Fukushimakoa zertan da 7 hilabete beranduago?
Errutina nekagarria denez, militante bakan batzuek segitzen dute Fukushimako hondamendiaren albisteak bildu-itzuli-eskainiz beren blogetan. Horietako bat da Pierre Fetet, “Fukushima-over-blog” bizirik atxikitzen duena. Zazpi hilabete ondoren urri amaieran Japonian gauzak nola dauden laburbidu du “Fukushima : tour de l’actualité” sarreran. Hona haren mamia, puntuka berak ordenatu bezala. Sarreran dioenez, “zentralak jarraitzen du erradioaktibitatea barreiatzen ingurumenean...
Read MoreArreben bularrak, zerrien jostailu
Emakume, neska, andre, ez utzi zuen bularrekin jolas egiten petrikilloei. Bularreko minbiziaren kontrako borrokan ari diren 400 espezialista bildu omen dira Donostiako Kursaalean burutzen ari den Senologia eta Bularretako Patologiaren XXX. Biltzarrean. Atzo andre talde bat bildu zen Moneoren kuboaren aurrean globo arroxak jaurtitzera, minbiziaren arrisku gero eta gorriagoa duten emazteekiko elkartasunez, bularreko kantzerraren mundu egunez. Dena politikoki polita. 400 adituok zertaz ariko diren...
Read MoreJakintsuaren bertso berriak kazetariei jarriak (Net Hurbil)
Bi Fukushima daude munduan 2011ko udazkenean. Bata, kasik ahantzia, udaberrian mundua ikaratu ostean udazkenerako normaldua… jendeen gehiengoarena. Beste Fukushima, berriz, larrialdi betean bizi da, oraindik kontrolatu gabeko hondamendia martxan duela; honen berri hedabide minoritarioek ematen dute soilik. Bideoa laborategian grabatuta dago. Sartuko da euskaldun txapela jantzitako aitona, gitarra hartu eta kantatzen hasiko da I pitty the newspaperman (“Erruki diot kazetariari”)....
Read MoreEhunka txanpon txiki herriak biziberritzeko (Net Hurbil)
Urte bete barru Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan lekuko moneta propioa eduki dezakete, Bizi! mugimenduak sustatuta. Munduan horrelako lekuko txanponak ehunka dira gaur egun, globalizazioari aurre eginez bertako ekonomiak, enplegu berriak, herritarren arteko elkarlana eta iraunkortasuna sustatzen dituztenak. Bizi! mugimendua, Iparraldean 2009tik ekologiaz eta justizia sozialaz okupatzen den talde gaztea, joan den udaberritik ari da aztertzen lekuko diru berri bat abiaraztea. Gara...
Read MoreNuklearren kontrolik eza munduan, Amie Gundersenen analisian
Amie Gundersen nuklearretan adituak eskaini ditu Fukushimako hondamendiari buruzko analisirik zorrotzenetakoak hilabeteotan. Fairewinds aholkularitza konpainia txikia dauka Gundersen ingeniariak, lehen zentraletan ardura lanetan jardun ondoren. Artikuluak idatzi baino nahiago du bideoz zabaltzea. Urri hasieran sareratu duenaren itzulpena eskaintzen dugu ondoren, Nuclear Oversight Lacking Worldwide, non ematen baititu xehetasunak erakusten dutenak zein estu lotuta dauden zentralen jabeak eta...
Read More
Iruzkin berriak