Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Kairon Atez Ate
Atalak: Kondarrak
70.000 dira eta haien izenak, Zabbaleen, arabieraz “zaborretako jendea” nahi omen du esan. Goizero jaisten dira Egiptoko hiriburuko kaleetara hiritarren hondakinak biltzera, gero beren auzoetara eraman, bereizi eta %85 birziklatzeko lantegietara bideratzeko. Zaborra dute bizibide.
Badira munduan beste herritarren hondakinetatik bizi diren tribu eta enda gehiago. Denen artean fama berezia eskuratu dute Kairoko zabbaleendarrek, pare bat film dokumentaleko protagonistak izateraino, Marina of the Zabbaleen (Zabbaleendarren auzo dotorea) eta Garbage Dreams (Zaborrezko ametsak). Goizero, eguna zabaldu baino lehen abiatzen dira gizon eta mutiko zabbaleendarrak Kairoko karriketara, kamionetak edo asto-karroak hartuta, hiriburuko biztanleek etxe atarietan utzi dituzten zaborrak biltzera. Atez ate, zabor guztiak, organikoak bezala besteak.
Etxera ekarrita, emakumeen eta neskatoen lana izanen da hondakin piletan arakatzea. Alde batera organikoak, etxeetan dituzten txerrien bazkarako. Bestetik, birziklagarria den gainerako ia guztia. Dena eskuz apartatu, bildu eta garbitzen da, ahal dena bertan birziklatzeko eta beste gehiena kanpoko merkatariei saltzeko. Geographicaleko erreportajean kontatzen zaigunez, egunean 4.000 tona zabor biltzen dute, Kairok sortzen duen guztiaren herena. Horiek beren sei auzoetan sailkatuko dituzte. Handiena Moqattam da, Kairotik Nasr Cityrako autobide bazterrean 25.000 arima biltzen dituena.
Moqattam zabortegi handi bat da, Egiptoko bero astunetan dena kirats. Euli, arratoi eta katurik ez da falta, baina behi, ardi eta ahuntzik ere ez. Zerriak etxeetan edukitzen dituzte, zaborretik apartatutako organikoz –txerri-janez– elikatuta. Kiratsaz nabarmendu dio kazetariak bertan bizi den Ezzat Naem-i. “Hona datozenei galdetzen diet kiratsaz. Eta gero esaten diet ‘baina zuen zaborra da, ez gurea!’. Ez baduzue usain hau maite, nire jendeari esango diot ez jaisteko Kairora hiruzpalau egunez eta orduan ikusiko dugu”.
Orain hondakinen eta lan publikoen multinazionalak ere zabbaleendarren eremuan muturra sartu nahian dabiltza. Egiptoko gobernuak hiriburuaren irudia itxuratu nahi du, modernotu, eta konpainia handientzako, berriz, hondakinen kudeaketa diru iturri oparoa da. Hori bai, gaikako bilketa eta multinazionalen negozioa beti bizi dira elkarrekin haserre. 2002an egin zuen gobernuak lehen ahalegina eta lau konpainia hasi ziren lanean. Kairoko hiritarrek, protestan, ostu edo erre egin zituzten hondakinentzako konpainiek ipinitako kontainerrak: nahiago dute orain arte bezala zabbaleendarrek zaborrak atez ate biltzea.
Garbage Dreams errodatzerakoan hiru zabbaleendar gazte eraman zituzten Galesen hondakinen sailkapen mekanikoa egiten duen konpainia handi bat bisitatzera, jende horren eta mundu modernoaren kontrastea irudikatzera. Nabil, 18 urte, ez zuten asko inpresionatu: “Hemen teknologia dago, bai, baina prezisiorik ez”. Galeseko lantokiak hondakinen %20 baino ez baitzuen lortzen birziklatzea.