Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
20110311+2 Fukushima osteko munduan (eta 4): betirako irekita
Atalak: Fukushima
Bi soziologok hartu dute parte Kenichi Watanaberen Le Monde apres Fukushima dokumentalean. Alde batetik, “arriskuaren gizarteaz” usu mintzatu den Ulrich Beck alemanak; bestetik Eiji Oguma japoniarrak. Bion lekukotasunak euskaratuta bukatzen dugu lau ataleko “Fukushima osteko munduan” sailtxoa.
11’ Ulrich Beck soziologoa
“Fukushima da alde batetik modernitatearen eta zibilizazioaren garaipena. Hor dago sekula energiaren alorrean sortu den teknologiarik sofistikatuena. Gizakiaren jakintza guztia hor dago mamiturik. Eta beste aldetik, gizadiaren historian antolatu den teknologiarik puntakoenarekin, indarrean jartzen dugu katastrofe potentzialitate hain handia ezen ihes egiten baitio bai gure ulertzeko ahalmenari eta bai politikoki erreakzionatzeko ahalmenari. Janusen aurpegiaren antzeko bat daukagu horretan, horri deitzen diot nik planeta mailako arriskuaren gizartea”.
20′
“Fukushimakoa da nik ‘azken irekia’ daukatela diodan katastrofeetakoa. Denboran, espazioan eta gizartean mugarik ez duten katastrofeetakoa da. Hori dela eta, estatistiketan ere arazoak ditugu ekarriko dituen hilen eta zaurituen kopuruak ezartzeko. Esan dezakegun bakarra zera da: Txernobylgoa gertatu eta 20 urte beranduago, Txernobylek eragingo dituen biktima guztiak ez direla jaio oraindik. Oraindik ez dira jaio!”.
42′
“Harrigarria da nola japoniarrek alde batetik salatu dituzten bonba atomikoaren izugarrikeriak eta bestetik sartu dituzten hain errez hainbeste zentral nuklear Japonian, ohartu gabe zentral horiek beren barnean daramatela bonbaren ahalmen katastrofiko bera. Oraindik harritzen nau nola uztartu ahal izan dituzten, iritsi arte dikotomia hori: Hiroshima eta Fukushima”.
52′
“Erradiazioek erakusten dute jakintsuak, direnik eta bizkorrenak izanda ere, ahalmenik gabe daudela aurkitzen dituzten fenomenoen aurrean. Kutsadurari dagokionez, adituek teoria eta plantamendu oso ezberdinak dauzkate. Hori ohikoa da zientziaren alorrean. Teoria berri bat sortzen da ondoren beste batek gezurtatu dezan. Teoria alternatibak daude. Baina kutsadurari dagokionean, arazo larriekin aurkitzen dira. Adibidez, erradiazio ahulak mesprexatu egiten dira. Oso datu gutxi daude horiez. Era berean, oso ikerlan gutxi egin dira erradiazio ahulen metaketaz. Erradiazio bakoitza banaka aztertu eta isolatzeko joera dago. Adituen arrazionalitatea kontraesanek astintzen dute”.
1:05 Eiji Oguma soziologoa mintzo da
“Gizakiak neke handiak dauzka nuklearra kudeatzeko. Ez bakarrik da inposiblea, baizik eta funtsean demokraziarekin bateraezina da. Naoto Kan lehen ministroak erabaki duenean ixtea Amaokako zentral nuklearra, ezin izan du egin prozedura legalak betez. Bakar-bakarrik egin behar izan du, bere gain pertsonalki hartuz erantzukizunak. Gauza bera gertatu zitzaion Fukushimako zentraleko langileei eskatu zienean, istripuaren unean, bertan geratu zitezela. Kontraesanean zegoen giza eskubideen printzipioekin. Horregatik uste dut energia nuklearra edo arma nuklearrak erremediorik gabe direla uztartu ezinezkoak gardentasunarekin, demokraziarekin. Aginte indartsu batek baizik ez dauka ahalmenik hura kudeatzeko”.