Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Elias Kerejetaren semea
Atalak: Iritzia
El Pais egunkariaren Semanal gehigarria ez dudan arren aurkitzen Interneten, hartan orain hiruzpalau urte Elias Kerejeta Garateri egin zioten erreportajearen pasarte pare bat ezin ditut ahaztu. Hernaniko bere haurtzaroaz gogoratzean, kontatzen zuen zinearekiko lehen harremana sortu zitzaiola ikusi zuelarik etxeko jardinean barrena aitaren txoferra traste berri baten garraio: ondoko hilabeteetan hainbat filme ikustea ekarriko zion proiektorea zen. Etxe bakar jardindunaz gain autoa eta txoferra zeuzkan aita baten oparia.
Aurreraxeago kontatu zuen egunotan hil den zinegile famatuak familiaren txalet ondoan, Hernaniko muino batean, bizilagun zituela ijitoak, “que vivían en unos barracones“… eta etxeko terrenoetan zeukaten sagastira zetozenean sagarrak hartzeko baimena eskatzen ziotela Eliasen amari, eta honek eman. Bukolismoz deskribitutako paraje hartan askoz etxe gehiago egin da geroztik, ikastola bat sortu eta handitu ere bai, baina orduko Etxeberriatarrak bizilagun ditugu, horra bizitzaren kasualitatea.
Gaixo doakion pertsonari mediku onak bere familiako zaharragoen berri galdetzen dion moduan, arrakasta daukaten jendeen jatorriaz gehiago enteratu beharko genuke kazetariok. Horrela jakingo genuke 1934an sortu eta hil berria den Elías Querejeta Garateren aita zela Elías Querejeta Insausti Francoren tropek Gipuzkoa hartutakoan lehenik probintzia honetarako fazistek antolatu gestoraren eta ondoren Diputazioaren presidente izan zela. Gerra bukatu ostean Murtziara destinatu zuten, hango gobernadore eta Movimiento Nacionaleko buru izateko. Gaztelaniazko Wikipediak Elías Querejeta Insausti sarrera ezabaturik daukan arren, horren kopia izateko itxura guztia daukan hau irakur daiteke Kiwix.org delako batean. Horren arabera, badirudi karlista egoskorregia zela falangistentzako eta atxilotu ere egin zutela horrengatik.
Aitaren berri jakiteak hobetzen ala okerragotzen ote ditu semearen emaitzak? Ez, baina bai informazio argigarria ematen. Gerra irabazi zuten urdinen agintaritzapean biziraun eta aurreratzeko aukera askoz handiagoak izan zituztelako haien familietako gorriek. Espainiako gorri, bai gorri progre eta bai gorri-gorri, berrien zerrendetan apellido ilustrea besterik ez dago.
Hernaniko jendeentzako ere albisteok inportanteak dira egunotan herritarrik ospetsuena izendatu dioten gizona Errealean jokatzen hasi aurretik (Chillida komandantearen seme Eduardo bezala, horra) nondik zetorren jakitea. Azken finean, urteotan Hernanin ere istorio gehiago entzun dira hau Nafarroa omen zen antzinako garaietakoak, duela oso gutxi, Elias Kerejetaren mundualdian, gertatutakoez baino. Zeinek eta nola agindu zuen Francoren urte luze haietan? Zenbat ondasunen jabe egin ziren, galtzaileei ostuta? Itzuli al die inork lapurtutakoa galtzaile haien senideei?
Gaztetan Eginen ezagutu genuen Luis R. Aizpeoleak El Paisen lagun hil berriaren apologia egitean (El compromiso vasco) esan du honek produzitutako Asesinato en febrero, Perseguidos eta Al final del túnel filmeez: “Ciertamente la trilogía es un testimonio excepcional porque refleja el drástico cambio que se ha producido en el País Vasco en esta década“. Hamarkada hau eta aurrekoak esplikatu ahal izango balira bezala kajoian gorderik egilearen aita Gipuzkoako Diputazioko presidente izan zen garaikoak.