Xehe
Hasiera » Kondarrak » Mallorcako festibala
Ira13 0

Mallorcako festibala

Atalak: Kondarrak

Frankismoa sasoi ederrean zegoela, gure ume denborako 1964,5,6… haietan, Baleare uharteetarako turismoa erakartzeko antolatzen zuten: “Ganadora del Festival de Mallorca”. Baietz gaur 60 urteren bueltan dabilen askori tarareatuz gero “Volando, Volando…” honek erantzun “… a Mallorca voy, a Mallorca voy…“. Hurrengo urtea heldu eta “Será maravilloso viajar hasta Mallorca / Sin necesidad de tomar el barco o el avión / Sólo caminando en bicicleta o en auto stop“, egunen batean penintsulatik bertaraino zubia egin beharko luketela eta. Orain bestelako festibala darabilte hizpide.

Alegia uharteetako ekonomia ezin dela aurrera atera haraino mozkorkeria basatian datozen turista merkeekin eta Menorcako bazter gozoetan galtzera datozen zibilizatuagoekin, ez behintzat horiekin bakarrik. Zorpean itota daude han ere eta urrutiko zaborrak erretzera ekartzeagatik kobratzea beste biderik ez omen daukate. Turismo berria, eguzki eske datorrenaz gain orain labe kiskalgarriaren bila datorrena.

Baina ez al du honek itsusituko Baleareetako paradisua? Kontua ez al zen gero eta gehiago birziklatzea, txukundadea, prebentzioa? Gobernuan ingurumen sailburu den Catalina Solerrek Diario de Mallorca egunkariari aitortu dio egia garratza: “Hogei urtez herritarrak engainatu dituzte esanaz gehien birziklatzen duenak gutxiago pagatzen duela hondakinen errausketagatik. Ez da horrela. Egia zera da, zuk gehiago birziklatzen duzun neurrian eta Son Reuseko plantan tona gutxiago sartu ahala, orduan eta gehiago pagatu behar duzula badagoelako inbertsio bat egina errauste planta eraikitzeko eta hori amortizatu beharra dagoelako, kontzesioa ez baita bukatzen 2041. urtea arte.  Mallorca vertederos cero [sic] daukan uhartea da. Alde horretatik, jarraitu beharreko eredua da. Bilketa eta tratamendu sistema bikain dabil eta birziklatze maila ona daukagu. Gure arazo bakarra da errauste planta errentagarri egin beharra daukagula. Gauzak dauden moduan, hondakinengatiko tasa jaisteko modu bakarra da erraustera tona gehiago edo erregai gehiago ekartzea”.

Greenpeaceko Julio Bareak egile eskubideak kobratu beharko lizkioke Catalina Solerri. Ikusi zer esan zion Hernaniko Kronikari duela justu bi urte, 2009ko irailean: “Palma de Mallorcako kasua adibide bezala jarri zuen Ba­reak, ‘Erraustegia daramakien enpresak kontratu bat lortu du, 2041 urtera arte. Politika horiek modaz erabat paseak dau­de, eta politiko horiek eu­roa­ri begira daude erabat’. Erraustegia eta Atez Ateko sistema erabat kontrajarriak direla esan zuen Bareak. ‘Ba­tek behar duena, besteak ken­du egiten dio. Alegia, erraus­te­giak erregaia behar du, eta Atez Atekoak kendu egiten dio’. Alde ekonomikoa oso gu­txi ikertu dela dio Bareak, baina ekonomikoki ere erraus­tegiek arazo haundiak dituztela uste du. ‘Gipuzkoako Diputa­zioak zorretan sartu nahi du pro­bin­tzia osoa. Erraustegiak ez dira errentableak, lan­pos­tuak dese­giten ditu…’”

Hernaniko gaztetxean emandako hitzaldian Bareak grafikoki azaldu zuen aste haietan flipatuta  ikusi zituela poliziek atxilotuta espetxera bidean eramaten zeintzuk eta berak Greenpeaceren izenean errauste plantaren kalteez konbentzitu ezin izan zituen politikariak. Auziperatuta zihoazen udalei zaborrekin iruzur egiteagatik errauste plantarekin (Tirme da enpresa, bazkideak Endesa, Iberdrola, FCC eta Urbaser) elkar hartuta zeudelako. Bi urte geroago, politikariak auziperatuta daude baina konpainia erraldoiak erretzen kobratzen gizentzen segitzen du.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA