Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Gipuzkoako natur talde eta ekologistak haserre Aldundiarekin
Atalak: Natura
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean protesta egin dutela natur talde eta ekologistek 2013ko urrian? Sinesgaitza, ikusirik hondakinen errausketaren edo Pasaiko kanpoko portua bezalako azpiegitura erraldoiei aurre egiteko zer buruhauste darabilzkien Diputazioak. Baina posible da, antza, arazorik zailena askatzea lortzen ari dena korapilorik errazenean katramilaturik gelditzea. Dena dela, oharrak aspaldi zeuden emanak.
Berdeak, Ekologistak Martxan, Eguzki, Erkaxo Azpeitiko Natur Taldea, Haritzalde, Itsas Enara Ornitologia Elkartea, Landarlan Natur Elkartea, Mutriku Natur Taldea, Okil Beltzak Natur Taldea, Ondarroa 12 milia, Arkamurka Natur Elkartea, Herrio Natur Taldea, Zumaia Natur Taldea, Katamarrua Zestoako Natur Taldea, Ugatza Ornitologia Elkartea eta Osina Natur Taldea. Ez bat eta bi, denetara hamasei talde kexatu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarreraz, Donostiako jauregiko atarian. Banderola mikatza erakutsi dute: Gipuzkoako armarriaren hiru haginetatik bi motozerrak ebakirik, Berria eta Diario Vascoko kroniketan (honetan bideo eta guzti) ikus daitekeenez.
Naturazale eta ekologistok iragarri dute bertan behera uzten dutela Aldundiarekin batera Gipuzkoako landa eremuan inguru naturala eta bioaniztasuna zaindu edota berreskuratzeko kudeaketa-planak mahaian parte hartzea, eta salatu dute Bildurekin Aldundiak nekazaritza eta landa eremuen kudeaketan aurretik EAJk eta Hamaikabatek eramandako politika bera darabilela. Departamendu hau Eusko Alkartasunak kudeatzen du.
Egun berean Berrian argitaratutako “Natur kontserbazioa Gipuzkoan” iritzi artikuluan Aitziber Sarobe Egiguren biologoak izen-abizenak jarri dizkio naturazaleen eta ekologisten ezinegonaren sustraian dagoenari: Bilduk hauteskundeak irabazitakoan Gipuzkoarako agindutako aldaketa pozik ikusi ondoan, dio Sarobek, “aldaketa hori ez zen ez sail eta ezta programa guztietan gertatu. Uda pasatu zain egon behar izan genuen Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoa Departamentuko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendari nagusiaren izendapena ikusteko: azken izendapena izan zen Julian Unanue Bereciartuarena. Ordurako zantzu txarrak hartzen hasiak ginen, baina ezin uka izendapen hori sorpresaz hartu genuenik. Izan ere, Gipuzkoako natur kontserbazioaren ardura duen zuzendariak egurraren negozioari lotutako interes pribatuak ditu. ”
Talde horiek aspalditik, pankartarekin plazan azaldu baino askoz lehenagotik, ari ziren kritikatzen publikoki Diputazioa landa eremuan daramatzan ekintzengatik. Nabarmena izan zen intsinis pinuaren Prozesionarioa (Thaumetopoea pityocampa) izeneko arra desagertarazteko Aldundiak egindako fumigazioak sortutako ezinegona. Aurrekari hori biharkoan kontatuko dugu.