Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
M-11, Fukushima (eguneratua)
Atalak: Sailkatugabeak
Martxoaren 11an edo bezperan mundu osoan daude deituta manifestazioak zentral nuklearren itxiera aldarrikatzeko: deialdi ezagunenak Articulaçao Antinuclear Brasileirak bildu ditu blogean. Euskal Herrian orain arteko programarik osoena, Ipar Euskal Herriko Bizi! mugimenduak antolatu duen “Urte bat Fukushima eta gero: Energia zalantzan, martxoaren 8tik 11ra” da. Lau ekitaldi nagusien inguruko informazioez gain, konparaketa deigarria eskaintzen du Bizi!-k bi simulazio alderatuz: Fukushimako laino erradiaktiboena eta Garoñan gauza bera gertatuko balitz jasango genukeena. Bilbon martxoaren 10ean 17:00etan “Fukushima gehiagorik ez! Garoña Itxi!” manifestazioan biltzeko deia egin dute hainbat alderdi, sindikatu eta herri mugimenduk. Martxoaren 11rako deialdiok daude: Baionan 11:30etan jende katea “Sortons du nucleaire. Garoña hets dezagun” lelopean; Gasteizen martxoaren 11n, eguerdiko 12:00etan, “Garoña itxi orain. Nunca más Fukushima” aldarrikatzeko elkarretaratzea dago deituta. Martxoaren 24rako utzi dute ekitaldi nagusia, 19:00etan Ogeta pilotaplazan: “Ni una prórroga más, Garoña itxi orain!“.
Azken hilabeteotako isiltasun handia eta manipulazio itzelak arintzeko-edo, asteotan dokumentazioa ugaritzen ari da Fukushimako istripuaren eta ondorioen bueltan. Informazio gose denak, urteurrenaren inguruko tiraina aprobetxa beza materialak biltzeko. Hona adibide batzuk, datozen egunetan osatuz joango garen zerrendan:
– Futaba herriko alkate Katsutaka Idogawaren lekukotasun hunkigarria, ingelesez eta frantsesez azpititulaturik. Berlinale zinemaldi ospetsuan aurkeztu duten Nuclear Nation. The Fukushima refugiees story filmaren aurkepenerako esandako hitzak dira. Futabatik ebakuatuta (gehiago ezingo da inor bizi han), zenbait herkiderekin batera Tokyoko ikastetxe batean aterbeturik bizi da Idogawa.
– Erresuma Batuko BBC kateak ordubeteko Inside the Meltdown dokumentala sareratu du 2011ko martxoaren 11ko lurrikararen eta tsunamiaren ondoren Fusuhimako erreaktoreak urtzen hasi zireneko ordu eta egun haietaz. http://www.youtube.com/watch?v=IwBELPtVUCA&feature=player_embedded
– ARTE kateak, frantsesez, martxoaren 6an zenbait dokumental eta mahainguru monografikoa eskaini ditu. Internetez ikus daitezke gaur dokumentalok: hondamendiaren kronika orokorra den Enquête sur une supercatastrophe nucléaire NDR kate alemanak ekoitzia; Nucléaire, la fissure franco-allemande, Frantziak eta Alemaniak nuklearretan hartu dituzten bide ezberdinez; Déchets : Le cauchemar du nucléaire, hondakin erradioaktiboak diren amesgaiztoaz; Un héritage rayonnant, Suedia eta Finlandiako teknikariek uste dute negozioa daukatela Europa osoko hondakinak beren lurpeko granito azpian metatuz; Tokyo en danger à cause de Fukushima?, non Jacques Repussard Frantziako IRSN Segurtasun Nuklearrerako Erakundearen buruak aitortzen duen Japoniako gobernuak derrigortu zuela TEPCO bere langileekin Fukushimako istripuari aurre egitera, Tokyo hiriburua bera arriskuan zegoelako.
– Suitzako TSR kate publiko frantsesezkoaren C’est la zone! dokumental laburra ipini du sarean; bere testua euskaraz eskaintzen du ARGIAk Fukushimako hondamendiaren lehen urteurrena artikuluan.
– Zentral atomikoaren gainetik hegan egiteko debekua kendu dutenetik, ugaritu dira hango irudiak. ANN kateak bideo luze bat eskaini du otsailaren 28an, YouTuben 7 zatitan ikus daitekeena: zentral nuklearra, Nahara, Tomioka, Okuma, Futaba, Namie eta Minamisoma.
Egunerokotasunetik pittin bat urrunduta, gordetzeko moduko dokumentazioa:
– Gure inguruan argitaratu diren liburuak dira Daniel de Rouletek Ez duzu deus ikusi Fukushiman, José Allende Landaren La alternativa nuclear después de Fukushima, Santiago Vilanova Tanéren Fukushima: el declive nuclear. La conspiración del lobby atómico ante el impacto del accidente nuclear
– No more Fukushima! izeneko afitxe kolekzioa, 250 posterrez osatua.
(Jarraitu eta osatzekotan).