Urtatsez
Urte zahar arratsaldean lurperatu dugu izeba Joxepa. 94 urte eta azken eguna arte erne. Buruak iraun nahi zion, bihotzak eta zangoek amore eman. Ikusia zen ama Ondarretako kartzelan preso, senarraren anaia Zaldibiako alkate demokraziaz hautetsia fazistek zigortuta, gero beste koinatu bat eta semea espetxean (“Tío y sobrino”), beranduago ilobaren senarra, duela gutxi bilobarena… Indarrik izan balu egon nahiko zukeen Bilbon 12an. Mende beteko kronikak eraman ditu...
Read MoreAgur bero bat kedarrez
2012ko abenduaren 2ko ilunabarrean ETBko Gaur Egun albistegiari erreparaka zeudenek lehenbizi ikusi zuten Espainian, gu barne, urritasunen bat duten milakak Madrilen egindako manifestaldia, ondoren EHBilduk Eusko Legebiltzarrean laister Laura Mintegi lehendakarigaitzat aurkeztuko zuela, segidan Andoni Ortuzarren ahotik EAJren erantzuna, beranduago PSOEk Felipe Gonzalezi egindako omenaldia, horren ostean Mahmud Abbasi Zisjordanian antolatu ongietorria NBEtatik bueltan, gerotxoago Egipton Morsi...
Read MoreTxerri-janaren gudua
Oraindik ere Gipuzkoako herrietan nork bere etxean edo taldeka konposta egiteaz hitz egiten denean, beti agertzen da bat galdetzen duena: “Niri esan didate kozinatutako janariak ez direla bota behar konpostontzira”. Edo are “nik jardinean konpostagailua daukat baina landare kondarretzako bakarrik, jakien soberakinak zaborrarekin ateratzen ditut”. 2010ean Gipuzkoan gertatutako txerri-jan guduaren ondorioak dira. Urte hartan Hernanin ehunka familiak izena emana zuten nork...
Read MoreNavajo eta aberats? (3/3)
[Bestelako Navajo (1/3) eta Navajoen harmonia (2/3) sarreren jarraipena] Tony Hillermanen lehenbiziko liburuak ingeles amerikarretik frantsesera Danièle eta Pierre Bondilek itzuli zituzten. Irakurleari gauzak errazteko, nobela bakoitzak amaieran hiztegi ttipia darama, Navajotarren eta gainerako indiarren ohituren azalpenekin.“Hilendantzaleku”ren (“Là où dansent les morts”) 247. orrialdean, Religion sarreraren ostean honela azaltzen dute...
Read More
Iruzkin berriak