Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushimakoa zertan da 7 hilabete beranduago?
Atalak: Sailkatugabeak
Errutina nekagarria denez, militante bakan batzuek segitzen dute Fukushimako hondamendiaren albisteak bildu-itzuli-eskainiz beren blogetan. Horietako bat da Pierre Fetet, “Fukushima-over-blog” bizirik atxikitzen duena. Zazpi hilabete ondoren urri amaieran Japonian gauzak nola dauden laburbidu du “Fukushima : tour de l’actualité” sarreran. Hona haren mamia, puntuka berak ordenatu bezala. Sarreran dioenez, “zentralak jarraitzen du erradioaktibitatea barreiatzen ingurumenean –airean, lurrean, uretan–, Japoniako lurraldean kutsadura iritsi da Tokio atariraino eta jende gehienak deus gertatuko ez balitz bezala bizi diren arren zenbait gunetan erradiazio gehiago neurtzen dira Txernobyl inguruetan ebakuatzera behartutako guneetan baino”.
1.- Zertan da Fukushima Daiichiko zentrala.
Urriaren 22an filmatutako irudiak zabaldu ditu Tepco konpainiak. 6 minutu eta erdiko irudietan 10 segundo baizik ez erreaktore matxuratuak erakusteko. Airean dagoen erradiaziorik ezin ikusi… 3.000 langile ari omen dira bertan gaur. Tepcok dio egoera hobetzen ari dela, kasik kontrolpean daukatela. Frantziatik Areva multinazionaleko teknikari batek esan du erreaktoreetan urtutako coriumak dagoenekoz egonkor eta hoztuta daudela. Baina inork ez du zehaztapenik ematen horietaz.
Hala ere, erreaktoreetan deus ez da aldatu. Esaterako, 1 erreaktorea estaltzen duen “etxola” bukatuta dago. Baina itxuraren azpian, lur azpian 4.700 mSv neurtu dira urrian (ekainean 4.000), bigarren solairuan 5.000 mSv.
Erradiaktibitate gutxiago isurtzen omen du zentralak gaur, baina hala ere egun bakoitzeko 24.o00 milioi becquerel botatzen ditu (Frantzian zentral batek jaurti dezakeena halako 1.000). Oraindik lurrin erradiaziodunak aireratzen dituzte erreaktoreek (urriaren 22ko irudiak hemen ).
Tokioko auzuneetan aurkitutako “txoko beroek” (erradiazio asko pilatutako puntuek) erakusten dute isuriok haizeak edonoiz eraman ditzakeela hego alderuntz.
Txit kutsatutako urak sekulako arazoa izaten segitzen du: zentralean bertan 175.000 tona ur erradiaktibo dagoke, gehiena zorupean pilatuta. Geruza freatikoaren azpitik egonik, ura jaitsi ahala alde guztietatik filtratzen da berriro barrura. Egunean 200- 500 tona sartzen dira zentraleko zorupea putzu hilgarria bilakatuz . Langileek hustu ahala betetzen da, baina ateratzen dutena hilgarria denez Tepcok ez daki ur horrekin zer egin; batzuetan inguruko basoetan barreiatzen dute, suteak ekiditeko aitzakiatan.
Ur kutsatu guztiok dozenaka urtez tratatzea baimenduko duen egitura nola antolatu, hori da Fukushimako arazo handietako bat.
2.- Kutsadura Japonian
Frantzian erradioaktibitatea kontrolatzen duen IRSN erakundeak irailaren 27an plazaratutako agiriaren arabera, uztailaren hasieratik aurrera barazkietan aurkitutako erradioaktibitatea gutxitzen ari da. Baina isotopo erradioaktiboak ez dira desagertzen, lekuz aldatu baizik. Beste nonbait egon daitezke pilaturik. [Egile honen oharra: urriaren 27an IRSNk berak atera du beste agiri bat, orain arte plazaratuak zuzenduz. Alegia, AFP agentziak “Fukushima : rejets record d’éléments radioactifs en mer” titulatu duena. IRSNk hitzez hitz dioenez “Isuri erradioaktibo hau da itsasoan inoiz gaur arte ikusi den isotopo isuririk handiena. IRSNk uztailean kalkulatu zuenaren bi halako adinakoa da isuri hori, eta ekainean Tepcok aitortu zuenaren 20 halako”].
