Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Erle arren masakrea
Atalak: Erlea
Gaur gogorarazi digu Susa argitaletxeak bere Emailuan Maurice Maeterlinck idazle belga (frantsesez idatzi zuen flamandarra) jaio zela duela 150 urte. Haren erreferentziak aurkituko dituzue Armiarma guneaz gain Wikipedian eta beste. Maeterlinck idazle kontserbadore eta diktadurazaleak idatzi zituenen artean famatua da “Erleen bizimodua”, zeinetan, “Inurrien bizimodua” eta “Termiten bizimodua” liburuetan bezala, xomorroei buruzko ezagutza baliatzen duen gogoeta filosofikoetarako. Bigarrenaren pasarte bat euskaratu zuen 1933an Xabier Lizartik, Armiarmak jaso duen Txindurriak.
Abuztuarekin bakantzek amore ematen duten egun honetarako erleek badute gogoetatzeko gaia. Jakina da -kontuok xehetasunez ezagutu nahi dituena garaiz dago Gaiak argitaletxeari erosteko Martxel Aizpuruaren Erleen Bizitza Ezkutua klasikoa- erleen artean abuztutik aurrera gero eta ar edo erlemando gutxiago geratzen direla, eta udazkena aurrera joan ahala erlauntzan bakarrik geratzen direla ama eta milaka alaba, inolako semerik gabe. “Neguan erle guztiak eme” dio Aizpuruarenean atalburuak. Ama edo Andrea udaberriarekin hasiko da berriro semeak-arrak jaiotzeko arrautza egokiak jartzen (ama edo erreginak berak erabakitzen du zer nolako arrautza errun eta ondorioz hartatik semea ala alaba nahi duen ateratzea, baina hori beste baterako historia da…).
Total, justu egun hauetan munduko milioika erle koloniatan ospatzen dutela oporren bukaera, esan nahi baita seme-anaiei bukatu zaiela ez bakarrik bakazio garaia baizik eta baita bizitzeko epea bera ere. Kaput! Irailetik aurrera erlauntzak berriro izango dira udaberria arte errepublika sozialista (anarkista?) femenino… arrik gabeak.
Ondoren doakizue Maurice Maeterlinckek kontaturik Erlemandoen Masakrea gaztelaniaraino hurbilduta; frantsezezkoa ere errez eskura daiteke sarean. Senide eta lagun arrok… erruki gaitezen gure sozio erle ar gaixoez. Eta ama, emazte, alaba, arreba, amama, izeba, lagun, neska, andre… eme maiteok: mila esker irailoro bizia barkatzen diguzuelako.
(Erle kontu gehiago Erlea & Apiterapia blogean)
http://el-club-de-los-onironautas.blogspot.com.es/2012/05/la-matanza-de-los-zanganos.html#!/2012/05/la-matanza-de-los-zanganos.html