Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Erleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (2)
Atalak: Erlea
Kefyn M. Catley biologo eta erlezainaren Taming the Mighty Mite: Some Thoughts on Living with Varroa [Akaro ikaragarria baretzeko, Varroarekin bizitzeaz zenbait burutazio] artikuluaren bigarren erdia. (Lehen zatia hemen).
Aldi berean, ulertu behar ditugu erlea-akaroa harremana iraunkor batera eramango duen prozesuaren oinarriak. Selekzio naturala da prozesu bat zeinetan organismo bati bizirauteko eta arrakastaz ugaritzeko aukera handiagoak ematen dizkioten herentziazko zenbait ezaugarri ohikoak bihurtzen diren belaunaldiek aurrera egin ahala. Hori da eboluzioaren mekanismo klabe bat. Hiru baldintza eskatzen ditu: a) populazio batek dituen indibiduoen artean aniztasun genetiko egokia; b) selekzioaren presioak, ingurumeneko zenbait faktorek eraginak; eta c) nahikoa denbora gehi elkarri egokitzea dagoenean jokoan, nahikoa interakzio egokitzapena dagokien bi espezieen artean, guri dagokigunez Varroa destructor eta Apis melliferaren artean. Guk, erlezainok, hiru baldintza horietan eragin dezakegu, modu positiboan bezala negatiboan.
Gai funtsezkoa da gure erlategietan aniztasun genetiko handia edukitzea: a) selekzio bidez, eta hau ezin da lortu hautatzeko gai genetiko multzo zabala edukita baizik; ez da lortzen erosiz erlama edo andereak erreginen ekoizle gutxi batzuei, hauek berak ari baitira aniztasun genetikoa murrizten (gai zabal bat hemen azaldu ezin duguna); b) selekzioa gertatu dadin presio eginez, eta honek esan nahi du uztea erleei eta akaroei elkarrekin bizitzen aski denbora luzez, eta ez, aldiz, tratamendu kimikoekin sortuz akaro erresistenteak eta erle ahulduak; eta c) murriztuz transmisio horizontala eta atxikiz akaroaren askazia jakin bat ostalari berdinekin batera ahal den neurri handienean.
Eta zer diosku zientziak ikuspegi honetaz? Esanguratsua da kasik ez egotea literaturan ezer eta agiri enpiriko bat baizik ez egotea, nik aurkitzeko moduan behintzat. 2006an Tom Seeleyk informatu zuen bazirela erle europar basatien kolonia ondo kokatuak Arnot Foresten gutxienez 1978tik, V. destructor iritsi zitzaienetik. Interesgarria da horietan akaro populazioak ez direla maila handietara igotzen uda hondarrean. Frogatzeko ea Arnot Foresteko erleak kapaz diren akaroen ugaltze ratioak gutxitzeko eta horrela erabiltzeko akaroekiko erresistentzia, erle basati horiei eta New Wrold Carniolan [Amerikara egokitutako erle karnikoak, Eslovenian dutenak jatorria] arrazakoei inokulatu zitzaizkien erlategi bateko akaroak. Alderatu ziren bien akaro populazioen ugaritze ereduak eta bi kolonia moten artean ez zen diferentziarik aurkitu. Honek adierazten du [strongly suggests orijinalean ] du Arnot Foresten ikusitako erle-akaro harreman egonkortuak erakusten duela akaroa izan dela egokitu dena ez hain erasokor izatera eta ez erlea akaroekiko erresistentziaz egokitu dena. Sinesgarria den bezala datuok sostengatzen dutela Arnot Foresteko akaroek erasokortasuna galdu dutela eta erlea-akaroa harremana egonkortu egin dela, ohiko erlategi batean erleak manejatzen direnean aukera handiak daude garraio horizontala gertatzeko nahi gabe (kutsatutako erleak beste erlauntzetara joaten direlako) edo nahita (kolonia zatiketak eraginez). Nik dakidala Tom Seeley da bakarra lanean ari dena esperimentuak egiten erle eta akaro populazio berdinekin kontrolatutako erlategietan eta kudeaketa protokolo zehatzekin (komunikazio pertsonala).
Berrikitan plazaratu agiri batean, Frazier eta bestek (2010) aztertu zuten Apis mellifera capensis eta Apis mellifera scutellata kolonia kopuru handi bat Eki Afrikan. Ia denak zeuden Varroa destructorrez kutsatuta. Hau sartu zelarik Hego Afrikan 1997an, hasieran zazpi urtez azkar gutxitu ziren bertako erle populazioak. Hala ere, ikerketa egiteko garairako Eki Afriko erlezainak ez ziren ohartu ere egiten akaroaz eta ez zuten ikusten bereen erleen biziraupenean edo produktibitatean inolako eragin kaltegarririk. Egileek diotenez (463 orr.): “Akaroa iritsi eta 12 urtera, bai A.m. capensis eta bai A. m. scutellata erleek, basatiek bezala zaindutakoek agertzen dute tolerantzia maila bat eraman duena akaro honen izurri estatusa ‘incidental’ [anekdotikoa] mailara Allsoppek dioenez (2006). Hark iradoki zuen tolerantzia honen arduradunak zirela, hein batean, erlearen jokabide higienikoa handitzea eta erlezainek ez usatzea kontrol kimikorik”. Nahiz eta ez den demostratu akaroak berak selekzionatu direla “per se” hain erasokor ez izatera, datuek bai sostengatzen dute hipotesia: hamabi urte laburretan erle-akaro harrema eboluzionatu egin dela eta ziur aski biak konbinaturik gertatu direla, erleen erresistentzia handitzea eta akaroaren erasokortasuna gutxitzea. Baina funtsean [critically] arduraduna izan da kontrol kimikorik eza.
Beraz, zer esan nahi du honek guztiak zure erleen eta akaroen kudeaketarentzako? Oinarrian dagoen kontzeptua birulentziaren teoria da, patogeno eta parasito askorentzako baliagarri dela demostratu dena eta funtsean txit sinplea dena. Ahaleginduko bagina akaro askazia berdina edukitzen beren erle ostalariekin denboran zehar, teoriak igartzen du akaroek galdu egingo dutela birulentzia, inporta gabe erleek prozesuan eskuratu dezaketen akaroekiko erresistentzia. Honi deitzen zaio transmisio bertikala. Tom Seeleyk (20 orr.) honela azaldu du: “Birulentziaren teoriak iradokitzen du transmisio bertikal honek, zeinetan parasitoak pasatzen diren gurasoetatik umeetara, eragiten duela parasito ez hain erasokorren eboluzioa, parasitoen ugaltzea loturik dagoelako beren ostalarienari”. Beste hitzez esanda, ostalarien ugalketa larriki kaltetzen badute akaroek, orduan hauen ugalketa ere ahultzen da. Hau ezin jasana da denboran eta denborak aurrera egin ahala abantaila izango dute gutxiago ugaldu eta ostalariari kalte gutxiago egingo dioten akaroek. Beren geneak pasako dizkiote hurrengo eta ondorengo belaunaldiei denboran zehar eta populazio osoa aldatuko da erle-akaro harreman ez hain birulento eta egonkorrago bateruntz. Seeleyk (20 orr.) dioenez, “zantzu handiek erakusten dute erleek eta akaroek biek biziraungo duten ostalari-parasito harreman orekatu bat garatu dela leku askotan era basatian edo ia basatian bizi diren populazio isolatuen artean”.
Honek, prefosta, berekin dakar oso harreman gutxi egotea erlauntzen artean, transmisio horizontala eragingo lukeen harreman gutxi. Transmisio mota honetaz dio Seeleyk (19 orr.): “Birulentziaren teoriak adierazten du transmisio horizontalak -horrela izendatzen dugu urrutiko ostalarien arteko infekzio garraioa- sustatzen duela parasito erasokorrak garatzea mesede egiten dielako oraingo ostalarietan asko (eta horregatik modu arriskutsuan) ugaritzen direnei ostalari berrietara joan aurretik “ (Ewald, 1983; Bull, 1994). Guk erlezainok gure kudeaketa protokoloetan erabiltzen baldin baditugu akaroen kontrol kimikoak, erlauntzak edukitzea elkarrengandik gertuegi (horrela bultzatuz nahasketak eta lapurreta), ume sabia daukaten abaraskak (beren akaroekin) nahastea erlauntzen artean eta erlekumeak saihestea, horiekin guztiekin ari gara sustatuz transmisio horizontala eta horrekin akaro erasokorragoak.
Kudeaketa teknika alternatiboek beren baitan eduki beharko lituzkete: akaroekiko toleranteak diren erleekin hastea, ahalik eta gehiena sendotzea gure erreginen aniztasun genetikoa, udan erlauntzak zatitzea (nukleoak ateratzea) eta ahal bezainbeste gutxitzea transmisio horizontala. Udako zatiketak sistema ona dira, baina koadroak lekualdatzerakoan ostalariak eta akaroak elkarrekin eduki behar dira eta saihestu erlauntza ezberdinetako abaraskak nahastea, baita horrek nukleo txikiagoak egitea baldin badakar ere. Erlemando habiak karnata moduan usatzeari dagokionez, eztabaidak jarraitzen du. Zentzu komunak eta selekzio naturalaren teoriak aurreikusten dute denborarekin teknika honek hautatuko lituzkeela langileen gelatxoetan ugaltzen diren akaroak, baina honetaz ez dago informazio sendorik.
Bukatzeko, Varroaren kontrol kimikoari dagokionez, berrikitan Frazierrek (2008) azaldu duenean zein neurritan kaltetzen ditugun gure erleak kofoinetan jartzen dizkiegun akarizidekin (bereziki Coumaphos, organofosfatodun bat, eta Fluvalinate, piretroide sintetiko bat), zer pentsatua ematen digu. Are gehiago, ikusten dugunean erleek beren erlauntzetara pestizidak, herbizidak eta fungizidak zenbateko pilatan daramatzaten ingurumenetik eta zein gutxi dakigun horien arteko konbinazioen eragin sub-letal eta sinergikoez, kasik mirari txiki bat dirudi erleek iraun ere egitea. Kontutan hartuz gizakiak sortutako ingurumen estresatzaileok eta jakitea erlearen genomak erakutsi duela erleek erantzun immuneen genetan %66 gutxiago dauzkatela beste xomorroek, esaterako Drosophilak edo Anopheles eltxoak dauzkatenak baino, arrazoi gehiago ematen dizkigu alarma pizteko. Ohartu behar dugu erleek gainditu behar dituzten gauza guztien gainetik lehen mailan dagoela haiek patogenoen kontra berez daukaten erresistentzia txikia. Immunitatearen geneetan selekzioz daukaten kopuru txikiak ekarri die gehiago inbertitzea kolonia mailako immunitate defentsan, esate baterako propolia. Propolia kolonia osoaren immunitate defentsa moduan ulertzea da ikerketa arlo berri bat lantzen ari direna Marla Spivak-en laborategian Minnesotako unibertsitatean.
Artikulu hau idatzi da erlezain amateur edo hobbysta baten ikuspegitik, baina eztabaidarako benetako gaia da ea erlezain profesionalek nola saihestu dezaketen pestiziden hautua eta gainera horretatik bizimodua atera. Nahiz eta erlezain profesional asko alde egon daitezkeen, ez dago erantzun errazik, ez bada aldatzea galerak kalkulatu eta kudeatuko dituen sistema batera. (Bide batez esanda, datuek erakusten dute galera hauek ez direla bataz beste handiagoak azken urteotan ikusi direnen aldean, gutxi gora behera %30ko galerak klase guztietako erlezainen artean).
Bukatzeko, nire helburua ez da zu araknofilo [armiarmen ikerlari edo zaletu] bihurtzea, baina zuri eskatzea hasteko planteatzekon mentalitate aldaketa bat, akaroak onartzeko eta horiek kudeatzeko beren ostalariekin harreman egonkorrak eduki ditzaten. Funtsezko ideia zera da, burugabea dela epe luzera begira Varroa suntsitzen ahalegintzea. Eta orduan, zein alternatiba geratzen zaigu? Nire erlategian ikusi dudanagatik eta kimikarik gabe ari diren erlezain lagunek adierazten didatenagatik, hiru urtez erlauntzetan galerak nozitu ondoren (batzuetan handiak bigarren eta hirugarrenean) erlauntzak lasaitu egiten direla eta ondo dabiltzala. Transmisio bertikalerako proposatutako protokoloak kontutan hartuta, denboraldi laburragoan ere lortu daiteke. Egin itzazu kontuak. Moldatu al zaitezke hasieran derrigor gertatuko zaizkizun galerekin? Eguraldia txarra denean eta loraldiak ezin segurtatuak, erlezaintza ez da zientzia exakto bat, baina badira gauzak guk egin ditzakegunak erleen eta akaroen arteko harremana egonkortze aldera edo gutxienez epe luzerako helburua egia bihurtzearen kontra joko ez duten kudeaketa teknikak usatzea.
KEFYN M.CATLEY Zoologian graduatu zen Galesko unibertsitatean, Biologian masterra egin Mendebaldeko Carolinako unibertsitatean eta doktoregoa Artropodoen Sistemetan Cornell unibertsitatean. Biologia ebolutiboan aditua da eta zenbait urtez Amerikako Historia naturalaren Museoan (New York) ikerlari aritu da, armiarmen eboluzioa ikertuz. Bidaiak egin ditu aztertzeko Txile, Australia, Europa eta Ipar Amerikako armiarmak. Meldebaldeko Carolinako unibertsitatean biologia irakasten du eta Zientzien Hezkuntza Programaren zuzendaria da bertan. Aurretik Rutgers eta Vanderbilt unibertsitateetan ere aritua da. Bere ikerketan aztertzen ditu eboluzioa ulertzeko zailtasunak, batik bat makroeboluzioa eta “tree thinking” delakoa [izaki bakoitzaren eboluzioa aztertzea guztien jatorriaren arbola oinarritzat harturik] eta zailtasun horiek nolako eragina duten jendeek natura behatzeko eta ulertzeko moduetan. Great Smoky Mountains eskualdean bizi da, Ipar Carolinan; hemen erleak dauzka, txeloa jotzen du eta oinez ibiltzen zalea da, Apalatxeetako Bidea [Appalachian Trail, 3.500 kilometro] zatika egiten ari da.