Ikerketa + Garapena + Berrikuntza
Gipuzkoan Zubietan errauste planta noiz eraikiko zain egon gabe, dagoenekoz Añorgan Cementos Rezolak baimena dauka pinturak, araztegiko lokatzak eta neumatikoak kiskaliz inguruko biztanleei mikropartikulak, nanopartikulak eta gainerako kutsadurak oparitzeko. Pozoi horrek jendeen osasunean dauzkan kalteak nork ikertu behar ote ditu? Gipuzkoarren osasuna zaindu beharko luketen Batzar Nagusiez gain bi hautagai daude bi kilometroko erradioaren barruan, euskal teknologiaren indarraren ikurra den Nanogune eta minbiziaren tratamenduetan aitzindaria den Onkologikoa. Añorgatik kilometro eta erdira dagoen Nanoguneko arduradunek adierazten dute haien helburua dela “txikian ikertzea eta emaitza teknologikoa lortzea hori produktu berrietan eta prozedura eraginkorragoetan mamitzeko, eta aldi berean laguntzea gure mundua iraunkorragoa izan dadin”. Nanogunen nanopartikula berriak sortzen dituzte, ez aurretik sortutakoen ondorioetan ikertu. Prentsak zabaldu duenez nanoteknologiari esker kantzerraren kontrako produktu hobeak lortuko omen dituzte. Alegia, teknologia industrial zaharreko labeetan sortutako nanopartikula merke kutsatzaileek gaixotuaraziko gaituztenoi parkinsonak eta kantzerrak tratatuko dizkigutela nanopartikula berri garestiekin.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks