Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushiman, istripu, aberia eta isuri erradioaktiboen eguneroko errutina
Atalak: Fukushima, Sailkatugabeak
Joan den ostiralean, apirilak 5, goizeko 09:00ak aurretik deitu zidaten erredakziotik, ezin kafea lasai hartuz periodikoa irakurriz: “RTk zabaldu dik Fukushiman erreaktore matxuratuen errefrigerazio sistemak huts egin duela”. Lasaitzen saiatu naiz kazetakide gaztea, begiratuko diat laster etxean makina piztuta, ikusi beharko zer dioten hedabide handienek, larria baldin bada Fukushimaz ari den blog sare zabalean mugituko diate gaia…
Asteburua pasa da albiste askorik gabe baina bai, RT agentzia publiko errusiarrak alerta gisa aurreratua zuzena zen, gertatu zen istripua. Japonian energia atomikoa kontrolatzen duen erakundeko Takahiro Sakumak aitortu zuen 3. erreaktorean jazo zela, nahiz TEPCO konpainiak berehala argitu hamabost egunez iraun zezakeela hozketa sistemak geldirik zentraleko egoera askorik larritu gabe.
Fukushimako zentralean zirkuitu-etena eragin zuen arratoiaren irudi hau zabaldu du TEPCOk.
Ostiralekoa errefrigerazio sistemaren bigarren matxura zen hamabost egunetan. Martxoaren 18an 1, 3 eta 4 unitateetako erregaien hozketa eten zuen beste istripu batek. Gero jakin zen sistema elektrikoaren hariak marraskatuz katramilatu eta erre zen arratoi batek eragindako zirkuitu-etena izan zela. TEPCOk informe zehatzean erakutsi ditu matxuraren xehetasuna, kiskalitako arratoiaren fotoa barne.
Larunbatean, apirilak 6, beste istripu berri bat gehiago, AFP agentziak zabaldu eta zenbait hedabidek soilik jakinarazia: 120 tona ur oso erradiaktibo isuri ziren gorderik zeuden ontzitik. Baina lasai egoteko dio TEPCOk, itsasotik 800 metrora dagoela biltegi hori. Hori bai, biltegi zulatuak 13.000 tona ur kutsatu dauzka, orain beste biltegi batera pasarazten ari omen direnak.
Sekula aski laudatuko ez dugun Fukushima-over-blogen Pierre Fetetek honela laburbildu du egoera: “Dio TEPCOk ez dela larria, itsasora iritsiko ez delako… Frantzian eskandalua litzatekeena, Japonian ez omen da larria. Katastrofe nuklear baten ondotik lurrean ur oso erradioaktiboa metaturik egotea onargarria omen litzateke. Le Mondek deitu dio ‘incident’. Izatez, lur hori betirako kutsaturik geratzea da, baina halako gauza izugarriak aditzearen poderioz ez ote da gertatu ohitu egin garela eta pentsa ezinezkoa zena jasangarri bihurtu zaigula?
Fukushima Daiichiko lekua gaur izugarrizko xantierra [obra] da, konplexutasun oso handikoa, ezinezkoaren kontrako borrokan ari dena eten gabe: ehunka tona ur eten gabe sartzen dira lur azpian, coriumekin kutsatzen dira, ponpaz atera eta lur gainean pilatzen dituzte. Horietatik zati bat hiru erreaktore-ohiak hozteko usatzen dira. Gainerakoarekin ez dakite zer egin. TEPCO ari da ur erradioaktibo hau guztia tratatzeko usina eraikitzen, ondoren itsasora jaurti ahal izateko. Baina depurazioan erradioaktibitatearen %60 baino ez da filtratzen. Esate baterako, inposiblea da tritioa iragazkian geldiaraztea.
3.000 lagun ari dira han borrokatzen egunero, biziak arriskatuz, gizakiak sortu duen munstro erradioaktiboaren kontra. 40 barru ere egongo ote da boluntariorik?”.
[2013-04-09ko eguneraketa] Edu Lartzangureni esker jakin dugu goian aipatu ur kutsatuaren ihesari orain beste bat gehitu zaiola, Kyodo News agentziaren “TEPCO suspects water leak at another storage tank at Fukushima plant” albisteak zabaldu duenez.