Bestelako artista posible da
Anne Tyler (1941ean sortua, 20 nobela, horietatik 6 zinera eramanak…) elkarrizketatu du Andrea Aguilarrek. Eta dio 72 urteko artista aurkezteko lerroetan: Tyler mintzo da bere nobelagiletzako lanaren gainean onartuz berea beste edozein profesio bezalakoa dela, izan harotz edo autobus gidari. Garbi geratu da gorrotatuko lukeela horregatik harrotzea eta Tyler militantea dela honetan. Tyler: “Iruditzen zait zenbait gauza lekuz kanpo dagoela. Liburu bat idatzi duen bat zergatik...
Read MoreTxingudiko pilotuen ontzia
Aipatu bezain laster -barkatu autozita, badakit ez dela elegante geratzen- Legazpi, Beraun eta Zumaiako ereduak “zabor-etikazko hiru lezio“tzat, beren protagonismoa eskatuz heldu dira Txingudiko mankomunitateko arduradunak, bai, guk ere egon nahi dugu inmoralitatearen rankingean. Otsailean esan ziguten Txingudik biltzen dituen Irun eta Hondarribiako herritarren artean galdeketa egin zutela agintariek… ezagutzen ez duten Atez Ateko bilketaren inguruan. Harritzekoa ez den...
Read MoreZabor-etikazko hiru lezio
Hona hiru ikasgai 2013ko apiril honek eman dituenak etikako irakasleek eskoletan erabiltzeko modukoak, bihar herritar heldu izanen diren neska-mutikoei balio moralak txertatzeko. 1.- Legazpiko ‘Birziklapena bai, atez atekorik ez’ plataforma. Herritarren kontzientziatze lan emankor baten fruitu, lortu dute hautesleen erdiak sinatzea zein den hondakinak kudeatzeko sistemetan beren gogokoa: udalak proposatzen baitu bakoitzak sortutako 10 kilo hondakinetatik 2 baino ez botatzea,...
Read MoreLegorretako osabari
Esanda alferrik, tio. Ematen du ez zaretela sekula espabilatuko. Ez al genizuen esan hau ez dela Alardea bezala, urtean behin joan, plastiko beltzak zabaldu eta marikoiei eta feministei kristorenak esan. Hau tabakoarena bezalakoa da, alde nagoela, kontra nagoela, baina azkenean denak tabernatik kanpora zigarroa erretzera, jendea balkoietan ikusten duzu-eta etxean ez pipatzeagatik. Gerra hau ez dela zuena, zuei burua berotzen aritu direnek ondo babestuta dauzkatela bizkarrak, horiek beti daukate...
Read MoreErrefusaren hizkuntzak
Usurbil edo Hernaniko euskaldun zahar petoak nekez asmatuko luke (ala bai?) etxeko hondakin guztiak ongi sailkatutakoan geratzen den azken errefusa ez dela besterik haiek beti erreuxa deitu izan dutena baino. Gipuzkoako Goierrin ikasi dut arkume bat izan litekeela gatxitxie. Artaldeko gainerakoak baino mengelagoa, exkaxa… gaitzetsia. Zer besterik da erreuxa? Enklenkea, rakitikoa, azienda izatekotan. Labore eta fruituetan itsusiena, kaxkarra, okerra, gaizki egina. Azokarakoan baserriko...
Read MoreFukushiman, istripu, aberia eta isuri erradioaktiboen eguneroko errutina
Joan den ostiralean, apirilak 5, goizeko 09:00ak aurretik deitu zidaten erredakziotik, ezin kafea lasai hartuz periodikoa irakurriz: “RTk zabaldu dik Fukushiman erreaktore matxuratuen errefrigerazio sistemak huts egin duela”. Lasaitzen saiatu naiz kazetakide gaztea, begiratuko diat laster etxean makina piztuta, ikusi beharko zer dioten hedabide handienek, larria baldin bada Fukushimaz ari den blog sare zabalean mugituko diate gaia… Asteburua pasa da albiste askorik gabe baina...
Read MoreItsasuko harria 2013
2013ko Aberri Egun bezpera era berezian ospatu da Lapurdiko Itsasun, aurten bete baitira 50 urte Enbata mugimenduak Itsasuko Harri famatua finkatu zuen 1963ko aberri egun hartatik. Joan den larunbatean Itsasuko harriaren aurrean esan zirenetatik Kazeta.infori esker irakur dezakegu Abertzaleen Batasuna, Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Sortu alderdiek adostutako “Herri borondateari errespetua” agiria. Aldiz, orriotara ekarri ditugu Itsasun entzundako beste bi hitzaldi, han...
Read More
Iruzkin berriak