Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Bideoa: “Zer ari zaie gertatzen haurrei? Erradiazioek eragindako sintoma berriak”
Atalak: Sailkatugabeak
Aste honetako Net Hurbil atalean (“Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz“) aipatzen den bideo hau merezi du nabarmentzea: “Zer ari zaie gertatzen haurrei? Erradiazioek eragindako sintoma berriak”, euskarazko azpitituluz hornitua. Bideoa osorik (25 minutu) ikusteko pazientziarik ez duenak azpian aurkituko ditu hor esaten direnak testu moduan.
Uztailaren 14an Japoniako Gure Planeta –OurPlanet-TV– telebista kate independenteak ContAct programa berezia eskaini zien Fukushima probintzian eta inguruko beste batzuetan erradioaktibitate handiaren eraginpean bizi diren haurrei: “Erradiazioek sintoma berriak eragiten dituzte: zer ari zaie gertatzen haurrei?”. Tokyobrowntabby sinatzen duen baten borondatezko lanari esker ingelesezko azpitituluekin ikus daiteke 25 minutuko saioa urritik, azaro hasieran frantsesezkoak gehitu dizkiote Fukushima-over-blogekoek.
ContActeko arduradunek aurretik ikusleei eskatua zien etxekoen osasunean aldaketarik nabaritu baldin bazuten jakinarazteko. Bostehun inguru gutun eta emailen bilduma erakutsi du saioaren aurkezleak. Gonbidatu du Mika Noro andrea, Txernobylerako Zubia elkartearen burua. Txernobyldik urtero haurrak atseden hartzera Japoniara eramaten dituztenez, ondo ezagutzen zituen inguru kutsatuan bizi direnen sintomak.
Hona erreportajean esanak hitzez hitz:
Hemen GurePlaneta-TB. Hajime Shiraishi naiz. Gaurko “ContAct” saioan ariko gara Erradiazioek eragindako osasun arazoez. Lau hilabete igaro dira Fukushima-1 zentraleko istriputik eta gero eta jende gehiago dago bere osasunaz kezkaturik.
GurePlanet-TBk ikusleei eskatu zien osasunean nabaritutako aldaketak kontatzeko. Hemen daude ikusleen erantzunak. Asko dira. Gaur aztertuko dugu ea erradiazioekin zerikusirik duten eta baita ere zer gertatzen ari den oraintxe umeekin. Gaur Mika Noro andrea konbidatu dugu, “Txernobylerako zubia” elkartearen burua. Noro Andrea izan da “Haurrak erradiaziotik babesteko gurasoen sare nazionala” sortu dutenetakoa. Mila esker gaur gurekin egoteagatik.
Mila esker.
Zu hitzaldiak ematen ari zara Japonia osoan. Luzaz aritu zara Hokkaido ugartera ekartzen Txernobylgo istripuak kaltetutako haurrak. Zein iritzi duzu Fukushima-1eko istripuaz?
Begira, Txernobyletik ekartzen genituen haurrek han elikadura kutsatuak jaten zituzten. Japonian martxotik aurrera iristen hasi zitzaizkigu heien antzeko sintomen kontakizunak. Hasi nintzen susmatzen menturaz osasun kalteak handiagoak zirela telebistetan kontatuak baino. Ikerketan hasita, amak galdezkatu nituen, eta ohartu nintzne egoera zinez arriskutsua zela. Hau martxo bukaera aldean gertatu zen. Apirila bukatutakoan Japonia osotik hasi nintzen jasotzen hitz egiteko gonbiteak. Noan leku guztietan, Txernobylen gertatutakoen antzekoak entzuten ditut. Haurretan oso antzeko sintomak aurkitzen ditugu.
Zu eta zure taldeak antolatu zenuten Japonian haurrentzako lehenbiziko kontsulta. Esango diguzu zein izan zen gurasoen erantzuna?
Nola esango nizuke… Gure lehen asmoa zen besterik gabe gurasoei aukera ematea Txernobylgo haurrak ikusiak zituzten medikuekin hitz egiteko, lasaitu zitezen. Baina teléfono deiak ez zitzaizkigun gutxitu. Ohartu ginen konbidatu genituen medikuak ez zirela aski. Berehala dei egin behar izan genien mediku boluntarioei. Hala ere sekulako jendetzak deitzen zuen, askori esan behar izan genien ez etortzeko.
Ikusten ari garen osasun arazoak ez dituzte erakutsi komunikabide nagusietan. Baina SOS dei asko jaso dituzue.
Egia da.
Geuk ere begiratu dugu ea zer ari den gertatzen oraintxe. Fukushimako osasun kontsultaz eta osasun arazoen zainketa independienteaz egin dugu erreportajea; mesedez, ikusi ondoko bideoa.
Fukushima hiria, Fukushima probintzian [zentral nuklearretik 60 kilometrora]. Ekainean ekin zitzaion haurren osasun kontsultari. “Haurrak Erradiaziotik Babesteko Fukushimako Sarea”ren ekipoak antolatu zuen. Hasieran 150 haurrentzako behar zuen. Baina eskariz gainezka zeuden. Azkenerako, 500 ume etorri ziren. “Haurrak Erradiaziotik Babesteko Pediatren Sare Nazional”eko kideek aztertzen zituzten.
Nola dago hau?… OK? Ikus’tagun hemen… OK.
Min egiten dizu? OK? Pixka bat handituta dauka kokotz azpia. Begira, erradiazioak eragin dio. Horregatik dauzka horrelako begi-zuloak, aurpegi zurbila, nekea. Labur esateko, nire ustez immunitate sistema ahulduta dauka. Mutikoa, Ryota, gaixotu egiten zaizu errexki… Nire iritzian onena zenuke hemendik eramatea beste toki osasuntsuago batera.
Ulertu dizut. Mila esker.
Ahaztu gabe. Edozer gertatuta ere, mesedez hemen apuntatu sintomak, esaterako sukarra, eta ez galdu papera. Eta azterketa medikuak egiten diotenean, emaitzen txostena eskuratu falta gabe. Ematen ez badizute, eskatu. Fotokopiek balio dute. OK.
Zerk ekarri zaitu hona gaur?
Haurrari urtikaria atera zaio eta ez zaio sendatzen; kezkatu samarra nago.
Doktoreak berretsi dit nik susmatzen nuena. Lagundu egin dit eta handiagotu egin dit probintziatik alde egiteko asmoa. Hasieran ez nekien hemen erradiazioaren ondorioak zeudenik. Lehen bi-hiru egunetan kanpoan ibiltzen utzi nion haurrari. Nirekin eramaten nuen iturrira ur bila, etxeetako ura moztuta zegoelako garai hartan. Beldur naiz egun haietan erradiazio dosi handi samarra hartu ote zuen. Horregatik etorri naiz.
Aya Marumori Andrea, kontsulta honen antolatzailea: “Haurrak Erradiaziotik Babesteko Fukushimako Sarea” antolatu genuenean maiatzean… osasuaren kalteek kezkatzen ninduten. Horregatik aurkeztu nintzen osasun babeserako taldeko buru izateko. Laster hasi zitzaizkidan deitzen amak gauetan eta goizaldeetan. Kezkatuta zeuden, eta zioten: “Agian ez du erradiazioarekin loturarik, baina zergatik dauzka hainbeste osasun arazo gure haurrak?”. Ama horien arazoa zera da, haurra gaixotu eta ospitalera doazenean, nahiz eta hauen tiroideak handituta egon… eta ospitalean geratu behar, hala ere ezin diotela galdetu medikuari “Erradizioarekin zerikusirik badu?” Erradiazio kopuru txiki batek ere eragin dezake nolabait gizakiaren gorputzean.
Hona GurePlaneta-TBk ikusleengandik jasotako emailak. Eskatu genienean osasunean nabaritutako aldaketa ez-ohikoak kontatzeko, aste btean ia 500 email jaso genituen. Sudurretik odol jario handia. Eten ezinezko diarrea. Eztarria irritatuta. Neke handia. Ez haurrek bakarrik, adin ezberdinetako jende batzuek ere antzeko sintomak aipatzen dituzte.
Masamichi Nishio doktorea, Hokkaidoko Kantzer Zentroko burua: Diarrea, nekea, eztarriko mina, odola sudurretan… Jende askok baldin badituzte antzeko sintomak, medikuek ohartu behar dute erradiazio dosi apalen síntoma klinikoak direla.
(emaila: “Estomatitisa justu istripuaren ondoren”).
Ez dituzte mesprexatu behar sukarraldi baten sintomak balira bezala.
“Txernobyl: Hondamendiaren eraginak gizakietan eta ingurumenean”.
Liburu hau The New York Academy of Sciences-ek argitaratu zuen 2009an. Egileak hiru aditu dira, tartean Alexey V. Yablokov doktorea, Bielorrusiakoa, Sobiet Batasunean Gorbatxov presidentearen aholkulari zientifiko izana. Aztertu zituzten 2004 aurretik plazaratutako 5.000 txosten zientifiko baino gehiago, ondorioztatuz milioi bat jende hilgo zela istripuaren eraginez. Kopuru horrek 20 aldiz bikoizten du ofizialki ICRP erakundeak aipatu izan dituen “4.000 jendeen heriotzak”. Yablokov doktoreak ohartarazten du sudurreko odola eta guruin linfatikoen handitzea erradiazioen kalteen sintomak direla. Ofizialki esan da Txernobylek 4.000 jenderen heriotza ekarri zuela.
Baina horretarako oinarritzen dira ICRP bezala industria nuklearrari lotutako erakundeen txostenetan. Ez dago garbi nork duen arrazoi [ICRPk ala Yablokovek], baina bistakoa da bien artean sekulako tartea dagoela. Nola ulertu tarte hori? Begira, ICRPk izendatu zuen batzorde bat gorputz barruko erradiazioak ikertzeko, baina desegin egin zuten. Zergatik? Batzorde horrek hainbeste urtean behin azterketa bat egin behar zuelak. Baina txosten horretan egia kontatuko balute, gorputz barruko erradiazioen arriskuak azalduko lituzkete, eta ezingo lukete jarraitu energía nuklearra sustatzen. Jende asko kaltetu baldin baditu barruko erradiazioak, iruditzen zait garaia dela kontutan hartzeko erradiazio mota horren kalteak.
Bideoan ageri denez, Interneten zabalduta zegoen martxotik ari zela zerbait berezia gertatzen. Baina orduan istorio horiek hutsalak edo gezurrezkoak ziruditen, zientzialari batzuek berehala esaten baitzuten aldaketok ez zutela zerikusirik erradiazioekin. Horrelako giroan jende asko ez zen ausartu hitz egitera edo arazo horien zergaitiak ikertzera. Zuek kasu asko ikusi dituzue kontsultak antolatu zenituztenetik.
Guk ere informazio asko jaso ditugu ikusleetatik. Emaiozue begiratu bat mapa honi… Hemen saikatu ditugu jaso ditugun 550 informeak. Ikus dezakezunez, síntoma ohikoenak dira eztarriko gorabeherak, zehazkiago, eztarri minbera. Hirutik batek aipatzen du arazo hau. Bigarrena da sudurreko odol jarioa, %20 inguruk daukate. Ez bakarrik haurrek, baina 30, 40, 50 edo 60koek ere, edozein adinetakoek. Hirugarren síntoma ohikoena, diarrea. Eta ondoren neke handia.
Kausak ez dira identifikatu oraindik. Baina kezkatu nintzen ikusi nuenean 500 jendeotatik bakoitzak antzeko sintomak zituela. Zer uste duzu emaitz horiez?
Begira, Txernobyl inguruetan leku kutsatuetan bizi diren haurren artean sarri ikusi ditugun sintomak dira. Horregatik ez nintzen harritu. Ez da harritzekoa, zeren eta gure gainean sekulako erradiazio kopurua erori baita. Japoniako doktoreak ez daude ohituta gorputzean arnastuta edo irentsita sartutako errazioarekin. Horregatik, norbait ohartzen denean zerbait ari zaiola gertatzen osasunean eta erradiazioagatik dela… ospitalera jotakoan doktoreek esango diote urduriegi dagoela, edo ez diote entzungo. Horregatik jo dute jende horiek Internetera, edo gure webgunera.
