Xehe
Hasiera » Nazioartea » #siria Eta gasa usatu dutenak matxinoak izan badira?
Ira02 3

#siria Eta gasa usatu dutenak matxinoak izan badira?

Atalak: Nazioartea, Sailkatugabeak

Estatu Batuetako armadak laster eraso behar dio Siriako armadari. Ez dakigu ez zein egunetan eta ez zein gudukideren laguntzaz (Fraçois Hollanderena gaurdaino segurtatua zeukan) baina Barack Obamak erabakia hartuta dauka Baxar al-Assadek bere herritarren kontra arma kimikoak erabili dituelakoan, gas pozoitsuak alegia. Egunotan, ordea, Mint Press eta Associated Press agentzientzako lan egiten duten Dale Gavlak amerikarrak eta Yahya Ababneh jordaniarrak alderantzizko informazioa jakinarazi dute: abuztuaren 21ean matxinoei lehertu zitzaiela tunel batean gordeta zeukaten gasa, erabiltzen ez jakiteagatik.

Gaztelaniaz irakurri daiteke albistea ia osorik Rebelion guneak egin dion itzulpenean: “En Ghouta los sirios afirman que los rebeldes realizaron el ataque químico“. Mint Pressek sarean dauka originala: “Exclusive: Syrians In Ghouta Claim Saudi-Supplied Rebels Behind Chemical Attack“. Kazetariek bildu dute gasarekin hildako gudarietako baten aita den Abu Abdel-Moneim-en eta izenik eman nahi ez duen beste gudari emakumezko baten esanak. Tartean honakoak: “[Eman zizkiguten] haiek ez ziguten esplikatu arma horiek zer ziren eta nola erabili. Guk ez genekien arma kimikoak zirenik. Sekula ez genuen pentsatu arma kimikoak zirenik. Bandar [bil Sultan] printze saudiarrak jendeari horrelakoak ematen dizkionean, nola erabili dakitenei eman beharko lizkieke”

Bandar bin Sultan da Saudi Arabiako zerbitzu sekretuen burua eta iturri batzuen arabera Estatu Batuek Ekialde Hurbileko geopolitikan daukan gizonik nagusienetakoa. Dale Gavlak eta Yahya Ababnehk idatzitako kronikak hari interesgarriak eskaintzen ditu bai Saudi Arabiak Siriako gerran jokatzen duen paperaz eta bai arma kimikoak usatu izanaren erantzukizunez pizten ari den debateaz. Zeren eta… bi aldeek erabili baldin badute munizio kimikoa?

 

3 Iruzkin

  1. mikel | 2013-09-02 at 15:56

    Muineko eztabaida ez dago arma kimikoen erabileran. Herrialdea eraitsi ezinezko erregimen baten menpe egotea da gatazkaren muina. Beraz, azken galdera harrigarri horri erantzunez, bi aldeek erabili (nahi izan) badute arma kimikoa, herriak erabiltzea hobe. Bai, zapaltzaileen arma txarra; zapalduen arma ona. Edo ez da zilegi borroka? Arma kimikoez edo mostradore batean euskara eskatzeaz aritzea gradu kontua da. Herritarrok, hausnartu gabe eta erabat, arma kimikoen kontra agertzen bagara, inoiz erabiltzen hasi ez daitezen/gaitezen da, baina, erabiltzekotan, bestek gure aurka erabiliko dutelako errazago. herria baikara…

    Reply
  2. mikel | 2013-09-02 at 15:59

    * Akats bat: zilegi ez, bidezko.

    Reply
  3. AnnieSdelMono | 2013-09-02 at 19:47

    Funtsean berdin du nork erabili dituen, Estatu Batuei gerra luzatzeko aukera ematen diolako eta horixe da beraien helburu bakarra. Al Assaden aldekoak garaile gertatuz gero, Iran+Siria aliantzak Ekialde Hurbila kontrolatuko luke, kontran, matxinoek helburua lortuko balute (Al Nusra fronteak… Al Qaedak eta abar) boterea bereganatuko lukete. Estatu Batuek ez dute ezer irabazteko, ez bada arma kimikoak bezalako aitzakia bat, herrialdean sartu eta petroleo + gas errekurtsoak lapurtzeko. Beraz, matxinoek erabili dutela? Al Assaden aldekoek ere? Zergatik ez? Gerrak amaierarik ez badu Obamakoei gerta dakieken onena litzateke eta.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA