Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz (Net Hurbil)
Atalak: Sailkatugabeak
Urriaren 27tik azaroaren 5a bitartean bildurik egon dira ehunka emakume Tokion energia eta industria ministerioaren aurrean. Bi aldarrikapen zeuzkaten: Fukushima hiritik atera ditzatela haurrak eta gelditutako zentralak ez ditzatela berriro abiarazi. Fukushimako 100 emakumek hasi dute mugimendua.
Tokion, New Yorken, Parisen eta munduko beste zenbait hiritan eserialdiak egin dituzte urriaren 27tik azaroaren 5a bitartean. Fran-tziakoak Sortir du Nucleaire sareak antolatu zituen, frantsesaz gain bretoiez eta euskaraz –oso zuzen!– idatzitako afitxarekin: “Fukushimako emazteei gure elkartasun osoa Tokioko sit-in-ean”.
Mundu osoari elkartasun eskaria zabaldu diote Fukushimako 100 emakumeek. Hain esanekoak izateko fama duten japoniarrak gero eta gehiago ari dira protesta egiten kalean, ikusi besterik ez dago Interneten aurkitu daitezken bideo ugariak. Nekazariek azaltzen dute haserrea, herritarrek beren gisan edo munduko talde ekologisten laguntzekin erradioaktibitatea neurtu eta jakinarazten dute (agintarien informazioak gezurtatuz)… eta orain amak mobilizatu dira.
“No more Nuclear Power” 100 Women from Fukushima bideoan laburbildu dute beraien kezka. Hairo Action elkartean ari den Ruiko Mutok esan du jendeak hartu behar duela arazo hau eskuetan, egoera aldatzeko. Haurrak Erradiazioetatik Babesteko Fukushimako Taldekoa den Sachiko Satok esan du: “Ezin ditugu haurrak salbatu handik atera-tzen ez baditugu. Dagoenekoz ez zaigu sutan dagoen etxea axola, umeak salbatu behar ditugu”.
Hurrengo irudietan Sato andrea mintzo da agintariekin egindako bilkura batean. Fukushimako eskola bateko jolastokian hartutako lurra ekarri du. Mahaian ipini eta geiger kontagailua hurbildu diotenean hau erradioaktibitatea salatzen hasi da zarataka. “Orduko 30 microSiervert markatzen du, baina agintariek diote ez dela arriskutsua”.
Egun horietako eserialdietan bi eskari zehatz egin dituzte. Bata, ku-tsatuta dauden lekuetatik haurrak ateratzea. Horretarako Gobernuak familiak diruz eta azpiegituraz lagundu beharko lituzke, sorterritik urrun bizileku berria antolatzeko. Gainerakoan, gurasoek beste inon etxebizi-tza eta lana aurkitu ezean haurrak kutsaduraren preso gelditzen dira.
Bigarren eskaria da Japoniako zentral nuklear guztiak ixtea. Lehen urratsa litzateke azken hilabeteetan itzalita daudenak berriro ez abiaraztea. Irekitzear direnetakoa da Tomari 3 zentrala, Japoniako iparraldean. Honek erregaitzat erabiliko du MOX famatua, plutonioa daramana, berrikitan istripu hilgarria jasan duen Frantziako Marcoulen produzitzen dena. Horregatik ere badauka halako oihartzuna Frantzian Fukushimako 100 emakumeen borroka baketsuak.
Baina haurrak ebakuatzeko bezain larria al da Fukushima hiriko eta oro har probintziako –eta inguruko beste eskualde batzuetako– ume eta gaztetxoen egoera? Tantaka bederik azalduz doaz Fukushimak eragindako erradiazioaren xehetasunak, hondamendia zenbaterainokoa izaten ari den erakutsiz.
Urrian ezagutu zen oraino Fukushimak airera eta itsasora isuri duten erradiazioaren neurria: 137 zesiotan 27.100 terabecquerel, denetara Txernobylgoak 1986an jaurti zuen guztiaren %74. Eta Fukushimako erreaktoreek kutsatzen jarraitzen dute, erregaiz eta ondoko materialez osatutako coriumek gori segitzen baitute.
Mundu osoan barrreiatuko da erradiazioa, baina parte handi bat Fukushima inguruetan erori denez hango partikulak barnatzen zaizkie jendeei. Ahulenak diren umeen artean nabarmen antzematen dira ondorioak, udatik ari dira gurasoak bezala mediku batzuk salatzen.
Immunitate sistemak ahulduta
Uztailaren 14an Japoniako Gure Planeta –OurPlanet-TV– telebista kate independenteak ContAct programa berezia eskaini zien Fukushima probintzian eta inguruko beste batzuetan erradioaktibitate handiaren eraginpean bizi diren haurrei: “Erradiazioek sintoma berriak eragiten dituzte: zer ari zaie gertatzen haurrei?”. Tokyobrowntabby sinatzen duen baten borondatezko lanari esker ingelesezko azpitituluekin ikus daiteke 25 minutuko saioa urritik, azaro hasieran frantsesezkoak gehitu dizkiote Fukushima-over-blogekoek.
ContActeko arduradunek aurretik ikusleei eskatua zien etxekoen osasunean aldaketarik nabaritu baldin bazuten jakinarazteko. Bostehun inguru gutun eta emailen bilduma erakutsi du saioaren aurkezleak. Gonbidatu du Mika Noro andrea, Txernobylerako Zubia elkartearen burua. Txernobyldik urtero haurrak atseden hartzera Japoniara eramaten dituztenez, ondo ezagutzen zituen inguru kutsatuan bizi direnen sintomak. Telebistan esan duenez, martxoaren 11ko istripuaren ondoren berehala hasi zitzaizkien antzeko sintomen albisteak iristen. Haurrak Erradiazioetatik Babesteko elkartea antolatu zutenean, udaberrian, mediku talde bat jarri zuten jendearen kezkak argitzeko, urduri zebiltzanak lasaitzeko, ezer baino gehigo. Baina uholdeka zetorkien jendea osasun arazoak kontatuz; mediku boluntarioei egin behar izan zieten dei. Bistakoa zen agintariek aitortu baino askoz erradiazio handiagoa zegoela bazterretan.
ContActekoak izanak dira kon-tsulta horietako batzuetan. Medikuek haurrei okozpean tiroideak handituta aurkitzen dizkiete, gurasoek kontatzen diete umeak oso-oso ahul dauzkatela, eztarriko minez sarri, sudurretik odol jario hasten direla edonoiz, beherakoak dauzkatela behin eta berriro…
Masamichi Nishio doktoreak, Hokkaidoko Kantzer Erakundeko buruak aitortzen du kamera aurrean haurren sintoma horiek erradiazio dosi apalen zantzu klinikoak direla. Garaia dela munduko agintariek kutsadura mota hau aitortu eta kontutan hartzeko. Bitartean, erradiazio handia erori den lekuetako ospitaleetan askotan medikuek ez diete garran-tziarik ematen sintoma horiei, edo erradiazioen eraginen ezagutza faltagatik, edo agintarien mendekuen beldur direlako. Aldiz, Mika Noro eta bere taldeak herritarrei eskatzen diete ospitaletara jotzeko, diagnostikoaren eta egindako frogen agiriak ondo gordetzeko, etorkizunean garrantzizkoak izango direlako.
Modua daukan askok dagoenekoz alde egin du Fukushima inguruetatik. “Nahita joandakoak” dira hizkera ofizialean, paraje haietan bizitzea posible baita agintarien erabakiz. Mika Norok garbi zehaztu duenez, Fukushima inguruetan dagoena baino erradioaktibitate gutxiagorekin herri osoak ebakuatu ziren 1986an Txernobyl eskualdean.
Fukushiman dirautenen bizimodua gogorra da. Haurrena batik bat. Edonora joateko dosimetroa eraman behar dute aldean. Eguna nola datorren, askotan ez daukate jolasera ere irteterik kanpora. Internetez ikusi beharko dituzu.
Argazkiaren testua:
Green Act erakundeak sarean laga duen irudi honetan emakume talde bat ari da sloganak oihukatzen Tokion, energia eta industria ministerioaren atarian, azaroaren 3an. Aurrean daukate artilez osatutako haril handia, elkartasunaren ikurtzat. Fukushimako 100 Emakumeek egin deiari erantzunez bildu dira, inguru kutsatuetatik haurrak azkar ebakuatzeko eta zentral nuklearrak ixteko eskatzeko. Azaro hasieran antzeko elkarretaratzeak egin dira munduko hiri askotan, hala nola New Yorken, Parisen, Bretainiako Lannionen…
Informazio gehiago:
– “Zer ari zaie gertatzen haurrei? Erradiazioek eragindako sintoma berriak” bideoa, euskarazko azpitituluekin.
– Fukushimako emazteekin elkartasunean biltzeko deia Frantziako Sortir du Nucleaire mugimenduaren gunean.
– Greenpeaceren bideo honetan Fukushimako amek beren borroka baketsua esplikatu dute ingelesez.
– Fukushimako 100 emakumeetako nagusienen hitzak bideo honetan, ingelesezko azpitituluekin.
– Emakumeen eserialdia gaztelaniaz Argentinako Greenpeacek kontatuta.
– OurPlanet-TVren gunea, ingelesezko atalean.
– Fukushimako haurrei buruzko bideoa frantsesez azpititulatuta.
– Bideo bera ingelesezko azpitituluekin.
– Obligaziorik gabe “nahitara” ebakuatu duten batzuen sentimendu nahasiak ingelesezko video honetan.
– Fukushimako haurrez “Message in a bottle” film dokumentala egiten ari denaren blog oso interesgarria.