Xehe
Hasiera » Iritzia » Ekidistantziarik gabe, prefosta
Aza13 0

Ekidistantziarik gabe, prefosta

Atalak: Iritzia

Bartzelonako egunkari monarkiko eta hala ere Madrilgo progreena baino irakurgarriagoa denak bi albiste jaurti dizkit 08:00etako kafetara, Alemaniako aspaldiko bortizkeriekin lotuak.

Leon: “Alemania condena a tres años de cárcel a la ‘terrorista jubilada’. Sonja Suder, de 80 años, participó en tres atentados de ultraizquierda en 1978“. Sonja Suder absolbitu dute atentatu odoltsu baten konplizitatetik, bere kontrako froga bakarra zangoak galdu eta itsu geratu zen ekintzaileari poliziak bortxaz ateratako salaketa. Aldiz, hiru urte eta erdi ezarri dizkiote odolik gabeko hiru akziogatik… 1978koak! Frantziako jende bihozberak eduki omen du babestua 2000. urtea arte, Parisko hedexuriek zaman pistola jarri zioten arte, geroztik bi urte espetxean.

Kastillo: “El caso Gurlit ablanda a Alemania. Ante la presión mundial, divulga 25 de las 1.406 obras del tesoro de Munich” (loturarik ez Interneten oraingoz). La Vanguardiaren 29-30. orrietan arakatu behar duzu. Naziek aberats juduei kendu-ostutako arte obra guztiok (Canaletto, Chagall, Delacroix, Matisse, Rousseau, Rodin…) aleman aberats honek etxean edukitzea ezin omen du eragotzi poliziak, 1.406 obren zerrenda ezin du publikoan zabaldu,  1960ko hamarkadan nazien krimenak zigorrik gabe lagatzeko orduko Alemania Federalak amnistia legeztatu zuelako. “1969an indarrean jarritako lege batek itxitzat eman zituen itzuli edo indemnizatu beharragatiko epaiketa guztiak. Hori baino lehen, Adenauer kantzilerraren Estatu idazkari batek aldaketak sartu zituen kode penalean, erru gabe utziz gizadiaren kontrako krimen izugarrien erantzukizunak zituzten milaka nazi”. Konrad Adenauer, Europaren batasunaren aitaponteko nagusietakoa, kristau demokraziaren faroa, hura zen gizona hura.

Kafe honi zerbait bota diok, Jon. Burua baitoakit 20 urte arrera. 75 urtetara iritsi naiz eta osorik. Jubilatuen  Benidormeko itsasoari begira aurkitu naiz kafe berdina hartzen ostatu arrotzean. Periodikoan irakurriko dut Belgikatik edo Mexikotik Espainiaratutako terrorista jubilatu bat epaitu dutela Madrilen, 1980ko hamarkadan Lemoizko zentralaren eraikuntza ez demokratikoa geldiarazi nahian Bizkaiko zokoren batean argindar poste bat zapartatu zuelako. Ondoko mahaian kontu-kontari ari dira Juan del Olmo, Ignacio Astarloa eta biek “general” deitzen dioten niretzako ezezagun bat, “haiek bai garaiak”…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA