur kutsatu pilak. Wataruren taldeak bere laborategia antolatu du, modu artisanal baina eraginkorrean, CRIIRADek eskainitako materialekin. Frantziako beste talde batekin ere ari dira, Association pour le Controle de la Radioactivité dans l’Ouest ACROrekin. Hemen analizatzen dituzte Japoniatik bidalitako ehunka muestra, tartean Greenpeacek Fukushima inguruko itsasoan bildutako arrainenak. ARTEko erreportajean ikusten da David Boilley fisikaria aztertzen Fukushimako umeen pixa, eta erakusten du nola bai martxoan bildutako pixean, bai ondoren ume horiexei beranduago bildutakoan, denetan ageri dela Zesioa. Alderatu dituzte Japoniako beste lekuetako umeenekin, eta demostratu dute Fukushima inguruetan dagoela arazoa, haur horiei erradiazioak sartu zaizkiela aireko hautsa arnastuta, edo janariekin edo urarekin.
Hala ere, milioi eta erdi pertsona bizi dira oraino zona kutsatuetan. Irudiak hartzen ari den ARTEko ekipoaren detektoreak garbi erakusten du auto barruan bertan nazioarteko arauak markatu maximoa halako 20tan dabiltzala. Zona debekatuaren sarrerako kontroletako bat Minami Soma hirian dago (irakurlea menturaz oroituko nolaz bideo batez munduari laguntza eskatzen zion Minami Somako alkateak apirilean) eta agintariek hementxe pilatu dituzte, etxola prefabrikatuetan, martxoko tsunamiak bizilekurik gabe utzitako familiak. Horietako familia bat bisitatu du ARTEk. Alde egingo lukete urrun, baina ezin dute. Bi neska txikiak ez dira etxetik ateratzen egun osoan.
Inork ez daki milaka herritarrokin zer gertatuko den datozen urteetan. Ez dirudi Gobernuak ebakuazio zonaldea zabalduko duenik. Bitartean, militanteak saiatzen dira ahal dutena egiten. Sachikok eta bere taldeak produktu biologikoen denda txiki bat antolatu dute, herritarrei ahalik eta jaki garbienak eskaintzeko. Wataruren taldeak kontagailuak instalatzen ditu ahalik eta herri gehienetan. Gainean da arrozaren uzta garaia; Fukushima departamendua da Japoniako arroz ekoizle nagusietakoa. Eta nork daki zenbateraino dagoen kutsatuta biltzeko zain soroetan datzan arroza?