Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Txernobylek 100, Fukushimak 74 (orain arte…)
Atalak: Sailkatugabeak
Egia ahalmen handiko lehergaia baita, komeni da eztanda txiki kontrolatuetan banatzea herritarrei. Lobby nuklearrak gaur raziotxo bat gehiago eskaini digu… zatia osatzen duen beste puska ezkutatuta eta harako beste albiste larri batekin batean. Erradioaktibitateak bezala egiak alboko kalte gutxiago eragiten omen ditu; nuklearren jabeei bederen. Hain inportanteak dira bi albisteok? Baietz.
1. Lehen albistea: orain arte (datu batzuk uztailera artekoak dira) Fukushimak airera eta itsasora jaurdi duen erradioaktibitatea Txernobylek denetara bota zuenaren %74 da. Tamalez, ez da egia gaur El Paisek dioen moduan (eta ziurrenik gaurtik aurrera kazetari gehienek errepikatuko duten bezala) %42 dela. Benetako informazio osatua The Fukushima Project blog oso garrantzizkoak (Fukushimakoaren berri jakin nahi duen orok egunero begiratu beharko luke) urriaren 28an eman zituen datuak artikulu honetan: The Magnitude Of Fukushima Begins To Be Understood (Hasi gara Fukushimaren neurriak ulertzen). Hona mamia, artikuluak aipatzen dituen iturriekin osatua.
Aste honetan jakin da Fukushima Daiichik airera isuri duen erradiazioa dela aurretik Japoniako gobernuak aitortuaren bi halakoa (iturria: Bloomberg agentzia, zeinak hartu baititu Atmospheric Chemistry and Physics Journal zientzia aldizkariko txosten baten datuak). Airera (137 zesiotan bakarrik) Txernobylek bota zuenaren %42 jaurti du: 35.800 terabecquerel [Terabecquerel kontzeptuak 12 zero daramatza, beraz 35.800 bilioi becquerel dira, edo 35,8 petabecquerel]. Baina gainera Fukushiman itsarora ere izan dira isuriak.
Itsasora 27,1 petabequerel edo 27.100 terabequerel jaurti dira 137 zesiotan, Frantzian segurtasun nuklearreko agintea daukan IRSN erakundearen kalkuluetan (iturria: France Presse IRSNren txosten honetan oinarrituta). Honek dioenez, kutsadura honen %82a apirilaren 8aren aurretik gertatu zen, zentraleko langileek estu eta larri erreaktore matxuratuak hozten saiatu zirenean. Kalkuluok ez dituzte kontutan hartzen ur biltegietan, eraikuntzaren zimenduetan edo lurpean filtratuta dagoen uretan joan den 137 zesioa. Eta hala ere, airera eta itsasora joan den erradioaktibitatea batuta 62.900 terabecquerel ateratzen dira denetara, Txernobylek 1986an isuri zuena baino 22.338 gutxiago. Fukushima oraindik erradiazioa isurtzen ari da atmosferara, nahiz eta emisioak gutxitu diren.
Beraz, eta laburbilduta:
– 35.800 terabecquerel zesio Fukushimak airera jaurti dituenak.
– 85.238 terabecquerel Txernobylek airera jaurti zituenak (itsasora ez zuen jaurti).
– 27.100 terabecquerel zesio Fukushimak itsasora isuriak.
– Denetara Fukushimak isuriak: 62.900 terabecquerel, Txernobylen %74.
2.- Bigarren albistea: oraindik fisiozko erreakzioek segitzen dute Fukushimako erreaktoreetan. Alegia, erregaiak lanean segitzen duela, oraindik ez dagoela kontrolpean. El Paisek La reacción nuclear en Fukushima continúa ocho meses después ipini du lerroburuan, baina artikulu osoan ez duzu aurkituko corium hitzaren aztarnarik; coriumean datza, aldiz, fase honetan gertatzen dena ulertzeko gako nagusietakoa.
TEPCO konpainiako buruak aspaldi ari ziren arren esaten lau erreaktoreak hotzean egonkortuta edo geldituta zeudela (parada en frío esaten dute gaztelaniaz, cold shutdown ingelesez). Internet bidez informazioak bildu, hainbat hizkuntzatara itzuli eta zabaltzen ahalegintzen direnak ari ziren salatzen iodo erradiaktiboa aurkitu zela urriko uztan bildutako arrozetan, hori zela seinale berriz erreaktoreetako erregaia fase kritikoan zegoela. Azkenean TEPCOk berak aitortu behar izan du prentsa ohar honetan ageri denez. Kontu hau xehekiago ezagutu nahi duenak The Fukushima Projecteko Recriticality And Iodine 131 In Rice Belie TEPCO’s Cold Shutdown Story letzea dauka.
Azaro hasieran gaude eta Fukushima Daiichiko zentral atomikoak segitzen du pozoia barreiatzen.