Cabo Verdetik S.O.S.
Aspaldiko elkarrizketarik gogorrena bidali dit zestoarrak. Ez nuen gaurdaino ikusia Urola Kostako Hitzak iazko urrian plazaratu “Cabo Verde izeneko espetxe bat” elkarrizketa. Mila esker Onintza Lete Arrieta lan ederragatik. Ederra diot? Antton Olaizolak Cabo Verdeko deportaziotik kazetariaren telefonoan zehar kontatu digu batzuen eta besteen eta denon agendetatik kanpo geratuen drama. “Hitzak publikatuko du erreportajea, jendeak irakurriko du, baina gero hau guztia pasatu...
Read More‘Diario Vasco’k zaborra maite du
Atzo, 2014ko otsailak 19, Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren ardura daukaten agintariek aurkeztu zutenean Zarautzko Urtetako zabortegian alor honetarako prestatu plan berria, honako tituluak azaldu ziren prentsa idatziaren edizio digitaletan: Diario Vascok “La Diputación prevé que el centro de residuos de Zubieta y el depósito de inertes estén en funcionamiento a finales de 2015. El plan foral de gestión de basuras prevé una inversión de 131 millones y el cierre de los tres vertederos...
Read MoreBeltzeniako izpiritua
Zenbat sentimentu pilatu bihurritu 2014ko otsailaren 8ko iluntzean Hendaiako Beltzeniako labean. Espainiako zerbitzu sekretuek GAL etiketarekin Frantziakoen elkarlanean hildako Bixente Perurena “Peru” eta Angel Gurmindo “Stein”ez elkarrekin oroitzeko bildutakoek osatu zezaketen duela bi urte ETAk bukatutzat eman zuen gudu aroaren mosaiko arimaduna. 1984an irabazgarri zirudien ahalegin baten ilusioak biziturik, hiru hamarkadako bide traketsa ahal bezala zeharkatu eta...
Read MoreTEPCOk dirua jarri zuen politikari pro-nuklearren kanpainak pagatzeko (#fukushima)
The Asahi Shimbun egunkariak aurkitu du denek zekitena: “Utilities secretly buy tickets for pro-nuclear minister’s fund-raisers“, alegia, konpainiek ezkutuan lagundu zituztela politikari pro-nuklearren hauteskunde kanpainak). Hauteskundeetan enpresa nuklearretako buruzagiek esku hartzen zutela jakina zen, baina kasu honetan enpresek berek ezarri dute dirua. Anonimotasuna zaindu nahian, 200.000 yen (1.400 euro) arteko laguntza txiki ugaritan egin zuten. Horrela, Tokioko Gobernuan...
Read MoreZero Waste Europeren biltzarretik ekarritako zenbait ikasgai
Paris-Bobignyn Europako Zero Zabor mugimenduak urtarrilaren 31an hasi eta otsailaren 2an bukatuz egin duen biltzarrak eman duenaren mamia ahalegindu naiz kontatzen ARGIAko Zero Zabor blogean plazaratu artikuluetan: bat, bi, hiru eta lau. Ondoko asteetan han eskuratutako gai eta material gehiago joango da. Post honetan aipatu ditut hango mintzaldietan nabarmentzekoa iruditu zaidan zenbait atal, Euskal Herrian Atez Atekoaren inguruko zalapartak galarazi diezagukeelako iparra ikustea. Historiako...
Read MoreMugitu zaitez, azkar Lehendakari jauna
Arkaitz Bellon Blancorenak ez dauka erremediorik. Ez dute etxean ikusiko sekula. Familia goxatu genezake hondamendian. Tartean, Arkaitzi zer gertatu zaion argitu. Ulertuko duzu, Iñigo Urkullu, asko garela argitze kontu horietan esperantzarik ez dugunak, aurreko zenbat pasarte ez da geratu betirako ilun. Espainiako kontraintsurjentziaren makina edozertarako kapaz da. Nolaz daude oraindik gu denon herrikideok, zuk ordezkatu eta zaintzea zin egin duzun horiek, egoera eta arrisku horien pean,...
Read More
Iruzkin berriak