Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke (1)
Atalak: Net Hurbil
ARGIAk Interneten ostegunean jarriko duen 2359. zenbakiaren Net Hurbil atalak lerroburu horiek daramatza: “Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke”. Iturri fidagarrietan oinarritutako informazioa da, gure artean oharkabean pasatzen ari dena. Lehenbiziko aldiz Frantziako erakunde publiko batek eskaturik bi ekonomialarik zehaztu dituztelako erreaktore nuklear baten istripu handi batek sortuko lituzkeen kalteak.
Three Mile Islanden (Harrisbourg, AEB) 1979an gertatutako istripu larria gaur Frantzian pasatuz gero, kudeatzeko modukoa litzateke. Aldiz, Fukushiman kiskali diren 4 erreaktoreetako bat gisa berean kontrolik gabe hondatutako balitz, Frantziak 430.000 milioiko galerak nozituko lituzke.
Ludivine Pascucci-Cahen eta Patrick Momal ekonomialariek egin dituzte kalkuluak Institut de Radioproteccion et de Sûreté Nucléaire (IRSN) erakundearentzako. IRSN da Frantzian nuklearren inguruko informaziorik onena kudeatzen duen erakunde publikoa, Espainian Consejo de Seguridad Nuclear denaren baliokidea.
IRSNk zabaldutako 10 orriko laburpenak bi hipotesi landu ditu. Lehena da istripu larri bat baina ez masiboa. Hau da, AEBetan 1979an Three Mile Islanden gertatutakoa bezalakoa: erreaktorea bera kiskaltzen da, erradioaktibitate kopuru bat ateratzen da zentraletik kanpo baina modu kontrolatu samarrean. Istripu honek Frantzian -kalkuluetan ez dira sartu Europako beste herrialdeak, frantsesekin muga egiten dutenak, ikerlariek aitortu dute garbi- 120.000 milioi euroko kalteak eragingo lituzke.
Bigarren hipotesia: istripua larria izateaz gain isuri erradiaktibo masiboak sortzen dituena. Txar honetan ere egileek tentuz jokatu dute, ez dute aztertu Fukushiman bezala lau erreaktore urtzea, 900 MegaWatteko bakar bat baizik. Alegia, Bordele ondoan, guregandik 300 kilometrora, 900 MWteko lau erreaktore dauzkan Le Blayaisen bakar bat matxuratzen dela, era inkontrolatuan, hori bai. Ezin kudeatuzko hondamendia litzateke. Frantzian bertan 430.000 milioi euroko galerak eragingo lituzke. 100.000 errefuxiatu. Frantziaren BPGaren %20ren galera, 10 urteko hazkundea. Shock honek mugimendu politiko eta sozialak ere eragingo lituzkete: nola egiten dio aurre 430.000 milioiko galerei 2011ko aurrekontuan 286.000 milioi -91.000 milioi zorretan utziz- gastatu zituen estatu batek?
“Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke” albistea osorik paperezko ARGIAn harpidedunek leitu dezakete egunotan bertan, eta ostegunetik aurrera egongo da eskuragai Internetez.