Xehe
Hasiera » Kondarrak » Bizkaiko zaborren formula
Ots21 0

Bizkaiko zaborren formula

Atalak: Kondarrak

Bizkaiak azpiegitura berri bat dauka gaurdanik lurraldeko zaborrak tratatzeko: Arraiz mendian eraikitako TMB (Tratamendu Mekaniko-Biologikoa) delakoa. Albistea Berriak titulatu du “TMB plantara helduko den zaborraren %80 erraustuko dute”, Garak “Bizkaia inaugura una planta biológica que reducirá los residuos para la incineradora”, Deiak “Bizkaia le saca chispas a su basura“, El Mundok “Bizkaia tratará 180.000 toneladas de basura en una planta puntera en Europa“. Baina Arraizko TMBaren inaugurazioak bestelako chisparik ere ekarri du: Jose Luis Bibao ahaldun nagusiak Gipuzkoari botatako eztenkada.

Berrian Maite Asensio Lozanok bildu duenez, “Azpiegiturak teknologia ‘modernoena’ erabiliko duela nabarmendu du ahaldun nagusiak. Hala, ‘inbidia emateko moduko’ instalazioa dela gaineratu du, Gipuzkoako bizilagunei begiratuta: ‘Beste batzuek gurako lukete guk arlo honetan lortu dugun maila lortzea. Hemendik ez oso urrun, oraindik ez dakite zer egin biltzen duten zaborrarekin'”.

Hain ‘inbidia emateko modukoa’ ote da Bizkaiko hondakinen kudeaketa?. Titulu eta foto deigarrien azpiko letra txikia leitu beharra dago hobeto jakiteko. TMB berria zertara datorren, alegia. Gipuzkoarako ere bai baitago TMB bat aurreikusia. Arraizen Bizkaiko Foru aldundian eraiki duen TMB berria loturik dago Zabalgarbi errauste plantaren beharrekin. Berrian eta Deian ez dira zifrak berdin eskaintzen, baina bien kroniketan ere nabarmen ageri da TMB honek bertara eramandako zaborretatik gutxiena birziklatuko duela eta gehiena errausteko prestatu.

Hondakinez zerbait irakurri duenak badaki etxeetatik zaborrak ondo berezita ez biltzekotan, Ecoparque formula dela errauste plantei janari hobea emateko modua, hala dira Katalunian eta hala izanen dira Baionan bezala Bilbon. Funtsean, etxeetako hondakinen %40 baino gehiago den organikoa (txarri-jana) lehortzeko. Organiko bustiak berotze ahalmena kentzen dio zaborrari, paperak ondo erretzen dira, plastikoek bero handia ematen dute, zapi eta oihalek ere bai, baina organikoa hezea da. Tratatu dezagun zaborra organikoa lehortzeko, bide batez ahal den gasa kenduz, eta zaborrari berotze ahalmena handitu diogu.

Baina diru kontuei ondo erreparatu. Formula honek baditu irabazle gutxi batzuk eta gehiengo zabala osatzen duten petzeroak. Nork pagatu du TMB berria? Bizkaitarrek beren zergekin pagatu dituzte hor gastatu diren 43 milioi euroak. Zertarako? Zabalgarbi konpainia pribatuak kiskali behar dituen hondakinak erretzeko hobeto prestaturik eskuratu ditzan. Beraz, Bizkaiko herritarrak kaleko kontainerrean (ez Hernanikoak bezalako poste itsusi horietan, Jainkoarren!) lagatako bere zabor nahasia pagatu du behin eta berriro: biltzeagatik pagatzen dio multinazional handi bati, lehortuz tratatzeko TMBa eraikitzeko pagatu du, Zabalgarbi konpainia pribatuak kudeatzen duen azpiegiturak eraikitzea pagatu zuen, zaborrak Zabalgarbin kiskaltzea pagatzen du, Zabalgarbik kiskalitako tona bakoitzaren 1/3 diren eskoria eta errautsak nonbait uztea pagatzen du ostera… Ez aipatzearren erreketak sortutako kutsaduraren ondorioak, horiek kalkuluetatik kanpo geratzen dira beti. Bizkaiko hondakinen benetako kostea zehaztu beharko luke auditoria on batek… baldin eta egia bada diru publikoak urri direla eta behar sozialak izugarri handi.

Bizkaiko hondakinen formulak, hala ere, badauka are arazo larriagoa, ondoko lurraldeekin alderatzen hasita. Okerrena egiten dutela ere, Gipuzkoak eta Nafarroak oraindik erabakitzeko ahalmena daukate. Bizkaia urte luzetarako dago Zabalgarbiko inbertsioei kateaturik. Bihotza errauste planta duen kudeaketa eredu hori dela medio, bizkaitarrentzako gehiago birziklatzea arazoa da.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Bizkaiko zaborren formula | Zero Zabor - [...] Bizkaia, TMB Pello Zubiria Kaminok ARGIAn plazaratu “Bizkaiko zaborren formula” kronikan azaldu du zertan datzan, bere iritzian, Bizkaian Arraiz…
  2. Euskararen eta zaborren kudeaketak | Xehe - [...] Euskara, Iritzia, Kondarrak Bizkaian eraiki duten TMBak hondakinen kudeaketari dakarkionaz ari zen Bizkaiko zaborren formula kronika. Horrek euskararen erabilerarekin…
  3. Bilboko hondakinak erraustea erabaki du udal gobernuak, EHBilduk dioenez | Zero Zabor - […] herri-lan eta zerbitzuen zinegotzi ordezkaria den Jose Luis Sabasek. EHBilduren ustez, aurtengo urte hasieran Arraizen estreinatu zen TMB plantarena…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA