Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Nuklearren kontrolik eza munduan, Amie Gundersenen analisian
Atalak: Sailkatugabeak
Amie Gundersen nuklearretan adituak eskaini ditu Fukushimako hondamendiari buruzko analisirik zorrotzenetakoak hilabeteotan. Fairewinds aholkularitza konpainia txikia dauka Gundersen ingeniariak, lehen zentraletan ardura lanetan jardun ondoren. Artikuluak idatzi baino nahiago du bideoz zabaltzea. Urri hasieran sareratu duenaren itzulpena eskaintzen dugu ondoren, Nuclear Oversight Lacking Worldwide, non ematen baititu xehetasunak erakusten dutenak zein estu lotuta dauden zentralen jabeak eta zentral horien kontrola bermatu behar duten adituak. Gundersen AEBetako NRC Nuclear Regulatory Commission delakoaz ari da, baina berak esaten dituenak berdintsu aplika dakizkieke Frantziako IRSN Institut de Radioprotection et de Sûreté Nucleaire eta Espainiako CSN Consejo de Seguridad Nuclear direlakoei.
Nuklearren gaineko kontrola falta da mundu osoan
Kaixo, Fairewinds-eko Arnie Gundersen nauzue. Gaur azaldu nahi nizueke zer harreman dagoen erreaktore nuklearren jabeen eta erreaktore horiek kontrolatu behar dituztenen artean, ez soilik AEBetan, ez bakarrik Japonian, baizik eta mundu osoan. Honetara bultzatu nau duela gutxi New York Times egunkarian plazaratu duten iritzi artikulu batek. Hego Kaliforniako unibertsitateko irakasle batek sinatzen zuen, aztertuz herrialdeek indar nuklearraren gain nolako kontrola daukaten [NYTen Najmedin Mexhkati-k azaldutako artikulu honetaz ari da]. Bertan irakasleak esaten zuen Fukushimako istripua gertatu zela, hitzez hitz, “segurtasun kulturan egindako hutsegiteen ondorioz… Japoniako erregulazio agentzia ez da inoiz independiente izan industria nuklearrarekiko. Plantaren jabeak, Tokyo Electric Power, bere historian erakutsi du segurtasuna zaindu gabe aritu izan dela eta segurtasun kultura ahulez, onartu zaiolako gobernuaren ia batere kontrolik gabe jardutea”. Irakasleak aditzera ematen du arazo honen soluzioa orain honetan datzala: “Askoz elkarlan estuagoa behar dugu, herrialdeen eta kontrolatzaileen artean”.
Ez nago ados Hego Kaliforniako unibertsitateko irakasle horrek dioenarekin. Behar duguna ez da herrialdeen arteko elkarlan estuagoa, behar duguna da dagoenekoz dauzkagun segurtasun estandarrak sendotzea. Fukushimakoaren errua Tokyo Electric Powerren eta Japoniako gobernuaren arteko harreman estuegi bati egoztea ez da zuzena. Horrek esan nahi baitu beste herrialde batzuk hobeto ari direla egiten gauzak, eta hori ez da egia. Hain zuzen honetaz hitz egin nahi dizuet bideo honetan.
Fukushimakoaren metxa duela 45 urte piztu zen Fukushima I eraiki zuenean AEBetako konpainia batek AEBetako artitekto ingeniari batekin eta AEBetako diseinua usatuz. Orain aldarrikatzea Fukushimako arazoa izan dela Japoniako erakunde erregulatzailearen eta TEPCOko jendeen arteko harreman estuegia, hori asmo txarrez aritzea da eta nuklearren industriari estalki bat eskaintzea atzean babestu dadin.
1974a arte NRC Nuclear Regulatory Commission arautzen zuena zen Energia Atomikoaren komisioa, AEC Atomic Energy Comission. AECren estatutuek diote helburutzat zeukala nuklearra sustatzea eta arautzea. Gero Kongresua [AEBetako parlamentua] ohartu zen ez zebilela ondo, eta AEC zatitu zuen bitan: Nuklearrak Arautzeko Batzordea edo NRC Nuclear Regulatory Commission batetik eta bestetik Energia Saila edo Department of Energy. Teorian, Energia sailak sustatu behar zuen nuklearra eta NRCk kontrolatu. Bainan benetan zera gertatu zen, lehengo talde berak segitu zuela, haien jertseetan izen berria paratuta.
1974an Kongresua ohartu zen harremanok estuegiak zirela. Baina goazen 1980eko hamarkadaraino eta ikus’tagun ea gauzak aldatu ote ziren. Fairewindsen gunean ikusiko duzue 1987ko txosten bat izenburu daramana “NRCren eta industriaren arteko harreman estuak” (The NRC’s Coziness With Industry). Izenburua ez diot nik jarri, AEBetako Kongresuaren Barneko eta Ugarteetako Arazoen Batzordeak zion ipini. Luzea da, ehunka orrialde ditu, dagoen moduan eskaneatu dugu, baina horko hiru ideia aipatuko dizkizuet.
Lehen puntua da Kongresuko jendea ohartu zela honetaz: “NCRko buruek esku hartu zuten eta oztopatu zuten Michigan estatuko Fermi zentral nuklearrak oker eskuratutako baimen bati buruzko ikerketa”.
Bigarrena, auteman zuten NRC batzordeko bost kideetako batek “burutu zituela okerreko jokabideak, industria nuklearrarekiko hurbilegi zegoela erakusten dutenak”. Hori 1987an gertatu zen.
Azken puntua, nahiko nuke zuek ohartzea batzordeak aurkitu zuen honetaz: “Nahiz eta administrazioak dauzkan datu asko erakusten dutenak bazegoela konpondu beharreko arazo bat, batzordeak ezarri zuen arau bat zeinak asko mugatzen zien bere kideei zentral nuklearrei segurtasun handiagoa eskatzeko ahalmena”.
Hamarkada bateko jauzia eginda, goazen 1990etara. Urteotan NRCko Behatzaile Nagusia David Williams zen. Honek gutun bat bidali zion Kongresuko batzordeko presidenteari esanez NRCk arazo hau zeukala: zentral nuklearren jabeei entzuten ziela baina ez nuklearrei buruzko kezkak zeuzkan jendeei. Hitzez hitz, honela zioen: “NRC oinarritzen da nagusiek ematen dizkioten segurtamenetan” (The NRC relies on the assurances of licensees).
Nik ere parte hartu nuen txosten hartan. Azaldu nituen NRC dela eta segurtasunaz nituen kezkak baina ez zidaten kasorik egin. Baina tarte horretan, auteman nuen adiskidetasun harreman oso estu bat erregulatzaileen eta erregulatuak izan behar zutenen artean. John Glenn-ekin joan nintzen Kongresuko bilkuretara eta haietako batean NRCko buruzagiak hau esan zuen: “Egia da. Gundersenek esan duen dena erabat da egia. Zerbitzu on bat eskaini du”. Baina ezer ez zen aldatu geroztik. Kongresuari aitortu zionak ez zuen eraginik izan agentziaren jokabidean.
Bon, goazen hurrengo hamarkadaraino, XXI. Mende haseiraraino. Austin Chronicle egunkarian azaldu zen kazetaritzako agiri eder hau. Ikerketako kazetaritza da eta titulutzat darama “Nuklearren alde esku bat botako?” (Will Shill For Nukes ). Egileak deskubritu zuen NEI Nuclear Energy Institute delakoak, industria eta merkataritzako erakundea izanik, iritzi artikuluak idazten zituela eta ondoren artikuluok bidaltzen zizkiela AEBetako irakasleei, eskatuz unibertsitateetan ingeniaritza nuklearra irakasten duten profesoreoi nork bere lekuko egunkarietan plazaratu zitzatela. Egia esan, irakasle gutxi batzuk onartu zuten. Beraz, industria nuklearrak idazten zituen iritzi artikuluak, ondoren unibertsitateko irakasleei eman eta lekuko egunkarietan azaldu unibertsitateko irakasleon firmekin, indar nuklearraren etekinak handitzeko.
Baina bada honetan zerbait zinez interesgarria: artikuluak aipatzen dituen irakasleetako bat Dale Klein izeneko gizona da. Klein jauna NRCko presidente izendatu zuten ikerketako kazetari lana argitaratu eta urte betera.
Bon, bukatzeko, hurbilduko gara denboran, justu duela bi urte arte. NRCko behatzaile nagusiak idatzi zuen informe bat NRCko bartzodekideetako bati buruz. Gizon hau Jeffrey Merrifield deitzen da. Demostratu zenez, Merrifield NRCko batzordekidea zen denboran bertan industria nuklearretan aritu zen enplegu bila. Berak kontrolatu behar zituen jendeentzako egin nahi zuen lan. Eta aurkitu egin zuen gainera lana. NRCko karguan egon zen azken bi hilabeteetan hartu zuen zenbait erabaki mesede egin ziotenak gero NRCtik ateratakoan berari urtean milioi dolarreko enplegua emango zion harixe.
Gaur gauzak ez daude aldatuta. Urrunago joan gabe, joan den hilabetean biltzarra egin zuen Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak (IAEA International Atomic Energy Agency). Pribatuan egin zuten. Eta bilkuran zeuden industriako buruzagiak eta gobernuetako agintariak.
Japonian istripu larria gertatu izana ez da kultura japoniarraren ondorioa. Aitzitik, erakusten du zer nolako indarra darabilen industria nuklearrak mundu osoan zehar. Zure herrialdean ere gerta daiteke.
Thank you.