Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushimako haurrak tiroideetan kisteak atera zaizkienak (bideoa)
Atalak: Fukushima, Sailkatugabeak
Ostegunerako etxeetan egongo den ARGIAren Net Hurbilek (Walt Disneyk irakatsi zigun maitatzen ‘Gure lagun Atomoa’) bukaera aldean aipatuko duen Ian Thomas Ashen A2 dokumentalaren trailerra da hemen eskaintzen duguna gaur.
Kna60 delako batek ingeleseratzen ditu japonieratik; Fukushima-over-blog egiten duen Pierre Fetetek gehitu dizkio frantsesezko azpitituluak. 2011ko martxoaren 22ko irudiekin hasten da, Fukushimako hondamendia hasi eta 12 egun urritara. Erradioaktibitate gaietan Japoniako gobernuaren aholkularia den Yamashita Sunichi doktoreari galdetzen dio Fukushimako herritarrak: “Garantizatzen diguzu ez dugula guztiok kantzerra harrapatuko?”. Sunichik irribarrez “Sentitzen dut”. Herritarrak: “Sentitzea ez zaizu aski! Egia esan behar diguzu”. Sunichik: “Ezin dut. Probabilitate kontua da. Segururik ez dago ezer. Inork ezin dizu garantizatu salbo zaudenik. Bakarrik eskatzen dizut salbo sentitzeko. Hori da inportantea. Ezin dut kontrolatu zientzia, eta zientzia ez da perfektua. Beti gertatuko dira erroreak”.
Hurrengo irudiak, 18 hilabete beranduago hartuak. Medikua tiroideak aztertzen ari zaio gaztetxo bati kontsultan. Ama gaztea mintzo da: “Etsita gaude. Traizioa egin digute. Uste dut gure haurraren tiroideek kisteak dauzkatela hasierako egunetan egon zen erradioaktibitate handiagatik”.
Beste ama bat geroago, neskatoa aurrean: “Kisteak ez dira A1 motakoak, denak dira A2. Ez zaie sinetsi behar Unibertsitatearen analisiei”.
Mutiko batzuk gero: “Nirea A2 zen”… “Nirea ere A2″…
Herritar bat deskontaminazioan ari dena: “Telebistak irudiok erakutsiko balitu, gauzak zaildu egingo lirateke Japonian”.
Haur eta gaztetxo taldea berriro: “Jolastokian puntu bero bat dago”. Ondoren jolastokian, ama batek galdetzen du: “Uste al duzu ona dela haurrak uztea puntu bero hesitu bat daukan leku batean?”. Hesiak “Danger” dio. Kazetariak galdera pausatuko dio eskolako zuzendariari: “Uste al duzu ona dela haurrak uztea puntu bero hesitu bat daukan leku batean?”. Honek haserre: “Lehenbiziko gauza, zu baimenik gabe eskolako eremuan sartu zara eta filmatzen ari zara”. Kazetariak: “Barkamena eskatzen dizut, baina konparazioa ez da oso zuzena”. “Arazo handi bat daukagu”. “Eta zuri zein iruditzen zaizu arazorik handiena bietan?”.
Ondorengo irudiak aditu batekin: “Ikusi puntu hori hau, hementxe gaude gu. Zesiozko milioi bat becquereldik gora egon behar dute hemen. Informazio hau ez du soilik hemengo Zientzia ministerioak ezkutatu, mundu osoan ezkutatu da. Denek dakite egia, gobernuak, prefekturak, gobernadoreak, TEPCOk, denek”.
Berriro deskontaminazioan ari den herritarrak, orain kazetariari: “Ian, zu biziko zinateke hemen, etxe honetan?”.
Ondoren ama bat: “Haiek esaten digute ‘mesedez, zoazte berriro zuen etxeetara’, eta hori da esatea bezala ‘mesedez, hil itzazue zuen haurrak'”.
Gaztetxo batekin etxean: “Zuri egin dizkizute kisteak bilatzeko analisiak”. “Bai, eta aurkitu dizkidate”.
Geroxoago, haurtxiki bat etxetik ateratzen: “Zer daramazu motxilan zintzilik?”. “Kristalezko katxarroa”. “Eta zertarako da?”. “Neurtzeko balio du”. “Zer neurtzen du?”. “Erradiazioak!”.