Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
20110311+2 Fukushima osteko munduan (3): damuak
Atalak: Fukushima
Kenichi Watanaberen Fukushima osteko mundua filmean Japoniako iritzi publikoa baldintzatzea zer den ondo dakiten bi gizonen iritziak entzuten dira. Hiroyuki Akiyama Tokyo Broadcasting System (TBS) telebista kateko kazetaria zen eta da. Naoto Kan lehen ministroa zen 2011ko martxoaren 11 hartan.
1:02 Hiroyuki Akiyama Tokyo Broadcasting System telebistako kazetaria
“Mass medietan ari garen kazetariok irudipena daukagu zaigu eliteko partaide garela. Gure lanbidean egunero gaude harremanetan arduradun politikoekin, ekonomian edo finantzetan ardurak dituztenekin, konpainien ugazaba handiekin. Horiek dira gure informazio iturriak. Haien artean ibiltzearen poderioz pentsatu dugu, oker, haien mundukoak ginela geu ere. Hondamendia gertatu denean nuklearretan adituak konbidatu ditugu telebistetako gure platoetara. Espezialista horiek hautatu ditugu preseski elite nuklearreko kideak zirelako. Horiek sistemaren muinean zeudenez, guk uste genuen informazio egokiak emango zizkigutela. Konplizeak izan gara hein batean. Beranduago ohartu ginen oker ari ginela, aditu horiek ez zuten neurtu gertatzen ari zenaren larritasuna, horregatik informazio gezurrezkoak zabaldu zituzten. Hondamendiaren alde inprebisible hori analizatzen ez dute jakin. Eta guk edozer kontatu dugu. Badaukagu zertaz damutua franko. Nukleokraziaren parte izan gara”.
19′ Naoto Kan, Japoniako lehen ministroa 2010eko ekainetik 2011ko irailera artean
“Istripuaren osteko astean nire buruari galdetzen nion ea zenbateraino okerragotu behar zuen oraindik hondamendi hark. Etorkizun txarrenak aurreikusi beharrean aurkitu nintzen. Batzuetan tarteka egiten nuen pentsaketa; beste batzuetan adituen artean. Egun batean adituetako batek esan dit ez zela baztertu behar hiriburua ebakuatu behar izateko hipotesia, Tokyo eta bere inguruak. Hau da, 30 milioi pertsona baino gehiago ebakuatzea. Posibilitate hori aipatua izan da”.
1:06 Naoto Kan
“Gerra aurreko Japoniak bere herritar asko sakrifikatu ditu. Garai hartako populazioa hezi zuten hori normaltzat jo zezaten. Botereak normaltzat zeukan bezala herritarrei agintzea beren bizia eman zezatela aberriaren alde. Zorionez, gerra osteko Japoniak eboluzionatzen jakin du. Gaur ez dugu topo egiten antzeko egoera batekin. Horregatik, Tepcori [2011ko martxoan] agindu behar izan zaionean langileak behartzeko istripu lekuan egotera, aitortu behar dut obreroek adorea erakutsi dutela bizia arriskuan jarriz. Baina une horretan hasi nintzen nire buruari galdezka: zein mugataraino nire agindu pertsonalez, zein neurritaraino lehen ministro nintzenez, nortaraino eskatu niezaiekeen bertan geratzea? Benetan gogorra izan zen”. [Fukushimako zentralaren irudiak tarte labur batean]
“Istripu nuklearra baino askoz lehenago, duela 10 edo 20 urte, elektrizitate konpainiek estatus oso berezia lortu dute. Sail pribatuko gainerako enpresetatik estatus ezberdina. Enpresa pribatuen forma hartu zuten, baina haien boterea askoz urrunago iristen zen. Erabaki zuten era arbitrarioan finkatzea elektrizitatearen prezioak, lortu nahi zituzten etekinen arabera finkatzea prezioak. Hein batean horien indarrak oroitarazten dit gerra aurretik militar japoniarrek zeukaten boterea. Eta horrela, oharkabean, elektrizitate konpainiek erdietsi zuten isilaraztea oposizio guztia”.
1:12 Naoto Kan
“2011ko martxoaren 11k asko gogoetatzera behartu nau. Nuklearrari dagokionez, 180 graduko bira egin dut. Nuklearra beti gizakien esku dagoenez, eta beti dagoenez gizakiak huts egiteko aukera, erabateko segurtasunik ez da. Segurtasun bakarra da nuklearra ez erabiltzea, ez edukitzea zentral nuklearrik. Hori da nire ondorioa”. [Kamerari erakusten dio ordenagailuz egindako muntai bat, afixe antinuklearra ume baten aurpegia daukana] “Nire biloba da!”.