Ospitaleko diagnostikoarekin ez bazaituzte konbentzitzen, hobe duzu sospetxatzea zure arazoak erradiazioarekin duela zerikusia. Batez ere orain.
Ez da harrigarri guri emailak bidali dizkigutenetatik gehienak ospitalera ez joan izana. Sudurretik odoletan ari zarelako ez zoaz ospitalea, ala? Ezta jarioa handia bada ere.
Ospitalera diarrea larriarekin iritsitako askori diarrea birikoa diagnostikatu zioten. Baina birusen testak negatibo ematen zuen. Jende askotxo itzuli zen etxera sintomen jatorria argitu gabe. Bonba atomikoak eragindako “bura-bura sindromea”rekin eta Txernobylek eragindakoekin pasatu bezala… test medikuek ez dute ezer berezirik nabarmendu horrelako sintometan. Odol analisian begiratzen baduzu, ez duzu deus bitxirik aurkituko. Baina agindutako botika hartuta ere ez zaizu geldituko diarrea. Beraz, gaia ezagutzen ez duen medikuak are botika gogorragoak aginduko dizkizu, edo antibiotikoak.
Alabaina, arazoa erradiazioa denean, botikek eraginkotasun gutxi dute, eta analisi medikuek ez dute ezer berezirik nabarmentzen. Dena dela, inportantea da ospitalera joan eta diagnostikoa eskatzea, historialean gera dadin.
Ah, historialerako…
Hori da. Okerreko diagnostikoa izan arren, oker egote horrek agian noizbait balioko dizu zerbaiten frogatzat. Diagnostikoak frogatu dezake hor aipatutakoaren antzeko sintomaren bat gertatu zitzaizula.
Beraz, zure ustez ospitalera joan beharra dago. Ulertzen dut. Baina ama asko kexu da medikuekin gorabehera txarrak izan dituztelako.
Egia da. Badakit mediku batzuek gogor jokatu dutela amekin, esanaz “esajeratzen” ari zirela, “urduriegi” zeudela, edo “polenarekiko alergia” zela. Baina horrela Japoniako medikuak jakinaren gainean jartzea ere lortu dezakegu. Txernobylen ere eduki genituen esperientzia txar asko medikuekin. “Erradiazioen eraginak” aipatuta medikuek ulertzen dute kantzerrez edo leuzemiaz ari garela. Baina eremu kutsatuetan bizi diren haurren osasun arazoak horien aldean arinak dira, diagnostikatu gabe geratzeko modukoak. Sintoma multzo bat nozitu ohi dute, “sintoma sorta” deitu izan dena.
Txernobylera laguntza kanpainetan joan ziren mediku japoniarrek ez zituzten aztertu horrelako umeak. Eritasun gogorragoak zituztenak baizik ez zituzten ikusi. Baina, begira, kantzerra daukaten haurrek ez dute erakusten icebergaren tontorra baizik. Tontorraren azpiko aldean bada ezin konta ahala ume sintoma arinagoekin, neke handiarekin, esaterako. Nekea da tiroideetako eritasunaren sintoma tipikoa. Edo begiak handituta edukitzea.
Ama askok kontatu izan du beraien umeek begiak handituta zeuzkatela kutsatutako lekuetan ibili ostean. Berrikitan nik bati entzun diot horrelako kasua.
Bai. Askotan entzun dut ume bat ibili dela erradiazio handia daukan hondarretan eta biharamonean begiak handituta zeuzkala. Batzuetan handituak purpura kolorekoak dira.
Beste batzuek kontatzen dute ubeldurak agertu zaizkiela, edo orinak sortu edo desagertu zaizkiela… eta badirudi horiek ez daukatela estresarekin edo egoera fisikoarekin zerikusirik.
Emakume batzuek kontatu dute hileroko zikloa gelditu egin zaiela, edo erregulartasuna galdu.
Beste batzuek diote alergiak okerragora egin diela. Edo beren gaixotasuna berritu zaiela.
Horiek dira emailak irakurriz nabarmendu ditudan sintomak.
