Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushiman desagertu direnak: langiletzat infiltraturiko kazetariaren salaketa
Atalak: Sailkatugabeak
Japoniako Gobernuak Fukushimako erreaktoreak (baina oraindik han erreaktoreak badirela esan liteke, haien barrunbeak funditu ostean?) hotzean egonkortu dituela aldarrikatu duen garai beretsuan, Tomohiko Suzuki kazetari independienteak ostiralean eman zuen irakaspenez beteriko prentsaurreko bat, Former Fukushima plan worker – press conference bideoan osorik ikus daitekeena, bere gehienean ingelesezko itzulpenez horniturik. Suzuki kazetariak lortu zuen 2011ko udan Fukushimako zentralean lan egiteko kontratatua izatea, Toshibaren filial baten bidez. Horrela uztailaren 13tik abuztuaren 22 bitartean zentralaren barrunbeak ikusi ahal izan ditu, haren lana zelarik kutsatutako uraren tratamenduan jardutea. Fukushima Daiichi barruan gertatzen denaz gauza jakingarriak azaldu ditu, baina garrantzia berezia dauka informazio honek: zentralean lan egin duten langile asko “erortzen” edo “galtzen” ari direla TEPCO enpresaren zerrendetatik. Bideoaren atal hau ekarri dugu hona, Fukushima-over-blog gunean Les disparus de Fukushima sarreran egin duten laburpena baliatuz.
http://www.youtube.com/watch?v=rzLTS7mZkKY&feature=player_embedded
Tomohiko Suzukik lekukotasuna eskaini du hango beharginen lan baldintza onartezinez, lan prekarioa egitera doazenen kualifikazioak ez bermatzeaz, Toshiba eta Hitachi eraikitzaileek beren artean daramaten gerraz, zeinak baitakar elkarri informazio garrantzizkoak ezkutatzea. Japonian informaziook ezkutupean daude, nuklearretan ari diren langileek ez daukatelako hitz egiteko eskubiderik, sinatu duten kontratuan ageri denez (ikusi lan baldintzak salatzen dituzten beste langile batzuen 2DF kate alemanaren bideoa, frantsesezko azpitituluekin). Horregatik da hain preziatua Suzukiren deklarazioa. Tomohiko Suzukik aurkeztu du 17 minutuko bideo bat, japonesez dagoena, zentran nuklear hondatuan ezkutuan grabatua:
http://www.youtube.com/watch?v=rujSht24PR4&feature=player_embedded
Suzukik argi dauka zentralaren inguruan 80 kilometro arteko eremua ebakuatu beharra dagoela, aspaldi AEBetako gobernuak bere herritarrei gomendatu bezala. “Hor bizi da jendea bertatik urrun beharko lukeena. Zentral nuklear barruan baleude bezala bizi dira” esplikatu du Suzukik.
Krisia konpontzeko bidean aurrerapauso nabarmenik egin ez den arren, ingeniariek aurkezten dituzten ideia berri oro atzera botatzen dute, horretarako dirurik ez delakoz. Horrek egiten du ulergarriago TEPCOk eta Gobernuak daukaten presa iragartzeko erreaktoreak hotzean egonkortuta daudela. Beren babesgarriak galdu dituzten erreaktore txirtxilatuekin zer egin ez jakin arren, deklarazio horrek baimentzen du krisia konpontzeko aurrekontuetan askoz diru gutxiago sartzea. Hau egiten da bertan ari diren langileen bizkar, askotan haiek ez direlarik jabetzen osasuna zein neurritaraino daukaten arriskuan. Honek esplikatzen du zentralean dagoen hilkortasun tasa: hilabeteotan gutxienez bost langile hil dira bat-batean (Fukushima-over-blogek hemen egin du orain arteko hildakoen kontaketa).
Langileen osagarriarentzako arriskuak
Gauza bitxia ari zaio gertatzen TEPCOri, hilabeteotan “galdu” egin zaizkiola hainbat langile eta haien osasunaz kezkatzeko arrazoiak daudela. Ekainaren 20an TEPCOk aitortu zuen 69 behargin galdu zituela. Laster, uztailaren 21ean, NHK kateak jakinarazi zuen enpresak 198 langile ez zituela aurkitzen. Baina berrikitan Fukushima Diaryk jakinarazi duenez 840 obrero falta ziren abenduaren 15ean. Zer adierazten dute zifra horiek? TEPCO denbora aurrera joan ahala langileak galduz doa, noiz eta haien osasunean kutsadura erradiaktiboak eduki ditzakeen kalteak aztertzeko garaian.
Freelance kazetari honek informazio interesgarri gehiago eskaini du. Esaterako, martxoko lehen leherketen ostean TEPCOk azpikontratatzaile guztiei eskatu ziela aurkitu zitzatela “heriotzari beldurrik ez dioten langileak”. Nork onartuko luke horrelakorik, ez izatekotan Japonia betirako basamortu erradioaktibo bihur ez dadin sakrifikatzeko prest dauden herritarrak? Eta hona beste albiste garrantzizko bat: Yakuza mafia japoniarrak kontrolatuko lituzke Fukushimako zentralak kontratatutako langileen %10 baino gehiago. Yakuza da batzuen ustez munduko erakunde kriminalik indartsuena, Japoniako enpresetako ugazaben %41k aitortua omen du Yakuzaren txantaia nozitzen duela. Horrek errazago esplikatu dezake zer nolako presioak jasan behar dituzten zorpeturik bizi diren familia askotako buruek. Suzukiren hitzetan, Yakuzako taldeek aspalditik bidaltzen dituzte zentral nuklearretan lan egitera zorrei aurre egin ezinik dabiltzan familietako kideak, eskatzen zaizkien interes esajeratuei aurre egiteko bide bakarra hori dutelakoan.