Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak
Atalak: Fukushima
“Fukushimako istripu nuklearra -laburbiltzen du offeko ahotsak Kenichi Watanabek zuzendatako Le Monde apres Fukushima dokumentalean, 12. minutuan – gertatu zen 2011ko martxoaren 11an. Bazkalondoko 14:45 inguruan lurrikara bat jazo zen 9 mailakoa. Ordu bete igaro aitzin, 15 metroko tsunami batek suntsitu zituen Fukushima Daiichiko instalazio nuklearrak, birrinduz erreaktoreak hozteko sistemak. Hor hasi zen errore eta berandutze kate bat: gezurra, omisio, ezjakintasuna edo kalkuluak direla medio, arduradun politiko eta zientifiko gehienak ahaleginduko ziren gaiari garrantzia kentzen, arriskuak gutxitzen saiatzeko ordez”.
Watanabek berak dio 40. minutuan: “Etsigarria da ikustea: hondamendiak jotako paisaiak galdezkatzen gaitu sistema baten kiebraz. Fukushimako istripua eragin dute martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak, baina kausak urrunago daude. Nuklearraren kudeaketaren akatsetan daude. Arriskuak mesprezatu dira. Informazioak ezkutatu. Azkenean, koste ekologiko, ekonomiko eta humano ikaragarria. Lurrikarak kolpea jo duenean, ez du egin besterik harroa bezain itsua zen sistemaren arraildurak azalaraztea baizik”.
Fukushima Daiichiko hondamendi nuklearra hasi zela bi urte betetzean, frantsesez eta alemanez hedatzen den Arte telebistak Kenichi Watanaberen Le Monde apres Fukushima dokumentala eskaini du. Baditu Watanaberen lanak gaur Fukushimak eta oro har Japoniak bizi duten egoera usaintzeko elementu ederrak. Guk hor esaten diren batzuk bilduko ditugu atalka euskaraturik. Ondoren datozenak zatien transkribapenak dira, bideoaren zein minututakoak diren garbi markatuta. Gaurko atalean, Fukushimako emakumeak.
http://www.youtube.com/watch?v=fI_pluAHwVk16’ Mikiko Sato emakume nekazaria, baratzean nartzisoak bilduz erradioaktibitatea neurtzen.
“Gorroto dut nuklearra, zinez. Ezin dut burutik kendu gauza ikaragarri bat asmatu dugula. Dena dauka txarra nuklearrak, desastrea da. Baina gizakiak sortutakoa. Ergela da gizakia. Hura kontrolatzeko batere ahalmenik gabe, munstro bat sortu du, aitzakiatzat erabiliz hura erabiltzeko gai zela. Segurtasun absolutua gezurra da”. Negarrez entzuten zaio. Paseatzen ari den artean barneratuko du zentral bateko langileari urtean baimentzen zaion adina erradioaktibitate. “Dirua… Ez da dirua izango hau konponduko duena. Diruak ez du balio ezertarako, eta hala ere, zer eskatu behar duzu ez bada dirua? Guk nahi duguna da lehen ginen bezala bizitzea, lehengora itzultzea eta berehala… baina ezinezkoa da. Diruarekin ordezkatu ditzakezu gauza materialak, baina ez bihotzean daramazuna, ez guk galdu dugun guztia”.
22’ Mikiko Sato Fukushima hiriko errefuxiatuen etxadian
“Urte oso honetan errealitateari aurre egin behar izan diogu, baina ez da erreza onartzea. Zaila da esplikatzea. Azken finean, guk guztiok nahi duguna da gure sorlekutik ahalik eta hurbilen bizitzea. Aterpetzeko etxeen zerrendan izena eman dugunean, eremu debekatutik hurbilen dauden etxeek zeuzkaten eskari gehien. Ez dugu etxetik urrundu nahi. Ahal dugunetan itzultzen gara hura ikustera, ez gara ohartzen arriskuaz, halako herrimina daukagu, ez dugu nahi urrundu gaitzaten. Hori da sakoneko esplikazioa. Alabak proposatu dit Tokyora joatea berekin, baina ezingo nintzateke bizi hormigoi artean. Hori da, gu hemengoak gara, jendea ohartzen da arriskuez baina hau da herria, herria… gu gara!” (…)
“Tepco… denek aipatzen dute Tepco. Seguru, bera da erruduna, baina bere gainetik dago gobernua. Gobernuak eman die baimena nuklearrei, erabateko segurtasuna aldarrikatu dute arrazoirik gabe, diruagatik besterik ez, irabazien bila. Gobernuak ez du nahi izan zenbat bizi jartzen zituen arriskuan. Biziok bigarren mailakoak ziren. Gure biziak diruaren truke saldu ditu. Bizia saldu du. Ondorioa da gu sufritzen ari garela, eta oso luzaroan segituko dugula sufritzen”.
55′ Michel Fernex, mediku ezaguna, 84 urte, erradioaktibitatean aditua
“Asko hunkitu naute Japoniako emakumeek, haien ausardiak eta konpromisoak. Gizonak uzkurrago eta aparteago sentitu ditut honetan. Normala da. Gizartean pentsatzen baldin baduzu, emakumeak dute erantzukizuna batetik barruan eramango duten haurraren eta bestetik hezi beharko duten haurrarena. Emakumeok engaiatu egin dira, ez dute xehetasunik huts egiten. Ez dira futitzen gertatzen ari denaz. Asko miretsi ditut emakumeak, haien adorea, engaiamendua eta haien galdera egokiak pausatzeko ahalmena, arazo garrantzitsuez jakin nahia”.
57′ Hiru emakume, izenik ez dakigunak, Fukushimako komertzio batean.
1 emakumea “Aukera aurkitzen dudanean, alde eginen dut. Gorabehera batzuengatik gelditu beharra daukat, eta gustura nago lanean inguruan dauzkadan jendeekin. Baina beti daukat buruan, abagunean egokitu bezain fite joango naizela hemendik”.
2 emakumea “Itxaropen gutxi daukat. Baina hemen nagoenez, ezin naiz pasibo geratu. Nire haurrak babesteko ahalegin guztiak egiten ditut. Lortu behar dut [malkoak irensten ditu]. Bada urte eta erdi pasatu zela eta oraindik konpondu gabe dago. Aurrera egiten saiatzen naiz…”
3 emakumea “Nire bi semeetan pentsatzen dudanean, zalantzak ditut hemen gelditzeaz. Ez dut nire buruan pentsatzen, haurrean baizik. Eten gabe arduratzen naiz haien elikaduraz, berdurak, arroza, ura… Kezkatzen nau zer jaten duten. Eta kanpoan dabiltzanean, lurra, hautsa… Erregutzen diet ez makurtzeko, ez esertzeko lurrean. Hainbeste kezkatzearen eta eten gabe galdera berdinak egitearen poderioz, izugarri nekatuta sentitzen naiz. Urte eta erdi pasata, nahiko nuke hilabete pare batez hau guztia ahaztea, baina alde egin ezin dudanez… Semeek ez dute joan nahi, ez dute eskola utzi nahi, beren lagunak… Gelditzeko eskatzen didate. Horregatik ez dugu alde egin. Ordainetan, haien osasunak ikaratzen nau. Angustia batean bizi naiz, larri eta aldi berean zer egin ez dakidala”.
1 emakumea “Egun batean ekarri zuten Mikey Mouse, erakusteko Japonia osoari hemen dena ondo doala. Halako marketin kanpaina bat egiten ari ziren probintziarentzako. Zalantzak banituen, baina haurren irakasle naizenez nire haurrak eraman nituen. Haurrek eseri behar zuten lekuan erradioaktibitatea neurtu nuen eta 10,5 microsiervert ematen zuen. Nahi zuten guk parte hartzea administrazioak antolatutako jardueretan, baina administrazioak gure mesedetan ezer egin gabe! Eta gero… bi alaba dauzkat, 17 eta 24 urtekoak. [Malkoei eutsi nahi die] Eskatu behar diet ez dezatela haurrik ekarri. Lur jota gaude haiengatik. Zeren eta, dudarik gabe, haien osasuna beranduago kaltetua izanen da. Horregatik erabaki dut administrazioaren kontra borroka egitea. Egingo ez banu, nire burua are torturatuagoa sentituko nuke”.