Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Eskotean
Atalak: Kondarrak
Hondakinak kudeatzeko azpiegitura handiak herritarrak pagatzen dituena gauza jakina da. Baina Gipuzkoak behar omen dituen inbertsio haundiotatik zenbana dagokigu gipuzkoar bakoitzari? Denok berdin ordaindu behar ditugu?
380.000.000 euro kostatzekoa zen Gipuzkoan 2011a arteko agintariek eraiki asmo zuten errauste planta parafernalia eta guzti. 2011tik Bilduk gobernatzen duen Foru Aldundiak planaren berritzearekin aurreikusitako azpiegituren koste berria 182.675.000 eurotan kalkulatu du.
Baldin gipuzkoar guztiok oraindu behar baditugu hainbana eginez, 182.675.000 / 711.826 biztanle = 256,6 euro buruko, handi eta txiki. Baina zergatik eskotean eta zergatik denek? Aurreikusitako azpiegiturak ez bait dituzte berdin behar errezildarrak, oñatiarrak eta Eibarkoak.
Errezilgo herritarragatik balitz, Gipuzkoak ez luke behar inbertsio handirik: etxeetako organiko guztia herritarren artean konposteratzen da, errefusetan ez du uzten hondakinen %20 baizik (agian lortuko du Antzuolaren %10era hurbiltzea) eta azken kondar horiek ez dute kasik tratamendurik beharko.
Gipuzkoarren ia laurdenarena bezala, Oñatiarraren errefusa ere 2013tik aurrera atez ate bildua izanik %20 edo gutxiago izango da eta tratamendu mekaniko-biologiko arina beharko du. Aldiz, herri handia denez eta autokonpostaketan oinarritu ezin, bai beharko du etxeetatik garbi bildutako organikoarentzat egitura berriren bat, nahiz eta ez oso sofistikatua.
Gipuzkoak hondakinengatik behar dituen antolaketa berri garestienak gaikako bilketa txukun egingo ez duten gipuzkoarren arazoak konpontzeko dira. Eibartarrak 2013an ere segiko du zaborraren %70 edo gehiago jaurtitzen errefusetara, barruan daraman organiko pila eta guzti. Eibartarrena bezala ondoko urteetan gaizki biltzen jarraituko duten beste herri askoren errefusa tratatzeko egiturak dira dena konplikatu eta garestitzen dutenak.
Aldatzeko nagikeriaz, udal hauteskundeek utzitako ekosistemaren eraginez edo Diario Vascoren labankaden beldurrez atzerapenetan dabiltzan herrietako jendeek ez badiote zezenari adarretatik heldu nahi, egindako hautuen ondorioak hartu ditzatela beren gain.