Beste arazo bat da jendea orain jaki kutsatuz ari dela elikatzen, Japonian janarietan onartutako erradiazio kopurua handitu egin dutelako. Janari kutsatuak irentsita sartzen badira gorputzean, immunitate sistema ahultzen diote. Horregatik egiten dute okerrerera alergiek eta eritasunak errepikatzen dira.
Zenbait jende kexu da aurretik sendatutako zauriak berriro min egiten hasi zaizkielako. Immunitate sistema ahultzeak berekin dakar nekea. Nekatuta dagoen jende horrek zailtasunak eduki ditzake bere egoera azaltzeko.
Duela bi aste informazio hauek erakutsi nizkizunean, esan zenidan datuak probintziaka sailkatuta ikusi nahi zenituzkeela. Begira, emailak zein probintziatik heldu zaizkigun erakusten duen mapa osatu dugu. Ikus dezakezunez, gehienak Tohoku eta Kanto eskualdeetatik iritsi zaizkigu.
Hau da, kutsatutako eskualdeetatik. Gure telebista kate hau Japoniako edozein bazterretan ikus daiteke. Ez gara Kantoko tokiko telebista bat, konparazio bat egiteko.
Hori jakinda, hein batean harritu ninduen ikusteak informazio gehienak Kantotik eta Tohokutik heldu zirela. Esan liteke froga hau ikusita ezin zaiola ezikusia egin erradiazioarekin duen loturari.
Ondo bidean, gobernuak berak burutu beharko luke ikerketa epidemiologiko hau, herritarren osasunaren mesedetan. Fukushiman izan nintzen azken aldian, kontatu zidaten probintzia hartako Date hirian dauden hartzaindegietan katarroa zeukaten haurrek… okerragora egin eta neumonia harrapatu zutela, eta ospitaletik bueltan zebiltzala, immunitate sistema ahulegi edukitzeagatik.
Horixe bera gertatu zen Txernobylen. Eta hori entzuteak larriarazi ninduen. Egia esan, ez nuen uste horrelakorik sekula gertatuko zenik Japonian. Benetan kezkatuta nago jendea kutsatutako jakiak jaten ari delako eta hainbat sintoma dagoenekoz azaldu direlako. Egin beharra dago zerbait.
Txernobylen deus ez zen egin haurrekin lehenbiziko hiru urteetan, eta horrek ekarri zuen haien artean kantzerrak ugaritzea. Nahiko nuke Japoniako gobernuak honetaz zerbait egitea ahalik eta lasterren.
Zu Bielorrusiara joan zinen Txernobylgo istripua gertatu zenetik 7 urtera eta hango egoera ikusi zenuen. Laster ikusiko ditugu bisita hartako argazkiak… Zer aurkitu zenuen han?
Bielorrusian?
Bai, Bielorrusiara joan zinenean… orain ikusten dugu fotoa.
Begira, esan ziguten han ume osasuntsurik ez zegoela. Eskola batean 100 haur baldin bazeuden, 98k zeukaten osasun arazoren bat. Esan ziguten ume horiek gaixotu zirela immunitate sistema ahultzeagatik estresa edo traumaren bat medio. Bestela esanda, “gaixo” eta “sano” arteko tarte gris horretan zeuden. Haur gehienak denbora bonbak bezala zeuden, edozein unetan lehertzeko zorian.
Han klaseak 25 minutukoak ziren, 45ekoak izateko partez.
Esan nahi duzu 45 minutuko klasea ezin zutela agoantatu…
Hori da, oso errez nekatzen zirelako.
Haurren osasun horiek behartu al zituzten familietako batzuk leku hartatik alde egitera?
Bai, ikasketa maila handikoak izan ziren ihes egiten lehenak. Gelditu ziren familia baserritarrak, etxean norbait ezinduta zeukatenak, edo ume asko zeuzkatenak. Beste hitzetan, handik aterata aurrera ateratzeko modurik ez zeukatenak.
Zu Fukushiman ere izan zara, eta neurtu duzu han dagoen erradioaktibitatea. Beraz, biak ikusi dituzu: Txernobyl eta Fukushima. Zer pentsatzen duzu biak konparatzen dituzunean?
Erradiazio maila handiegia da Fukushiman. Astakeria da… Hori esango dizu Txernobylgoa ezagutzen duen edonork. Kanto eskualdean dauden “txoko beroek” Bielorrusian zegoena bezalako erradiazio maila daukate. Txernobylen jendeari ez zaio bizitzen uzten orduko microsiervert bat baino gehiago dagoen lekuetan. 199ko apirilaren 23an Bielorrusiako zonalde debekatuaren irteeran (zentraletik 30 kilometrora) 0.232 microsievert zeuden. Hemen jendeari uzten zaio bizitzen leku arriskutsuetan, Fukushima, Koriyama, Nihonmatsu, eta Date hirietan eta Fukushima probintzian.
2011ko Ekainak 11, Fukushimako Moriai Ikastetxea (eskolako patioa): 1.383 microsievert.
Ezin dut sinetsi. Ez dut sinetsi nahi. Ez dut konprenitzen ahal nire herriak jendea hain modu inhumanoan tratatzea. Baina tamalez hala da, eta eskoletako patioetan erradiazioen mailak urteko 20 milisievertera igota segitzen du oraindik. Diote ahalegintzen ari direla eradiazioen muga ahal duten pronto milisiervertera jaisten, baina araua ez dute aldatu. Umeak lasai dabiltza jolasean erradiazio handiko hirietan, Fukushima hirian, Koriyama hirian, Nihonmatsu hirian.
Txernobylen ikasi duzunarekin, zer uste duzu egin beharko litzatekeela oraintxe?
Haurrak berehala ebakuatu behar dira. Behar bada helduek ezin dezakete alde egin dirurik ezagatik, baina haurren kasua oso bestelakoa da. Ikasgelaka ebakuatu behar dira, esaterako. Gutxienez hilabeterako. Edo, bertan dagoen erradiazioa ikusta, ez itzuli denbora batean. Bestela ondorio larriak nozitu ditzakete. Bielorrusiako gobernuak bere gain hartu zuen haurrak erradiazioetatik aldentzea. Esate baterako, atzerrira bidali zituen atseden hartu zezaten, eta sanatorioetara ere igorri zituen.
Fukushiman hain handia da gaur erradiazio maila, ezen beldur bait naiz neurri horiek ez direla aski izango. Azken finean, bertan sortutako elikagaiak jan dituzte. Nolabait esateko, Fukushima litzateke Bielorrusian “Oihan debekatua” dena. Dagoen arriskuagatik, han sartzea debekatuta dago. Baina hemen jendeari baimentzen zaio “Oihanean” bizitzea, haurrei ere bai. Hori ezin dut onartu.
Eta osasun arazo horiek ez daude Fukushiman bakarrik. Arazo hau, nire ustez, askoz ikuspegi zabalagotik jorratu beharko litzateke. Kanton badira lekuak oso erradiazio handia daukatenak, eta haietatik haurrak atera beharko lirateke. Bielorrusian, erradiazioa 0,1 microsiervert baino gehiagokoa denean, haurrak gaixotu egiten dira… eta leku horiek Kantoko herri batzuekin parekatu ditzakezu, bertan produzituetakoak jaten dituztelako. Gaur egun Kantoko zenbait jendek dio sudurretik odolez ari dela eta diarreak nozitzen.
Hida doktoreak esan duenez, bi sintoma horiek ikusten badituzu, odol jarioa eta diarrea, barneko irradiazioaren seinale dira.
Nire ustez arrazo dugu benetan urduri egoteko. Une honetan gure egitekorik premiazkoena haurrak babestea da. Hobe da orain zorrotzegi jokatzea eta gero kritikatuak izateko arriskuan sartzea, ezer egin gabe geratzea baino. Gaur ikusi dugunez, arazoak ari dira gertatzen bata bestearen ondotik. Alde egin dezaketenek, alde egin behar dute. Eta gogoratu behar dugu gure osasunean nabaritzen dugun edozein aldaketa apuntatu egin behar dugula.
Mila esker, Noro andrea.
Gaurko saioa bukatzeko, Alemaniako Eguraldi Zerbitzutik hartuta, partikula erradioaktiboen zabaltzearen aurrikuspena ondoko hiru egunetarako.