20110311+2 Fukushima osteko munduan (eta 4): betirako irekita
Bi soziologok hartu dute parte Kenichi Watanaberen Le Monde apres Fukushima dokumentalean. Alde batetik, “arriskuaren gizarteaz” usu mintzatu den Ulrich Beck alemanak; bestetik Eiji Oguma japoniarrak. Bion lekukotasunak euskaratuta bukatzen dugu lau ataleko “Fukushima osteko munduan” sailtxoa. 11’ Ulrich Beck soziologoa “Fukushima da alde batetik modernitatearen eta zibilizazioaren garaipena. Hor dago sekula energiaren alorrean sortu den teknologiarik...
Read More20110311+2 Fukushima osteko munduan (3): damuak
Kenichi Watanaberen Fukushima osteko mundua filmean Japoniako iritzi publikoa baldintzatzea zer den ondo dakiten bi gizonen iritziak entzuten dira. Hiroyuki Akiyama Tokyo Broadcasting System (TBS) telebista kateko kazetaria zen eta da. Naoto Kan lehen ministroa zen 2011ko martxoaren 11 hartan. 1:02 Hiroyuki Akiyama Tokyo Broadcasting System telebistako kazetaria “Mass medietan ari garen kazetariok irudipena daukagu zaigu eliteko partaide garela. Gure lanbidean egunero gaude harremanetan...
Read More20110311+2 Fukushima osteko munduan (2): irradak
Dio offeko ahotsak Watanaberen Fukushima osteko mundua filmean, 40. minutuan: “Etsigarria da ikustea: hondamendiak jotako paisaiak galdezkatzen gaitu sistema baten kiebraz. Fukushimako istripua eragin dute martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak, baina kausak urrunago daude. Nuklearraren kudeaketaren akatsetan daude. Arriskuak mesprezatu dira. Informazioak ezkutatu. Azkenean, koste ekologiko, ekonomiko eta humano ikaragarria. Lurrikarak kolpea jo duenean, ez du egin harroa bezain itsua...
Read More20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak
“Fukushimako istripu nuklearra -laburbiltzen du offeko ahotsak Kenichi Watanabek zuzendatako Le Monde apres Fukushima dokumentalean, 12. minutuan – gertatu zen 2011ko martxoaren 11an. Bazkalondoko 14:45 inguruan lurrikara bat jazo zen 9 mailakoa. Ordu bete igaro aitzin, 15 metroko tsunami batek suntsitu zituen Fukushima Daiichiko instalazio nuklearrak, birrinduz erreaktoreak hozteko sistemak. Hor hasi zen errore eta berandutze kate bat: gezurra, omisio, ezjakintasuna edo kalkuluak...
Read MoreFukushima gogoan, bigarren urteurrenean mobilizazioak munduan
Fukushima Daiichi zentral nuklearraren hondamendiaren bigarren urteurrena gainean daukagun honetan, mobilizazioak ari dira antolatzen mundu osoan barrena. [P.S. 2013-03-07: ikusi hemen mundu osoko deialdien mapa eguneratua] Mobilizazio nagusiak Japonian burutuko dituzte, noski. Agian gure artean lortuko dute azken hilabeteotako informazio eta mobilizazio ugariek eman zaiena baino oihartzun handiagoa. Hona hango deialdiaren afixa: Japonian gutxienez 32 hiritan izanen dira mobilizazioak. Azken...
Read MoreIstripu atomiko larri batek Frantzia kiebran… ezkutatu dutena (2)
ARGIAk 2.359. zenbakian “Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke“plazaratu du, Frantziako segurtasun nuklearrerako erakunde ofizialaren enkarguz bi ekonomialarik egindako azterketek 430.000 milioi euroko kalte posibleak aurreikusi dituelako. Baina Net Hurbil ataleko artikulu hori inprimategian zegoelarik jakin da hor aipatzen diren zifrak ez direla okerrenak: ikerlanaren testu oraindik ez zabalduak kasik bilioi bat (milioi bat milioi) euroko kalteen hipotesia ere...
Read MoreEltzegor – “3.- Arte-Antton” – (Herrialde berdean)
Arte – Antton Musika: Fernando Unsain – Hitzak: Agiña Kanta eskuratu libre (mp3) Entzun Groovesharken Ibargurenetik begira Hiritik datorren argira Pinudiak ilunak dira Arte, Antton Zorrotz da bizitzaren zerra Zuhaitz zaharraren gainbehera Sustraia jaten digun gerra Ametz, Antton Harkaitzeraino bultzaka Arrotzak gakartza indarka Harri artetik ezin aska Hagin, Antton Udaberrian ezin lora Udazkenik ez dun arbola Kondenatu gaitu zokora Ezki, Antton Geuk landatuak behartuta Bizi...
Read MoreEltzegor – “2.- Prima gaiztoa” – (Herrialde Berdean)
Prima gaiztoa Musika: Herrikoia – Hitzak: Xalbardin Kanta eskuratu libre (mp3) Entzun Groovesharken Prima gaiztoak Prima eijerra kolpatu Eltzegorrari Bortizki atakatu Seikoa bostean Errotik bat kenduz Zanpatuz, irainduz Abots sakonena Gugandik aldenduz Juantxo maitea Gogorra hire hutsa Gogorragoa Presondegi kutxa Gaua duk zorrotza Eguna kamutsa Tolare bat gela Xehetuz zapal dezan Presoen gorputza Eskura ezin Liteken hegaztia Ihes joan da Denbora guztia Sei horma artera Bortxaturik...
Read MoreEltzegor – “1.- Herrialde Berdea” (Herrialde Berdean)
Herrialde berdean Musika: Fernando Unsain-Hitzak: Xalbardin Kanta eskuratu libre (mp3) Entzun Groovesharken Aitona esaidazu nora doan zure laguna Aitona nondik ezagutzen duzu zure laguna Zein da bere izena Non da bere etxea Zergatikan bizi da beldurrez gure etxean Orain ez asko gure Herria huen guztiz berdea Gure aiton-amonen Herria huen guztiz berdea Horiz tintatu nahirik heldu ziren kanpotik Horizaleek barnetik landu zuten gogotik Horizaleak ugariak ziren eta azkarrak Mendiz, itsasoz ta...
Read MoreEltzegor – Herrialde berdean
Herrialde berdean Azala: Juantxo Garcia 1. – Herrialde berdea (Musika: Fernando Unsain-Hitzak: Xalbardin) 2. – Prima gaiztoa (Musika: Herrikoia-Hitzak: Xalbardin) 3. – Arte-Antton (Musika: Fernando Unsain-Hitzak: Agiña) 4. – Geltokian (Musika: Fernando Unsain-Hitzak: Xalbardin) 5. – Kristof-Maddi (Musika: Fernando Unsain-Hitzak: Xalbardin) 6. – Oboearen mugan (Musika: Fernando Unsain-Hitzak: Xalbardin) 7. – Aitona (Musika: Fernando Unsain-Hitzak:...
Read More
Iruzkin berriak