Xehe
Hasiera » Nazioartea » #siria Errusiak lortutako prorrogan sarturik
Ira10 0

#siria Errusiak lortutako prorrogan sarturik

Atalak: Nazioartea

Denek eskertu diote Vladimir Putin Errusiako presidenteari Sergey Lavroven ahotik mintzatuz oratu izana John Kerryk AEBtik  Barack Obamaren enkarguz egindako iradokizunaren hariari: Baxar Al-Assadek amerikarren erasoa saihesteko modu bakarra lukeela arma kimikoak entregatzea. Denei -baita gure iritzirik galdetu barik gerra berrian sartuko gaituzten euskaldun espainol eta frantsesoi ere- komeni zitzaien partidaren luzamendua. Al-Assadi, azaldu beharrik ez duten arrazoiengatik, Mendebaldeko aliantzaren missilak buru gainean. Obamari eraso militarren kontra dauzkalako gero eta herritar gehiago eta batik bat -askori harrigarri suertatzen bazaio ere-  bai Kongresuko eta bai Senatuko gehiengoak. The Whashington Postek “Where Congress stands on Syria” kronikan hitzez eta grafikoz erakutsi du Obamaren ahulezia: Kongresuan 26 erasoaren alde, 246 kontra eta 161 jarrera erabakitzeke; Senatuan 25 alde, 33 kontra eta 42 oraindik erabakitzeke. Prorroga gainerakoei ere primeran heldu zaie, Hollanderi bezala Cameroni (ez aipa Rajoy, Madril beste galaxia batean dago beti).

Munduko agintari nagusiek beren buruei eman dioten tregua berriaren epea hasi da korritzen. Epe garbirik gabe, erasoa gertatuko den ala ez erabakitzeko irizpide berriak zein izango diren finkatzeke, edo horiexek finkatzeko hain zuzen: arma kimikoak nola entregatu edo neutralizatu edo desegin, zein epetan, nor izendatuz operazioaren epaile… The New York Timesek dio “Russian Proposal Catches Obama Between Putin and House Republicans“, Errusiaren proposamenak Obama Putinen eta etxeko errepublikaren harrapatu dutela. The Guardianen gai diplomatikoen arduraduna den Julian Borgerrek iritzi dio “Can Russia push Syria to disarm?” analisian (alegia, ea Errusiak behartu dezaken Siria armak lagatzera): “Nire kezka da errusiarrek ez daukatela indar hori Assaden gain. Beste galderak dira: zenbat denbora beharko den burutzeko, ea erabakiak balioko duen orain arte pilatutako armentzako ala produkzio programa osoa hartuko duen, eta nork bermatuko lukeen segurtasuna prozesu osoan zehar”.

Gaur goizean jakin da Txinaren ondoren Iran berak ere ontzat ematen duela Errusiaren proposamena. Ekialde Hurbilaz mintzo diren adituen artean, Juan Colek idatzi du bere blogean “How Putin Saved Obama, Congress and the European Union from Further Embarrassing themselves on Syria” titulupean Putinek ezetzik eman ezinezko eskaintza egin diela Mendebaldeko potentziek eta laster denbora pasa ahala erasoa ezin eginezko bihurtuko duela. Barack Obamari baimendu dio estadista handi itxurak eginez jarraitzea eta  Europa zatituari lasaitua eman; kaltetu nagusiak Siriako matxinoak dira, dio Colek. Analistak Putinen jokaldiari ikusten dion alde ona da Errusiaren eragina handitzen duela Siriako agintarien gainean eta honek baimendu diezaiokeela erregimenaren eta matxinoen arteko konponketan berriro saiatzea.

El Paisek, berriz, dio: “El 96% rechaza la participación española en un ataque a Siria sin la ONU“. Baina nori inporta zaio hori zezenketen erresuman…

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. #siria Obamak erasoa atzeratu eta diplomazia hobetsi du | Xehe - […] Errusiak irekitako zirriztua baliatuz, Basar al-Assadek Putinen proposamena onartu eta ordu gutxira, Barack Obama telebistaz azaldu zaie AEBetako biztanleei…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA