Xehe
Hasiera » Kondarrak » Txerri-janaren gudua
Abe06 0

Txerri-janaren gudua

Atalak: Kondarrak

Oraindik ere Gipuzkoako herrietan nork bere etxean edo taldeka konposta egiteaz hitz egiten denean, beti agertzen da bat galdetzen duena: “Niri esan didate kozinatutako janariak ez direla bota behar konpostontzira”. Edo are “nik jardinean konpostagailua daukat baina landare kondarretzako bakarrik, jakien soberakinak zaborrarekin ateratzen ditut”. 2010ean Gipuzkoan gertatutako txerri-jan guduaren ondorioak dira.

Urte hartan Hernanin ehunka familiak izena emana zuten nork bere etxeko hondakin organikoak baratza edo jardineko txoko batean birziklatzeko. Udalak zaborragatiko zerga %40 merketzea agindua zien, zabor kopuru hori baztertzearen truke bilketa arruntaren sistematik. Baina ontziak ez ziren iristen.

San Marko mankomunitateko arduradunek etorri behar izan zuten azalpenak ematera. Konposta egiteko plastikozko ontziak Diputazioak zeuzkanez erosita, honek esijitzen zuen ontziok banatu aurreko ordu eta erdiko ikastaro laburra ere bere teknikariek ematea. San Markok ezetz, ikastaroa guk emango dugula. Hainbeste komeria hitzalditxo batengatik… Dirua ote zegoen jokuan? Komisioak? Erakundeen arteko jerarkia aferaren bat?

Eskuliburuetan zetzan gakoa. Atez Ateko bilketa sustatzen zuen San Markok aldarrikatzen zuen hondakin organikoaren atalean elikagai guztiak bildu behar zirela. Hondakinentzako errauskailu handia eraiki nahi zuen Diputazioko zerbitzuak, aldiz, janari kozinatuak ez zirela horiekin nahastu behar.

Gaur inork ez du auzitan jartzen gaia, elikagaien hondar oro bilaka daiteke ongarri. Baina bataila hartan galdera asko piztu ziren. Diputazioko eskuliburua bermatzen zuten teknikari eta politikoek egin ote zuten sekula konpostik? Mendian oilasko frijitu muttur bat geratzen delarik, boikota egiten ote diote bakterioek eta onddoek? Hondakinen kudeaketan zer da kontua, organikoak merke eta txukun naturari itzultzea ala konpost fashionena saritzea? Zer ote dio honetaz errauskailu ase ezinak?

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Arrasateko EAJ, haragi eta arrain hondarrak konpostatzeren arriskuez | Zero Zabor - [...] Diputazioak duela urte batzuk plazaratutako eskuliburuari jarraituz. Pello Zubiriak “Txerri-janaren gudua” artikulua dedikatu zion gai honi bere [...]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA