Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Herrian lana, herrian bizi
Atalak: Agiñarenak, Iritzia
Orduan ere bi erritmotan genbiltzan Ipar eta Hego. 1979ko Aberri Egunean Atharratzetik Maulerako manifestazio luzean tokatu ginelarik, oihu guretzat ezezagunak aditzen ziren: “Herrian lana! Herrian bizi!”.
1968ko matxinaden ondoren Hexagono osoan zabaldutako mezua zen, “Vivre au pays” frantsesez, “Viure al Pais” okzitanieraz… Ez utzi hiltzen gure herriak, orduko globalizazio goiztiarrak itxi nahi zituen fabriketako bakoitzari bizirik eutsi, aurre egin eskualde osoen desertifikatzeari.
Zeruko ARGIAn Ladix Arrosagarai “Astema” eta Mikel Hiribarren “Txinaberri” lagunek azaldutako kroniketatik genuen Larzaceko, Lipeko eta beste asko lekutako borroken berri. Besteren artean Atharratze, Maule eta Hazparne industriarik gabe hiltzera kondenatu zituzteneko garaiak. Iparretarrak taldearen hasierak. Eta toberak eta itxialdiak eta manifestazioak eta lehen ikastolak eta kantaldi beroak eta lantokiak sortzeko ahaleginak… Herrian lana, Herrian bizi. Herria biziberrituz eten Paris eta Bordeleranzko hemorragia.
Joan den urrian, Urepele-Aldude-Banka bailara txikiak herriaren biziberritzea aldarrikatu du bi urtez behin egin ohi duen legez. Kristoren lana Kanaldude telebistak bideoz bildu duena. Horietako batean, Galderuntzia, 14-16 urteko gaztetxoei galdetu diete “Nola ikusten duzu zure burua 2030. urtean?”. Bata izanen da laboraria familia osatuta, besteak komertzioan egin nahiko luke, honek ikerlari zientifiko izan eta beste herri batean bizi… 1:50era iritsitakoan, neskato horri entzungo diozu: “Nahi nuen egin décoratrice d’interieur, baina nahiago dut hemen bizitzea eta ez izatea décoratrice d’interieur Parisen biziz”.
2012an elkarren lehen baino hurbilago arren bi belozidadetan segitzen dugu Ipar eta Hego. Nire inguruan gazteei, espainiar gazteria osoari bezala, xaxaka ari zaizkio alde egin dezaten, Alemaniara, Ameriketara, Txinara, noranahi, balia ezazu zure titulua, izan zaitez injeniari zoriontsu Munichen, dekoratzaile arrakastatsua Shangain, pelukera preziatua Sao Paulon. Zoaz, ez izan baboa, Espainiak hori behar du eta guk ere bai antza, ez jarri auzitan hemen egun batetik bestera antolatu duten putetxea, zure irakasle eta orientatzaileek oker aholkatu zintuztela, agintariek erabili zaituztela, gurasook burbuilaz mozkortuta jokatu dugula, enpresa handiek engainatu egin zaituztela. Ez oldartu. Ez hasi antolatzen zure bizibidea.