Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Matrikulazio kanpaina Hernanin
Atalak: Sailkatugabeak
Efektibamente, kurtso berrirako matrikulazio kanpaina motel samar zebilelakoan gure herrian, udalean oposizioan dauden PSE-EEk, EAJk eta Hamaikabatek euskaltegiei esku bat botatzea erabaki dute. Nola? Ikasle berriak eramanez. Ez bide zeuden oso lasai HABEren eta AEKren publizitate kanpainek eman ditzaketen fruituekin. HABEren udazkeneko bideoari ahul samarra zerizkioten. AEKrena erakargarriagoa egiten da, biziagoa, emakume beltz sinpatika hori esaten “AEKrekin ateak zabalduko dituzu, kultura, harreman eta lan arloko ateak”. Bai, publizitateak, bideoak eta esloganak ondo daude baina… lortuko al dute ikasle kopurua handitzea? Horregatik kezka: ezin ote dugu ezer gehiago egin euskaldunberrigaiak liluratzeko erakartzeko matrikularazteko? Seguru. Horra PSE-EE, EAJ eta Hamaikabatek Hernanin martxan jarri duten operazioa, Diario Vascoko kronistak hain zehatz laburbildu duena: “La oposición deja el Pleno al decidir Bildu presentar la documentación sólo en euskera”. Hernaniko Kronikak honela kontatu du: “Oposizioak plenoa utzi zuen asteartean, Bilduk euskera hutsean lan egitea erabaki duelako”. Euskara derrigorrezkoa da Hernaniko udalean! Ezin kanpaina hoberik egin irail hondar honetan matrikulazio kanpaina biziberritzeko. Kalean harritu samarrik irakurri dute albistea herritarrek, ez baitago soziologian doktore izan beharrik ohartzeko Hernanin, Euskal Herri osoan bezala, lasai ederrean bizi zaitezkeela euskaraz tutik jakin gabe. Baina ez dio inporta, hizkuntza normalizazioak behar zuen aldaketa emana dago irailaren 27az geroztik (zein modu hoberik Gudarien Eguna ospatzeko?). Albistea hasi da bere bidea egiten, eta alboko eragin gero eta ugariak sortu ditu. Eta orain ikastolako gurasoen bilerak ere euskaraz izango dira? Anbulatorioan mediku eta enfermerak derrigortu egingo dituzte euskaraz ikastera? Zer gertatuko da Hernaniko komisariara ekarritako ertzain jator elebakar horiekin? Ikastoletan ingeles orduak gehitzeko eskatu bai baina beren seme-alabek euskaraz ondo funtzionatzeak asko axolatzen ez zituen gurasoak ere hasi dira kezka berriak aipatzen. Euskaraz etxean ikasteko pribilegioa baliatuta alfabetatzeko alferregi jokatu duen bat baino gehiago bezala. Eta hau guztia, galdetzen dut nik, hizkuntza normalizazioak Hernanin eta oro har Donostialde osoan bizi duen loraldi berri hau, nori zor zaio? PSE-EEko, EAJko eta Hamaikabateko zinegotziei. Ez ahaztu, lagunok. Euskaraz ondo jakitearen derrigortasunak bultzata AEKko bulegoetara matrikula eske datozenen kolak luzatzen direnean, irakasleek badakite gin-tonic bana zor dietela aipatu alderdietako errejidoreei. Bueno, horretara jarrita, alkateari eta euskararen ardura daraman zinegotziari ere bai, bertsolariei puntuak egoki jarri izanagatik.