Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Sei emakume Fukushimako
Atalak: Fukushima
Kugi Productions konpainia sortu berrian bildurik, Paul Johannessen, Jeffrey Jousan eta Ivan Kovac zinegileek Women of Fukushima dokumentala aurkeztu dute. 27 minutu dirauen filma Internetez ikus daiteke oraingoz ingelesezko jatorrizko bertsioan eta frantsesezko azpitituluekin ere bai. Bideoaren loturaren azpian azalpen gehiago.
Sei emakume adoretsuk modu gordinean kontatu dute nola bizi izan zuten istripua bera eta ondorengo hondamendia, oraindik luzaz jarraituko duena.
Aki Hashimoto
Aki Hashimotoren biloba jaioberria zen Fukushima Daiichiko zentrala lehertu zenean. Berak berehala aldegitea nahi zuen arren, alaba eta biloba ez zeuden bidaiatzeko moduan eta suhiak lana egiten jarraitu nahi zuen. Urte bete eman zuten hau konbentzitzeko Fukushimatik alde egitera. Aki Hashimoto oraindik damutzen da garaiz lekualdatu ez izanaz. “Bada japonieraz esaera zahar bat ‘Gosei yakeru’, esan nahi duena ‘haserre baino haserreago nago’. Azken aldian sarri esan dugu ‘Gosei yakeru’”.
Setsuko Kuroda
Setsuko Kuroda ekintzaile beteranoa da. Hiru bilobaren amama. Ahobizarrik gabe mintzo da: “Gobernu hau eraitsi beharra daukagu”. Istripuaren biharamunean ebakuatu zuten arren, Fukushima eskualdean erradiazio tasa handien jabe den Koriyama hirira itzuli zen, jakinik lanjerosa dela, ebakuazio beharrean dauden herritarren eskubideen alde borroka egitera gobernuaren kontra. “Garrantzizkoak dira bizia, osasuna eta haur sanoak haztea. Horretarako ez dugu nuklearren beharrik“.
Tatsuko Okawara
Tatsuko Okawara Fukushima hegoaldeko Tamuran baserrian ekologikoan ari den nekazaria da. Okawaratarrak duela 30 urte hasi ziren organikoan, beren lagunetako asko gaixotzen eta hiltzen ari zirelako usatzen zituzten pestiziden erruz. Zentral nuklearrak lehertutakoan erradiazioa normalean halako 30-40ra iritsi zenean alaba hasi zen oihuka “denok hilko gara sudurretik odoletan”. Ebakuatu ziren, baina etxean baino are erradioaktibitate gehiago zeukan herri batera. Etxera itzulita, nekazaritzan diraute, manifestazioetan ere parte hartuz. “Nuklearrak bazterketa sistema ere badira, eskualde txiroetan eraikitzen dituzte beti“.
Yukiko Takahashi
Yukiko Takahashi Tokion zen hondamendia gertatu zenean. Gurasoak Iwakin zeuzkan, Fukushima Daiichitik 40 kilometrora. Fukushima hirira ebakuatu zituzten, 80 kilometrora, baina hemen erradiazioa are handiagoa zen haizeak eta euriak eramanda. Gobernuak eta hedabideek ezkutatu egin zuten informazioa, jendea ikaratu ez zedin; horregatik, bere gurasoek erradioaktibitate gehiago jasan zuten etxean geratu balira baino. Twitter bidez aurkitu zuen haurrak babesteko borrokatzen den talde bat eta geroztik ekintzan ari da beti. “Fukushima itzuli behar diguzue!”
Setsuko Kida
Setsuko Kida eta bere familia ezingo dira gehiago sekula bizi Tomiokan, Fukushimako Daiichi eta Daiini zentral atomikoen erdi bidean. Hondamendiaren shockak hondoratu zituen, 2012ko otsaila arte ia eten gabe etxe barruan egon ziren; orduan irten zen Tokai herrian Japoniako zentral nuklear zaharrenaren kontrako bilkura batean parte hartzera. Tokaiko alkateak titulu hau eman zion bere hitzaldiari: “Japoniak ez dauka zentral nuklearrak edukitzeko behar den konpetentziarik”. Geroztik protestalari ezaguna da Kida, gobernuaren eta hedabideen gezurren salatzaile izukaitza. “Aipatzen dituzte ‘Samuraien izpiritua’ bezalako gauza politak, baina zuk uste duzu gaur badela samurai bakar bat Japonian?“.
Kazue Morizono
Kazue Morizono gaixorik aurkitu zen leherketatik hilabetera, bizi zen Koriyama herrian, goitika, sukarrez, diarreak, hezurretako oinazeak… Arrastaka ibili zen hilabete luzez. Baina hobera hasi bezain fite indarrean sentitu zen, bilkura publikoetan hitz egiten hasi zen, gobernuko eta konpainia elektrikoko funtzionarioei eskariak egiten hasi, nahiz eta hauek ez-aditua egin. Suhar, sentibera, haserre eta zauritua, Morizono gainerako Women of Fukushima bezala haurren osasunaz kezkatzen da lehentasunez. “Gobernua %80-90an gizonez osatuta dago, haiek erabakitzen dute dena. Oker jokatzen ari direla ohartzeko garaia iritsi zaigu. Nik emakumeoi hitz egin nahi dizuet; emakumeok ozenago mintzatu beharra daukagu“.