Kutsadura Japonia osora zabaltzen ari baita, janarietan, lurzoruan, materialetan. Lainoek ez diete errespeturik mugei, Fukushimatik urrun eramaten dute erradioaktibitatea haizeek.
Beste kutsadura iturri bat intzineradoretako errautsak dira, kiloko 8.000 Bq baino gutxiago edukiz gero baimentzen baitzaie eraikuntzan-eta usatzea, porlanetan batik bat. Esaterako, Togitxi iparraldean betonezko plaka bat aurkitu dute 2,5 mikroSierverteko kutsadura zeukana, ohikoa halako 50.
Fukushimako zentraletik 200 kilometrora Tokioko aldirian dagoen Kashiwan (400.000 biztanle) txoko bero (ingelesez hot spot) ugari aurkitu dituzte, bereziki eurientzako kanaletan eta zuhaitz handien azpietan. Txokoetako batean aurkitu dituzte 57,7 mikroSiervert, ohikoa halako 1.000… Gutxiagorekin ebakuatu ziren Txernobil inguruko herri osoak.
Kashiwako udalak egin dituen ikerketen araberakutsadura Fukushimako zentraletik dator, 134 Zesioa sarri azaltzen baita, eta gertatu berri samarra behar du. Jasotako laginetako batek kiloko zesiozko 276.000 becquerel zeuzkan, oraindik zentralak erradioaktibitatea barreiatzen duela seinale.
Nuklearren aldekoen iritzian, erradioaktibitatea gutxitzeko diluitu egin beharra dago. Logika horri segituz, Tepcok Itsas Barean naharo urtu du erradioaktibitatea zentraleko ur pozoitua (eta oraindik ere gehiagoz pozoitzen segitzen du itsasoa). Orain gainera gobernuak erradioaktibitatea ingurumen osoan zabaltzen du: ez dakienez zer egin hondakin erradioaktibo solidoekin (zoruetatik erauzitako 29 milioi metro kubo lur, gehi intzineradoren errauts erradiaziodunak, lohiak, eta beste). Kutsadura guzti hori Japonia osoan barreiatuko dute: oihanen agentziak udalei baimena eman die lur erradiaziodunak basoetan lurperatzeko; hori ezkutuka egiten dute askotan, gainera, agintariek, esaterako Fukushima hiriko udalak kronika honek dioenez. Japonia bere gobernuak kondenatu du, beraz, ingurumenean erradioaktibitatea gehitzen ikustera, biltegiak edonon barreiatuta, epe luzera kontrola ezina… Zein kalte ekarriko ote dizkie herritarrei beren osasunean?
3.- Zientzialarien interesa
Atal honetan Pierre Fetetek salatu du nola zientzialarien forumek ez duten interes handirik Fukushimako hondamendiaren jarraipenean. Horrez gain, gaiaz egoki eztabaidatzea oztopatzen dela, kritikoak diren adituak isilarazten, forum eta blogetan elkarrizketa nahasten duten trollak ugaritzen, eta abar. Honetan gutxi erakutsiko digu, tamalez, Fetetek espainol izatera kondenatutako euskaldunoi. Espainian eta gaztelaniaz, nuklearren gaian omertà da lege.
Eta hala ere, egiak bilatu eta elkarrekin partikatu nahi dituzten aditu independienteak eta herritarrak biltzen dira batean eta bestean. Europako talde eta elkarte ezagunen lanak aipatu ditu Fetetek, ARGIAra lehen ere ekarri izan ditugunak. Japonian bertan, azpimarratzekoa da urriaren 12an 200 pertsonatik gora elkartu zituen biltzarra, SAY-Peace Project erakundeak eta Citizens’ Radioactivity Measuring Station (CRMS)ek deiturik. Hor salatzeaz gain irailaren 11-12an Tokioko gobernuak eta lobby nuklearrak kontrolatzen dituen nazioarteko erakundeek burutu zuten beste biltzar famatua, oinarriak jarri zituzten aurrera begira informazioak bildu eta elkarlana hobetzeko.
[Jarraitzekotan. Hurrengo atalak: 4. Erradiazioetatik babestea; 5. Japoniako populazioaren mobilizazioa; 6. Giza laguntza humanitarioa; eta 7. Zertan dira coriumak?]