Xehe
Hasiera » Sailkatugabeak » ‘Fuji mendia gorriz’: Kurosawak amesgaiztoan aurreikusi zuen Fukushimakoa (zentsuratua)
Aza29 0

‘Fuji mendia gorriz’: Kurosawak amesgaiztoan aurreikusi zuen Fukushimakoa (zentsuratua)

Atalak: Sailkatugabeak

Akira Kurosawa (Japonia, 1910-1998) zuzendariak, Zazpi samuraiak, Ran eta beste zenbait film gogoangarri egin zituen hark, zahartzaroan Ametsak (japonieraz Yume, Interneten ingelesezko Dreams ipinita aurkitzen da errazen) izenekoa ekoiztu zuen 1990ean. Kurosawak bere bizitzan zehar edukitako zortzi ametsetan oinarritua, bosgarrena da Mount Fuji in red, Fuji mendia gorriz. Hona ingelesezko Widipediako sinopsia: “Pelikulako bigarren amesgaiztoa. Fuji mendiaren inguruan zentral nuklear handi bat hasi da lehertzen, zerua gorri beldurgarriz margotzen du eta milioika japoniar bidaliko ditu desesperazioan lasterka itsasoan barnatzeraino. Hiru pertsona heldu eta bi haur geratu dira lehorrean, baina laster ohartuko dira erremediorik gabe hilko dituela erradiazioak”. Ikusi Armslice izeneko musikari batek egindako egokitzapena, ingelesezko azpitituluekin:



Armslicek filmaz egin duen egokitzapenak 4:44 irauten du. Baina berez zazpi minutu ingurukoa da film zati hori. Nola ikusi osorik? Lanak hartu behar dituzu. Hona zergatik. Fuji mendiaren gibeleko sei erreaktoreak lehertzen diren zatia, 1:45 irauten duena,  ingelesezko azpitituluekin ikus dezakezu hemen:

http://www.youtube.com/watch?v=I9guP2QDqEI&feature=related

Leherketaren ondoren azken bizidunek hondartzan daukaten elkarrizketa italianoz doblatuta daukazu 4:59 irauten duen zati honetan:

Baina gaztelaniaz YouTuben bilaka hasita… horra miraria:  Kurosawaren amets guztiak dauzka produktorak txukun Interneten ipinita salbu eta Monte Fuji en Rojo , helbidean klik eginik honako oharrak emango baitizu ongi etorria (euskara txukunean!): “Bideoak Warner Bros. Entertainment bazkidearen edukia du, eta bazkideak bideoa blokeatu du copyright-arrazoiengatik. Barkatu eragozpenak.” Pantailaren azpikaldeko teklekin jolasean gainerako ametsak ikusi ahal izango dituzu ederki. Ez dizkiogu barkatuko eragozpenak Warner Brosi. Horra XXI. mendeko zentsura:

http://www.youtube.com/watch?v=kg98d1YeeGU&feature=results_main&playnext=1&list=PL2F3C2B683F1B76F2

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA