Zergatik ez dakar?
2013ko urtarrilean Frantziak Malin eskua (gehiago) sartzea erabaki zuen egun beretan Dakar izeneko auto eta moto lasterketa burugabea ari ziren ospatzen… Argentinan. Batak eta besteak zerikusirik ez balute bezala, munduko bi muturretatik iritsitako albisteak kazetariok sailkatu genituen elkarrengandik urrun, nazioartekoetan batzuk, kirol balentrien artean besteak. 2008an gerillero islamistek egin erasoen ostean eten zuten ordurako Paristik atera ez arren artean Paris-Dakar deitzen zen...
Read MoreKurrin Zero Zabor
“Nola ikusiko zenuke herriko familiek taldeka txerri bana apadrinatzea?” galdetu zioten Alfonso del Val hondakinetan aditu ezagunari Usurbilen publikotik. 2011ko udaberria zen. Usurbil, Hernani eta Oiartzungo herriek hondakin organiko guztiak txukun biltzea lortua zuten atez ate, baina arazo handiak zeuzkaten gero haiek konpostatzeko: Gipuzkoako konpost planta bakarra zeukan Azpeitiako Lapatxen kristoren bordela zegoen, epaitegiek debekatu zioten Usurbili konpostegi berria...
Read MoreZabor-turista in fraganti
Pentsa ezazu, irakurle, hernaniar jator hau datorren autobus gorria Astigarragan gelditu dutela txapelgorriek, ez esan zipaioak mesedez. Urumea ibarrean jende susmagarri asko ibiltzen da batetik bestera eta ez denak errumaniarrak. Gure gizonak ez dauka planta onik, txapela darama buruan begibistakoa izan arren horretarako adinik ez duela. “Ea, zabaldu motxila hori mesedez”. “Euskaraz badakizu?” galdetu dio xuabe txapeldunak eta orain bixera daraman txapelgorriak:...
Read MoreOñatiko plataformak aurkitu du
Gaur Diario Vascok plazaratu du Oñatiz: “La plataforma contra el PaP se disuelve por las ‘represalias’ sufridas“. Beranduago Goienak osatu du informazioa. Seguru ondoko egunetan jakingo ditugula Oñatin bizi duten giroari buruzko albiste gehiago, ezagutzeko zer izan diren errepresalia horiek. Gainerakoan, plataformakoek despedidakoan oñatiarrak animatu dituzte Atez Atekoaren kontrako protestan segitzeko, balkoietan zabor zorroak eskegiz. Baina gainera, Atez Atekoaren...
Read MoreGeorge Ibrahim Abdallah aske
Mundua biribila da gurpil zoro bat bezala. Atzo jakin dugunez, herenegun Parisen hiltzaile profesionalek hiru ekintzaile independista kurdu garbitu dituzte hotzean. Gaur, aldiz, zabaldu da azkenean George Ibrahim Abdallah aske geratuko dela. Irakurle maite hori, baldin eta interesatzen bazaizu zer gertatu zaien herenegun Sakine Cansiz, Fidan Doan eta Leyla Soylemezi, presta zaitez urte luzez jarraitzera horien hilketaren hariari. Agian ez duzu sekula jakingo oso garbi gauzak zehazki...
Read MoreAusteritatea, hitz tranpatia
Azken krisitzarrak eragindako biktimen artean hitzak ere badaude. Hona bat: austeritatea. 2010a arte gauza bat zen eta gaur bestea, berez ez dena alegia. Hizkuntzaz -batik bat gaztelaniaz, baina gainerakoentzako balio izateko moduan- hainbeste dakien Alex Grijelmok argitu du nola. Alex Grijelmoz soilik esango dut Efe agentziako buru izan aurretik El Pais egunkariaren estilo liburuaren egile nagusia izana dela, eta haren El estilo del periodista leitu beharko lukeela gurean komunikazioa egin...
Read MoreBalkoiko zakar zorroaren mezuak
Autobusean nindoala, Astigarragako balkoi horretatik eskegita begira neukan zabor poltsa. Urtero leihoetara lapurren gisa igotzen ikusi ohi ditugun Olentzero edo Papa Noeli trabaturik geratutako zakua ote? Zertan ari haiz hor, egin diot galde, eta zorroak haserre… – Berdin zaigu herri honek zenbat zabor sortzen duen: guk etxean dena birziklatzen dugu. – Erreferenduma! – Kutsatzeko eskubideaz erreferenduma? Bada, bai. – Ez konparatu trafiko arauekin edo erretzeko...
Read MoreTeresa eraman zutenez gero
U-12ko manifestazioa buruan, kotxean bueltaka dabilzkidan CDen artean berriro azaldu zait pieza eder hau Koldo Izagirreren hitzekin Joseba Tapiak Real Politik diskoan plazaratua. “Andoni eraman zutenez gero“ren lekuan sentimenduz bezala neurriz berdin sartu zitezkeen Kordoban preso daukaten Teresa, edo 1985etik (posible al da Europan?) Herrera de la Manchan dagoen Pakito, edo Lyongo kaiolatik agertu zaigun Mikel, edo Puerto de Santa Mariako zokoren batean egonagatik ahaztu ezin...
Read More
Iruzkin berriak