Xehe
Hasiera » Sailkatugabeak » Fukushima: Tokyoko lurzoruaren kutsadura itzela salatu du Gundersenek
Mar28 1

Fukushima: Tokyoko lurzoruaren kutsadura itzela salatu du Gundersenek

Atalak: Sailkatugabeak

Arnie Gundersen energia nuklearrean aditua famatua egin dute Fukushimako hodamendiaren xehetasun teknikoak azalduz Fairewinds gunean plazaratzen dituen artikulu-bideoek. Gundersen berrikitan Japonian izan da, Tokyoko kaleetako lurzoruaren laginak bildu eta analizatu ditu eta ohartu da daukaten erradioaktibitate handiagatik AEBetan hondakin nukleartzat joko litzatekeela Tokyoko herritarrek egunero zanpatzen duten zorua (azpiko aldean bideoko hitzak euskaratuta).

[AEBetako Nuclear Regulatory Comission erakundeko buru Gregory Jaczko]
Fukushimako gertakizunek ohartarazten digute ezin onartuzkoa dela gizakiarentzako edo ingurumenarentzako tamaina horretako ondorioak dakartzan ezein istripu nuklear. Baina azpimarratu behar ditugu istripu honen ondorio erradiologikoak. Uste dut ezin diegula ezikusia egin horrelako krisi bat nozitzen duen zentral nuklear batek herrialde bati dakarzkion ondorio sozial eta ekonomiko handiak.

Japonian 90.000 baino gehiago dira beren etxe eta lurretatik kanporatuak, haietako askok ez daukatela itxaropenik etorkizun jakin batean lehen zeukaten bizimodura itzultzeko. Errez neurtu ezin diren arren, jende horiek buruhauste handiak nozitzen dituzte, onargarriak ez direnak. Beraz, etorkizunari begiratzen badiogu modu proaktibo batean, aztertu beharra daukagu nola egin behar diegun aurre lurraren kutsadura handia dakarten istripu nuklearrei.  Eta jendea menturaz betirako beren etxeetatik eta lanbideetatik eta herrietatik urrutiratu beharrari.

[Arnie Gundersen]

Entzun duzue Nuclear Regulatory Commissioneko buru Gregory Jaczko esaten NRCk zentral nuklear bati baimena eman ala ez erabakitzeko koste-etekin analisietan ez dituela kontutan hartu jendearen lekualdatze masiboak eta jendea ezin itzuli izana mendetan egon den lurrera.

Fairewindseko Arnie Gundersen naiz eta gaur NRCk Washington hiriburuan eduki duen batzar informatiboan egon naiz.

Gaur Washingtonen nago. Baina duela hamabost egun Tokyon nintzen eta han nenbilela lurzoruko laginak bildu nituen. Horretarako ez nintzen ibili erradiazio handieneko txokoen bila. Besterik gabe plastikozko bost zorro hartu eta beste hainbeste lekutan lurreko hauts pixka bat bildu nuen haietan. Lagin horietako bat oinezkoen espaloitik hartu nuen. Beste bat umeen jolastoki batetik, zeina aurrez deskontaminatuta baitzegoen. Beste lagin bat kale bazterreko goroldiotik. Beste bat ni nengoen bulegoko teilatutik. Eta azkena Tokyoko epaitegi nagusia dagoen kaletik. Nirekin ekarri ditut AEBetara, aduanan deklaratuta, eta laborategira bidali ditut. Laborategiak erabaki du HORIEK GUZTIAK Estatu Batuetan hondakin nukleartzat jo behar direla eta Texasera bidali.

Hau, Tokyon izan edo AEBetan, nazio bateko hiriburuan gertatzeak esan nahi duenaz aritu naiz pentsaketan. Gustatuko litzaizuke lore batzuk biltzen hasi eta belaunikatutakoan hondakin erradioaktiboen gainean aurkitzea? Horixe ari da gertatzen oraintxe Tokyon. Esango nuke NRCko buru Jaczo hori ari zela adierazi nahian. NRCk koste-etekin analisiak ez baditu zuzen egiten, ez ditu kontutan hartzen gizarte batek belaunaldi luzeetarako, menturaz betirako, 100.000 pertsona lekualdatu beharraren kosteak.

Ehun milia daude gure eta Washington D.C. dauden dozena bat zentral nuklearren artean. Fukushima Tokyotik ia 200 miliatara zegoen eta hala ere Tokyoko zenbat lekutan, nik errez topatu ditudanetan, horietan dagoen lurzorua hemen, AEBetan, hondakin erradioaktibotzat joko genituzke.

Zer sentituko genuke gure nazioa neurri horretaraino kutsatuta balego? Horregatik, ados nago Jaczkorekin: zentral nuklear berriek bezala baimenak berregiten ari diren zaharrek beren kosteen artean sartu beharra daukate Tokyon eta Japonian gertatzen ikusi duguna.

Mila esker eta jakinaren gainean edukiko zaituztet.

Iruzkin bat

  1. KZ | 2012-04-05 at 7:52

    Katastrofea ia bezain beldurgarria da nazioarteko prentsaren isiltasuna… Argi dago Fukushima eta berehalako nuklearren kontrako erreakzio haiek -Merkelena kasu- “beste baterako” uzti direla.

    Esker mila, Pell, egiten ari zaren lan zintzoagatik!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA