Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran… ezkutatu dutena (2)
Atalak: Fukushima, Kondarrak, Net Hurbil
ARGIAk 2.359. zenbakian “Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke“plazaratu du, Frantziako segurtasun nuklearrerako erakunde ofizialaren enkarguz bi ekonomialarik egindako azterketek 430.000 milioi euroko kalte posibleak aurreikusi dituelako. Baina Net Hurbil ataleko artikulu hori inprimategian zegoelarik jakin da hor aipatzen diren zifrak ez direla okerrenak: ikerlanaren testu oraindik ez zabalduak kasik bilioi bat (milioi bat milioi) euroko kalteen hipotesia ere lantzen baitu.
Fukushima-over-blog gunea dagien Pierre Fetetek eman du oharra “1000 milliards d’euros de coût possible pour un accident nucléaire majeur en France selon l’IRSN” sarreran. Ez bromatan eta ez arinkeriatan ez da ibiltzen Fetet bere lanean, mundu osoan Fukushimako istripuaren ondorengo informazio bilaketa eta hedapenean ari diren blogari famatuetako bat da. Oraingoan ere ondo dokumentaturik atera du informazioa.
ARGIAko kronikan aipatzen denez, IRSNrentzako ekonomialariok egin ikerlanean bi istripu hipotesi aipatzen ziren (bata Harrisbourgen 1979an gertatuaren parekoa, bigarrena Fukushimakoaren tipokoa baina lauren ordez erreaktore bakarra lehertuz, hori bera bada hipotesia beherantz makurraraztea). Kronika arretaz irakurri duen bat baino gehiago ohartuko zen xehetasun honetaz: lehen hipotesian hiru kalkulu posible aurkezten ziren moduan (faktore askorengatik gerta litekeelako istripu berak kalte handiagoak edo txikiagoak eragitea), istripu hipotesi larrienean kopuru bakarra ematen zen. Alegia, Harrisbourgekoa bezalako istripu baten kalteak izango lirateke 50.000 milioi eta 240.000 milioi artekoak, kalkulu ertaina izanik artikuluan aipatu 120.000 milioikoa. Aldiz, istripu masibo eta kontrolgaitzaren hipotesian zifra bakarra ematen zen: 430.000 milioi, berez ikaragarria dena, Frantzia bezalako estatu bat faillitara eramateko modua.
Orain Pierre Fetetek jakinarazi digu bigarren hipotesi honek badituela bere bi aldagaiak ere: onenean 171.000 milioiko kalteak eta txarrenean 939.000ekoak, kalkulu moderatua izanik 430.000ko hori. Fetetek kopuru horiek emateko badu, aitortuko ez dituen beste iturri propioez gain, bat inolako zalantzarik uzten ez duena: Frantziako estatuaren kontuak fiskalizatzen dituen Cour de Comptesek (gurean Herri-Kontuen Euskal Epaitegia litzatekeena, eta Espainian Tribunal de Cuentas delakoa) bilioi baterainoko (1.000 milliards d’euros) zifra hori bera darabilela 2012an publikatu zuen Les coûts de la filière électronucléaire (Sektore nuklearraren kosteak) txosten mamitsuan. Txostenaren 242. orrialdeko oharretako batean lagata zegoen datua. Beraz, IRSNek eginda eduki arren osorik erakusten ez duen dossierrak aitortzen ditu bilioi bat euro arteko arriskuak… baina txostenak sekretuan segitzen du. Agintari politikoek zein informaziorekin hartuko dituzte erabakiak informazio guztia ez baldin badaukate?
Pierre Fetetek dio aurreraxeago: “Edozein gisan, dagoenekoz demostratuta dago elektrizitate nuklearraren benetako kosteak ez duela batere zerikusirik fakturatutako kiloWattaren kostearekin, zeren eta istripu nuklear batek eragindako kalteak ez baitoaz enpresaren gain Estatuaren bizkar baizik. Fukushimaren adibidea ikusi besterik ez, hor Tepco enpresari behin eta berriro ematen dizkio milaka milioi yen Japoniako estatuak, edokitu zaizkion gasutak (gastu guztiak ez direnak) pagatzeko moduan egon dadin. Horrela bada, zentral nuklearrak eraiki dituztenak lehenik eta horiek ustiatzen dituztenak gero, etekinak ateratzen dizkiote jarduerari nuklearrari baina sekula ez dituzte pagatzen istripuek eragindako kalteak. Azken finean, herritarrek pagatzen dituzte beren zergekin (erradioaktibitatez kutsatuak izateaz gain!)”.
Madrilgo Tribunal de Cuentasek edo Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak enkargatu ote du sekula Frantziako horren antzeko azterketarik? Garoñako zentralak jasan lezakeen istripuaren kalteak koantifikatu ote ditu inork serio? Zer bilakatuko da Europa Fukushimako istripuaren laurdena adinako bat gertatzen bada bere zentral nuklear ugarietakoren batean?