Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Arreben bularrak, zerrien jostailu
Atalak: Sailkatugabeak
Emakume, neska, andre, ez utzi zuen bularrekin jolas egiten petrikilloei. Bularreko minbiziaren kontrako borrokan ari diren 400 espezialista bildu omen dira Donostiako Kursaalean burutzen ari den Senologia eta Bularretako Patologiaren XXX. Biltzarrean. Atzo andre talde bat bildu zen Moneoren kuboaren aurrean globo arroxak jaurtitzera, minbiziaren arrisku gero eta gorriagoa duten emazteekiko elkartasunez, bularreko kantzerraren mundu egunez. Dena politikoki polita. 400 adituok zertaz ariko diren El Pais egunkarian Ines P. Chávarriri irakurri diot: “Pero los datos esconden los avances en la detección, tratamiento y calidad de vida de las pacientes”. Donostiako Onkologikoko Maria Jesus Mitxelena medikuak esplikatu du: “Mezu hau nahi dugu zabaldu, emakumeek egin ditzatela errebisioak, jo dezatela medikuarengana eta detekzio programetan parte hartu dezatela”. Emakumeek badute zertan kezkatua: 1980ko hamarkadatik gaur arte bi halakotu egin da -687tik 1.226ra- EAEn urtean detektatzen den kantzer kopurua. Hain azkar eta hain kopuru handitan ugaritzearen arrazoiez zerbait? Baiki. “Lehenbizi –dio bular kantzergarriak dauzkan kazetariak- kantzerra eragiten duten kausak misterio bat dira gaur egun. Medikuek aipatzen dituzte eragile nagusitzat bizitzeko estilo aldaketa, obesitatea eta gero eta ume gutxiago eta beranduago edukitzea, edo batere ez edukitzea”. Horra, beraz, zer aipatuko duten pittin bat –tabakoa debekatu ostean, obesitatea eta sofinga geratzen zaizkigu susmagarri bakartzat- eta zertaz ez duten batere hitz egingo 400 adituek, zertarako galdu denbora mixterioei buruzko berriketan. Ezin prebentziorik egin zer prebeniturik ez baldin badago. Arreba maite, emaiozu begiratu bat gure onkologoek esku artean edukiko duten programari. Hitz bakar bat ez prebentzioaz. Ikusi zein diren onkologiaren aurrera begirako lan nagusiak: “Áreas de Investigación en Oncología: Células madre tumorales en cáncer de mama. Condicionantes Biológicos de la diseminación metástasica. Vías de señalización de dianas terapéuticas. Inhibición del ligando del Rank en cáncer de mama, introducción a denosumab. Diagnóstico genético de cáncer familiar por ultrasecuenciación”. Hizketaldi burutsuez gain, bestelako jarduerak ere burutuko dituzte patrozinatzaileen artean Oncovision, Covidien, Prim, Novartis, Sistemas Genómicos, Allergan, Amgen (eztz asmatu noren produktua den hiru lerro gorago aipatutako denosumab hori), Roche, Celgene, Merck Serono eta beste konpainiek babestutako biltzar ponpoxoan. Ostiralerako, 21, egitarauak dio: “Programa social. Cena típica en sidrería”. Donostialdeko sagardotegi horretatik ikusiko dira, seguru, ez badira Añorgako porlan-fabrikaren argiak Pasaiako zentral temikoko tximiniarenak, eta zorte pittin batekin joanetorriak begiradatxo bat eman dakioke Zubietako lubaki erraldoiari. Xabier Letek Lourdes Iriondorekin “Zure bular politak zerrien jostailu” kantatzen zutenean seguru ez zuela honelako konturik buruan. Hi, Sustrai, hoa Dominique Belpomme kantzerologoa berriz elkarrizketatzera, Gipuzkoako Onkologikoan ez dik-eta inork irakurri.