Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Itsasuko harria 2013
Atalak: Iritzia
2013ko Aberri Egun bezpera era berezian ospatu da Lapurdiko Itsasun, aurten bete baitira 50 urte Enbata mugimenduak Itsasuko Harri famatua finkatu zuen 1963ko aberri egun hartatik. Joan den larunbatean Itsasuko harriaren aurrean esan zirenetatik Kazeta.infori esker irakur dezakegu Abertzaleen Batasuna, Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Sortu alderdiek adostutako “Herri borondateari errespetua” agiria. Aldiz, orriotara ekarri ditugu Itsasun entzundako beste bi hitzaldi, han izandako adiskideei esker eskuratuak, nire ustez markatuta geratu beharko luketenak gure ondorengoentzako.
Amets Arzalluz bertsolari eta kazetariak esandako testua osorik aurkituko du irakurleak sarrera honen ostean, ahotsez Euskal Irratiek eta bideoz Asier Sarasuak ere bildua. Ametsek Itsasun esan dituenak baino txikiagoekin biltzarrak ospatzen diren herri honetan, Iparraldeko abertzaleez gain Hegoaldean egunero euskararekin tongo egiten dugun jendeok ere bagenuke zer eztabaidatua. Bigarren testua, berriz, Lapurdiko Itsasu herriko abertzaleena da, bertan bildutakoen ongi-etorri hunkigarrian esana, gordetzeko dokumentua hau ere.
Itsasuko harriari
Amets Arzalluz
Badira gauzak ulertzen ez ditugunak, edo bederen, ulertzen ez ditudanak. Itsasuko harrian, Enbataren oinarrian, ez da frantsesezko hitzik ikusten; har ezazue azken Enbata aldizkaria, aski lan izan dut hitz bat atxematen euskarazkoa. Min eginen die batzuri, eni ere mingarri zait, iruditzen zait 50 urtetan abertzaletasunak ez duela euskararen gaia serioski hartu. Militante abertzale engaiatu ainitz entzun izan dut ene inguruan, bai eta politikariak, frantsesez.
Ez dut sekula ulertuko, nola hizkuntza bat transmititzeko bideak zabaltzen hainbeste eman duen jendeak hain indar guti duen gero erabilerarako. Nola gizarteko diglosia bat uzkaltzeko dena emateko prest den jende bera gero hain ez gai den bere baitako diglosia iraultzeko. Nola euskara hain gartsuki aldarrikatzen duen jendea gero frantsesez mintzo den.
Euskaldunak izan nahi dugu, frantsesez biziz. Errexago zaigu ainitzez. Kontra egiteko prest gara; suprefet harro bati, hezkuntza eredu frantses bati, hizkuntza politika jakobino bati, poliziari, intelektualen teoria chobinistei, lege arrotzei, burokrazia administratibo amaigabeari, gure poltsiko hutsei, estatu oso bati, biri, kontra. Gure buruari izan ezik. Gure baitako karriketan ez dugu manifestatuko. Ministroekin hitz egitera eseriko gara, presidentearekin behar baldin bada, baina gure buruarekin ez dugu aurrez aurre jarri nahi. Ez gara hainbestetaraino apalduko!
Alta, hizkuntzak ardazten du ene izatea eta ene herria ardatza hautsirik daraman gurdi bat da, okerrena da, ez dudala nik konpontzeko borondate handirik ikusten bazterretan. Batzuk diote, hizkuntzaz ari naizelarik, integrista bat naizela, talibana ere entzun izan dut, ez nekien hemen koherentea izateari talibana esaten zitzaionik. Bada, talibanen lurraldera pusa nautenez, Afrika iparraldean zehar kasik haraino zabaldua den berebere herriaz nahiko nizueke hitz egin, frantsesez berbère deitzen den horretaz. Ea koherentzia ariketa bat egin dezagun balio duen bederen.
Berebereak
Guri ikastolan erakutsi ziguten gu euskaratik heldu ginela, baina ez genekiela euskara nundik heldu zen. Filologoak eta genealogistak lanean ariko dira, gure izateari karbono frogak eginez, eta horiek lanean ari diren bitartean pentsatzen dut libre izanen dugula hitz joko batzuk egitea, ez?
Hitz jokoak esan dut, hitzekin egin daitekeen joko bat baita, bere sabel semantikoa ireki, eta labirinto historiko horretan barna zure izatearen bila nekatzea. Hitzak aztarrika ibiltzeko dira, eta arkeologia linguistikoa jolas polita da, seinale du, denbora fite pasatzen baita
Hala, deserriko behelainoetatik iritsi zen liburu batek lagundurik, saiatuko naiz esplikatzen euskaldunak zergatik garen berebereak.
Bereberea ez da, izatez, izen bereberea. Bere burua izendatzerik ez duena baino zapalduagorik ez da; autodeterminazioak baino lehen behar luke autodenominazioak, horra euskaldunak berebere egiten gaituen lehen pista. Gu ere munduarentzat bask gara, ez gara euskaldunak, amazighak ere ez dira amazigh, berbère baizik. Eta horra, esplikatuko dizuet, berbére edo berebere hitz hori nundik datorkeen.
Arrotzak euskaraz ere badu bere istoriotxo okerra, hitzak berak ez dio harrera berorik egiten kanpotik heldu denari, deserria beti da harri hotza. Greziarrek “barbaroi” hitza asmatu zuten arrotzarentzat, eta hitzak salatua utzi zuen haien beldurra; hala arrotz izendatzeko inor, zerk zituen bada ikaratzen greziarrak? Ez azal kolore gaztainezkoak, ez begien forma bitxiak, “barbaroi” hitza bar-bar onomatopeiatik sortua daiteke menturaz, eta bar-bar da zakurrak bezala mintzo den hura, ahoskatu gabe ari dena, barbaro da elbarritasun berbal bat duena, ulertzen ez den hura, eta haren berbaroa, horra non hasten den arrotzaren territorioa. Baina nor da bietan barbaroen? Bar-bar era horretan airostasun osoz komunikatzen den jendea, edo hura aditzeko gai ez dena? Eta hargatik barbarotzat duena, beti bestea… nor da bietan barbaroen? Hori da nehoiz greziar zilbor haundiak konprenituko ez duena, ez eta erromatarrak ere, Afrika iparralderaino eraman baitzuen barbaro hitza, Erromak zuen eraman beraz, greziarrei harturik, bere menpeko territorioak markatzeko arma bailuen; han barbaro herria, latinez konprenitzen ez zuen jendea bizi zen lurra. Berberia izena jarri zioten itsas ertz hari. Hangoak dira berebereak. Konkistatzaile arabiarrek al bar-bar deitu zioten zerumuga hari, eta haien mintzoari al barbariia; arabieraz ere berberat aditzak “modu ulertezinean hitz egin” edo “marmarrean aritu” adierazten baitu; are latzago, marmartiak, mesfidantzaz armatuak, haiek gainera.
Horra nola garen gu ere berebereetarik. Gure burua izendatzeko lizentziarik ez, eta berbakera zakar ulergaitzeko herria, gure artean ere ezin aditu, barbaroak, hemen ere, barra-barra.
Genealogistek lanean segituko dute, eta deskubrituko dute, agian, egun batean, amazighak gure ahaideak direla, edo gu haietarik, edo ez garela ere badaiteke, nahiz denak Afrikatik heldu garen, omen, segi dezatela lanean genealogistek, presarik gabe. Ez dut nik horren beharrik, lotura mitokondrialik gabe ere, defendatuko dut gure berbére-tasuna. Eta erderaz ere eginen dut ulertzen ez nauen jende jantzi horren aitzinean, ene gizakitasunaren froga emanez, baina ahal dudano segituko dut berebere euskaldun bat izaten munduari marmarrean.
Zeren eta munduari bere zilborretik begiratzen dion jendeak ikara berdinetan segitzen du, ez du beltzak ikaratzen, ez du ikaratzen begi zapalak, ikaratzen du gure berbak, gure hitzak.
Gure marmarrak.
-&-
Itsasuko abertzaleen ongi-etorriko hitzak
Gure partetik, Itsasuko eta inguruetako abertzalen partetik, agur eta ohore gaur hemen bildu diren 63ko aberri egunaren antolatzaile, sustatzaile eta partaide guzier.
Lapurdiko herri ttiki hunek badu harro izateko arrazoina, oroituz hemendik abiatu dela duela 50 urte abertzalego berriaren sua, zazpi probintziak elgarrataratzen zituen Herri hats berria….
Badu lehendik itsasuko herriak pairatua euskaldungoari atxikimenduaren ordaina: Frantziako iraultza denboran desterrura eramana izan zen hemengo bizitzale frango. Hoin ederki kondatu eta antzeztu daukute herriko gaztek garai latz hori joan den udako kabalkadan, herriko plaza mukurru betea ginaukalarik.
Badute Itsasuko herritar batzuek, sobera luzaz erdi ahantzi erdi ukatua, 1936ko iheslari andana ederrari aterbea eskainia, Olioseneko Etxe Doia egoitzan, eliza hunen parean, eskola ikastolen gainaldean. Adinetakoak oroitzen dira Hego euskal herri guziko mutil gazte gudariak, 70 bat menturaz, egon zirela hortxe ilabete luzez, ihes joan izan beharrik beren herrietarik, eta ederki sustatu zutela Itsasuko kultur bizia beren xixtu, dantza eta kantuekin.
Dakigunaz, ez zen 1963ko aberri egun hartan itsasuko herritar ainitzik. Herriko familia bakarra zitekeen haitzondo gaztearen estreinan Elizaldeko plaza huntan: Manex Olhagaray-en familia, Xane emaztea eta ordukotz xutik zabiltzan bizpahiru haurrekin.
Manexek ez gaitu aspaldi utziak, eta euskal herri ipar ala hegoan askok badaki nolako atxikimendua zuen euskarari, bertsularitzari, abertzalegoari.
Eta gaurkoan berezikiago, hemengo abertzalek, herriko adixkidek, Txomin, Manexen semeari nahi diogu ohore berezia. Laupabost urteko mutil koxkor, zuen artean egon zen 63 ko ekitaldi hartan, 1980eko martxoaren 26an, gudari galdu zuen bizia Baionan, Ramuntxo baigorriar lagunarekin.
Hogoi urtetako artzain gaztea zen Txomin heriotzak bildu zaukularik, hortxe Atekagaitzeko gibelean dagoen etxaldearen segidari kemenez lotua, iparralde huntako baserrien eta bereziki, mendialdeko baserrien geroaz biziki arduratua, kanpotik gure lur eta bordaldeen erosterat heldu ziren atzerritar dirudunen egitatez okaztatua, ginauzkan hautetsien ezazolkeriaz nardatua, eta zoin deliberatua gure Txomin herri hunen geroa, Euskal Herriaren geroa gure esku hartu eta atxiki beharraz!
Ezagutu dugunek badakigu laboraria bezain ikasia eta argia zela. Euskalduna eta abertzalea. Nolaz ez, haur haurretik ikasia zuen familian zer zen elkartasuna Francoren aztaparretarik ihes zetozenekin Nafarroatik Bizkaiaraino, ikasia zuen zer zen ihardokitzea eta zer zen engaiatzea, zer ziren beldurra, bizia, libertatea eta xuxentasuna!
Hortxe daude aita semeak herriko hilerrian, Olhako eihera harri borobilaren itzalean.
Egon ziren zutik zuen erdian, duela 50 urteko aberri egun hartan, zintzo eta leial Gernikakoaren lekuko Itsasun landatzen ari zen zuhaitz gaztearen itzulian.
Geroztik, bere zuhaitza badauka Txominek Aritxulegiko gudarien oihanean, Oiartzunen. Espainiako gerra zibilean guda handi bat egon zen bertan eta eskualde hortan hil omen zen lehen gudaria. Haren omenez eraikia izan zen harria eta hor berean dago gudarien basoa. Oihan hortan, azken 50 urtetan, euskaldun gudari hil diren guziek badaukate beren zuhaitza, izanik Iparretarrak ala Etakoak, eta urtean behin han berean elgarretaratzen dira senideak eta adixkideak.
Gaur hementxe Lapurdiko Itsasun, 2013ko aberri egun kari,
mendiz Nafarroako Amaiurtik auzo lehen,
Gernikako arbola eta Aritxulegiko oihana gogoan
1963ko euskaldunek altxatu harri zutaren aintzinean,
urruneko kartzeletako zirrituetarik eta atzerriko ihes gordagitik itxaropenez zain dauden anai arrebekin,
zazpi lurraldetako emazte ta gizon euskaldun guziekin,
zin diogu Herri bat bakarra eraikitzen lehiatuko garela,
etsipen eta garaipen izan den ibilbide luzean sustraitua,
gure hizkuntza euskara enbor sendo,
abar zabal ginarretsu hostotze fresko eta ezkur emankor euskal gizarte berria,
Bakea eta Herria eraikiko ditugu odol eta malkoen onespenean!
Itsasutik besarkada bat Lorentxa Kanbo auzo herriko presoari eta preso eta errefuxiatu orori
Agur eta ohore Txomini, bizia eman duten gudari guziei !