Xehe
Hasiera » Kondarrak » Legazpin soka-tira utzita, orain lokotx-biltzea
Mai01 0

Legazpin soka-tira utzita, orain lokotx-biltzea

Atalak: Kondarrak

Legazpiko alkate Kepa Urzelaik han azken hilabeteotan jokatu den soka-tiraren hurrengo kapituluaz esango zuenaren zain zegoen mundu guztia. Gipuzkoa eta Euskal Herriko begiak Legazpira so zeuden, aste luzez Legazpi Garbia plataformak antolatutako firma bilketa, boikot, manifestazio eta azkenik herri galdeketaren ondoren. Asko harrituko ziren Bilduko alkateak jakinarazi duenarekin. Aldiz beste asko, hondakinen %80 errez, merke eta garbi gaika biltzea posible dela etxean ikasi dugunok, pozik gaude errauskailuaren morroien erasoz sortutago giroari Legazpiko udalak aurkitu dion irtenbidearekin.

Zeren, oker ulertu ez badiogu, Legazpiko agintari nagusia (esateko modua da, edozein alkatek baino botere handiagoa daukate Diario Vascoko zuzendariak eta zer esanik ez administrazio kontseiluko kideek Legazpiko herritarren buruetan ere, donostiarrenetan  bezala edo Irungoenetan) den Urzelairen ahotik udalak adierazi du apuntatu duela orain arte jokatutako kirolaren emaitza eta datozen hilabeteetan beste joko batean ariko direla herrian. Bukatu da soka-tira, batek hondakinen arazoari irtenbidea proposatu eta besteak ‘ez diat utziko, ez zaidak gustatzen, ez diat nahi’.  Orain lokotx biltzeari ekingo diote, ea nork jasotzen dituen aurkariaren denbora berdinean birziklatzeko gai gehiago herrian dauden hondakinen artean. Bestela esanda, ea zeinek uzten dituen auzoko herriren bati oparitzeko zabor kutsakor gutxien.

Sei hilabete barru, emaitzak. Zeren eta azken asteotan Legazpitik Lezora, Bergaratik Zumaira eta Elgetatik Astigarragara zabaldu diren eztabaidetan emaitzek hartu baitute hasieratik zegokien tokia. Laster hedatuko da eztabaida beren eguneroko ohiturak ezertan aldatu gabe lasai ederrean biziko direla amestu nahiko luketen gainerako herritarrengana. Inork ez zigun agindu aldaketa ez erreza, ez motza izango zenik.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Legazpin Atez Atekoa eta 5. edukiontzia batera sei hilabetez | Zero Zabor - [...] ARGIAn Pello Zubiria “Legazpin soka-tira utzita, orain lokotx-biltzea” [...]
  2. Legazpin abian da sistema mistoa | Zero Zabor - […] jarraipen batzordeak lortutako emaitzen balorazio orokorra egingo du. Hasi ra maiatzean “Legazpin soka-tira utzita, orain lokotx-biltzea” formulaz bataiatu genuen…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA