Xehe
Hasiera » Fukushima » Egin dezagun otoitz Fukushiman piszina husten asma dezaten (Net Hurbil)
Aza07 0

Egin dezagun otoitz Fukushiman piszina husten asma dezaten (Net Hurbil)

Atalak: Fukushima

Aste honetako Net Hurbilen gaia: “Egin dezagun otoitz Fukushiman piszina husten asma dezaten“. Azaroan ekin behar diote TEPCOren langileek Fukushima Daiichiko 4. erreaktorearen erregai biltegia husteari, nahiz eta operazioa aste pare baterako atzeratu duten “Fukushima-4ko erregai biltegia husteko lanak atzeratu egin dituzte” albistean aurreratu genuenez.  Lurrikarak birrindutako eraikinean bi urte eta erdiz goiti egoera tamalgarrian edukitako erregaiok leku seguruago batera eramateko lanak oso izango dira konplexu eta arrisku handikoak. Mundu osoak egon behar luke haiei so.

Zentralaren 4. erreaktorearen biltegia husteko jaso duten eraikin berria (Argazkia: Fukuleaks)

Zentralaren 4. erreaktorearen biltegia husteko jaso duten eraikin berria (Argazkia: Fukuleaks)

Argazkiaren alboko testua, paperezko bertsioan: “Fukuleaksetik eskuratutako argazkiak erakusten du Fukushima-Daiichiko zentralaren laugarren erreaktorea. Goiko parte kolore argikoa eta eskuineko egitura grisa, horixe da erregai erabilia lekualdatzeko hilabeteotan eraikitakoa. Garabi erraldoiaren paretik ezkerrera doana da eraikin birrindua; barruan dauzka erredaktore erreaktoraren galdara, istripuaren egunean hutsik zegoena, eta justu garabiaren parean dago ditxosozko biltegi edo piszina, galdaratik ateratako 400.000 kilo erregai erabili (uranio, plutonio eta beste gai oso erradiaktiboz osatuak) beste norabait eramateko zain zeuzkatenak. Lurrikarak erortzeko zorian utzi zuen laugarren solairuan dagoen putzu hori, ura galduz, hotzik atxikitzeko arazo handiekin. Lurraren astinduekin, gainera eroritako zakarrekin eta urmaelak behin baino gehiagotan irakin duelako, erregaia osatzen duten hagak oso egoera txarrean daude, lekualdatzea zailduz”.

Fukushima-Daiichiko 4. erreaktorea eta bere biltegia biltzen dituen grafikoa (Grafikoa: Fukuleaks)

Fukushima-Daiichiko 4. erreaktorea eta bere biltegia biltzen dituen grafikoa (Grafikoa: Fukuleaks)

Fukuleaks guneak berak, hondamendiaren jarraipen oso ona egiten duenak, eskaintzen ditu 4. erreaktorearen alboko piszinaren kokapena eta hura husteko ahaleginak hobeto ulertzen laguntzen duten argazki eta grafiko haboro. Horien artean lerroon eskuinetara dagoena. Ezkerreko karratuak biltzen du 4. unitatea zena (mugatzat ipinitako marra urdina arte): lanpara forma dauka erreaktoreak berak eta bere goikaldeko laukian dago geziz markatuta erregai usatuak dautzan piszina. Gainerako egitura guztia berria da. Marra gorriz inguratuta ageri da artikuluaren goiko argazkian material zuriz egina dagoela ikusten den estalkia: horretan daude bi garabiak, bi urte eta erdiotan arrisku bizian dauden erregai erabiliak ateratzeko baliatuko dutena.

Erreportajerako erabili diren iturri eta bestelako erreferentziak:
– Rebelion gunean Salvador Lopez Arnalen “Ubicados en el borde de un abismo apocalíptico”
– Andrea Germanosen “Fuel Removal From Fukushima’s Reactor 4 Threatens ‘Apocalyptic’ Scenario” Common Dreamsen
– Frantsesezko Fukushima-blogen Phil Ansoisen “Les risques de la récupération du combustible de l’unité 4 à Fukushima”
– Ashi Shimbun egunkarian “Documents show government tacitly accepts TEPCO’s refusal to pay for cleanup”
– Firewinds gunearen bideo honetan Arnie Gundersen nuklearretako ingeniari famatua Akio Matsumura diplomatiko japoniarrarekin hizketan, eskatuz Fukushimako hondamendia kudeaketa TEPCO konpainia pribatuari kendu eta nazioarteko agintari eta adituen esku jar dezaten.

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Fukushima-4ko biltegia husten hasi dira | Xehe - […] Daiichiko 4. erreaktorearen biltegian gorderik dauden erregai usatuak lekualdatzeari. “Egin dezagun otoitz Fukushiman piszina husten asma dezaten (Net Hurbil)”…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA