Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Tximeleta mutanteak Fukushiman… eta ziurrenik Garoñan
Atalak: Fukushima, Net Hurbil
2012ko abuztuak mustro berria ekarri du Ness aintzirako mitikoari itzal egitera: Pseudozizeeria maha. Ingelesez pale grass blue butterfly deitzen duten belardietako tximeleta urdinxka mutantea bilakatu da Fukushimako kutsadura erradioaktiboen ondorioen ikur. Horra xomorroa erakusten gizakiei nolako etorkizunera egokitu beharko duten.
Okinawa unibertsitateko talde batek egin ikerlana Scientific Reports aldizkari berezituak plazaraturik, abuztuan mundu osoko hedabideek eman diote haizea aurkikuntzari. BBC kate britainiarrak titulatu du: ’Severe abnormalities’ found in Fukushima butterflies (Anormaltasun larriak idoro dituzte Fukushimako tximeletetan). Epelenei ere oroitarazi die urruneko Japonia hartan jendeek hondamendi nuklearra ezingo dutela ahaztu bizi direno.
ARGIAk zorionez baditu irakurle zorrotzak aztarrika non egin erakusten diotenak. Oraingoan Suitzatik I.M.k (mila esker, aspaldiko laguna) eman digu abisu: Zuricheko irakasle bat aspalditik ari da erakusten Europako zentral nuklearren inguruetan ingumek jasaten dituzten mutazioak irudi eder bezain zirraragarrietan. Baina Cornelia Hesse-Honegger geroago aurkeztuko diogu irakurleari.
Scientific Reports kazetak publikatua Okinawa uharteko Ryukyus unibertsitateko ikerlari talde baten emaitza da. Ikerlariek Joji Otaki irakaslea zutela buru 2011ko maiatzean Pseudozizeeria maha espezieko 144 txipirrita bildu zituzten Fukushima Dai-ichi zentral inguruetan, istripua gertatu eta bi hilabetera. Sei hilabete beranduago berriro itzuli ziren tximeleta gehiagoren xerka, eta bi saioetan harrapatutako xomorroetan aurkitutako mutazioak alderatu dituzte. Aldi berean, istripu lekutik 1.750 kilometrora unibertsitateko laborategian espezie bereko tximeletei Fukushimako antzeko erradiazio dosiak eman zitzaizkien, alderaketak egiteko.
2011ko maiatzean ohartu ziren Pseudozizeeria adulto batzuek anormaltasun ertainak zeuzkatela baina, aldiz, istripuaren ondoren jaiotako gazteagoek anormaltasun larriagoak. Irailean berriro gehiago batzera joanik, are kalte handiagoak aurkitu zituzten xomorroetan. Handik 1.750 kilometrora laborategian irradiaturik hazitako Pseudozizeerien artean fenomeno berdina aurkitu duten.
Ikerlariek aztertu nahi izan dute zer gertatzen zaion xomorro bati erradiazio apalez inguraturik bizi denean. Txernobylgo istripuaz geroztik, eta lehenago Hiroshima eta Nagasakiko bonba atomikoen leherketetatik, inork ez du ukatzen erradiazioek kopuru handietan kalteak eragiten dizkiela izaki bizidunei. Baina oraindik eztabaida handiak daude erradiazio txikiagoen kalteez.
Tximeleta xumea hautatu dute ugari aurkitzen delako Japonia osoan eta haren hegalen koloreetan errez nabarmentzen direlako ingurumenean gertatu aldaketak. Belardietako tximeleta urdinxka lehenago ere erabili izan da, arto transgenikoaren polenaren arriskuak neurtzeko, adibidez.
“Demostratu dugu -dio Internetez aise eskuratzen den ikerlanak- Pseudozizeeria maha populazioa bai fisiologian eta bai genetikan hondatzen ari dela Fukushima inguruetan, seguruenik zentral nuklearrak isuritako erradiazio artifizialen ondorioz. (…) Lehenengo kumeetan ageri dira anormaltasunak gurasoek ez zeuzkatenak, eta honek adierazten du kalte genetikoa pinpilinpauxei arrautzatan zeudenean gertatu zitzaiela”. Gurasoak erdiz erdi harrapatu zituen martxoko hondamendi atomikoak, baina horri gehitu zitzaion hosto kutsatuak jateagatik barneratu partikulen kaltea.
Arrautzan zirenak okerrago
Hedabideek erakutsi dituzten argazkietan ikusgarriak dira Fukushimako tximeleten malformazioak, hegoetakoak bidenabar. Mutazio morfologiko ugari aurkitu dituzte, begietan, antenetan, zangoetan, eta beste. Baina kalteak nabarmendu dira ugalketa sisteman ere: eme antzuak ugaritu dira eta arrautzetatik kumeak jaiotzeko epeak aldatu.
Deigarria da mutazioak heredatu egiten direla belaunaldiz belaunaldi. Horrek baizik ezin dezake esplikatu 2011ko irailean, inguruan erradioaktibitatea apalagoa zenean, harrapatutako xomorroetan mutazio gehiago eta gogorragoak aurkitzea maiatzekoetan baino. Pseudozizeeriak hilabeteko bizia dauka.
Hedabide nagusietan irakurri da, anekdotatik haratago joan diren bakanetan, ikerlariak harrituta geratu direla erradiazio apalen kalteekin xomorroetan, ez zutela horrelakorik espero. Gezurra da. The biological impacts of the Fukushima nuclear accident on the pale grass blue butterfly dokumentuan ikerlariek garbi adierazten dute beraiek baino lehenagoko azterlanek antzeko ondorioak iradoki zituztela.
Txernobyl inguruetan hondamendiaz geroztik xomorro kopurua asko urritu dela ondo dokumentatuta dago. Baina ez da istripu atomiko handi bat gertatu zaien parajeetako kontua bakarrik. Europan bertan dauzkagun zentraletatik hurbil xomorroek malformazioak dauzkatela aspaldi erakutsia du marrazki eder zirraragarriz Cornelia Hess-Honegger suitzarrak.
Zuricheko unibertsitatearen Historia Naturalaren Museoan irudigile zientifiko den emazte honek Txernobylgo istripuaz geroztik zentral inguruetan bildutako xomorro mutatuak marrazki txit politetan aurkeztu ditu munduan zehar egin erakusketetan. Irudiak Heteroptera liburu eder bezain garestian plazaratu zituen 2002an. Peter Wallimannekin batera Malformation of True Bug (Heteroptera): a Phenotype Field Study on the Possible Influence of Artificial Low-Level Radioactivity argitaratu zuen 2002an Biochemistry & Biodiversity aldizkarian.
Hesse-Honeggerrek dio bokazioaren argia ikusi zuela 1986an Txernobylgo zentral atomikoa lehertu zenean. Garai hartan aditu askok uste zuen hango erradioaktibitateak eragin txikiak izango zituela xomorroengan. Hala ere, Hesse-Honeggerrek hauen malformazio harrigarriak topatu zituen erradiazioa erori zen Suediako eskualdeetan. Geroztik eten gabe arakatu du xomorroen anormaltasun morfologikoetan mundu osoan barrena.
16.000 heteroptero baino gehiago -tximeletak xomorroetan beste orden batekoak dira, lepidopteroak- kolekzionatu ditu, aztertu eta dauzkaten malformazioak hauteman. Horietatik 300dik gora aurkeztu ditu galerietan irudi ederrez.
Deigarriena, irudietako xomorro elbarriotako asko ez direla bildu Txernobylen edo hango erradiazioak eroritako lurraldeetan: Suitzago (Aargau), Frantziako (La Hague) eta Alemaniako (Grundremmingen) zentral nuklearren inguruetan aurkitu dira. Egileak esplikatu duenez, “zenbait lekutan ikertutako xomorroen herenak bazuen matxuraren bat, zango zatiak falta, hegoak malformatuak, simetriarik gabeko gorputza, zauriak, orbanak, kolore bitxiak”. Europan.
Garoña inguruko xomorroen berririk ez da. Ez da jakin inork ikertu dituenik.
Informazio gehiago:
– Fukushimako tximeleten ikerlana Scientific Report aldizkariaren gunean.
– Ikerlariak ari diren Ryukyus unibertsitatea.
– Albistea BBCren gunean.
– Cornelia Hesser-Honegger Chemistry and Biodiversity aldizkarian.
– Cornelia Hesser-Honeggerren lanak bere gunean.
– Hesse-Honegger eta beste batzuek plazaratutako “Etorkizunaren ispilua” liburua.
– Cornelia Fora TVk antolatutako mahainguruan hizketan (bideoa).