Xehe
Hasiera » Iritzia » Parekidetasuna Arantzazun
Ira15 0

Parekidetasuna Arantzazun

Atalak: Iritzia

Ignacio Munilla, Andoni Urkullu, Bakartxo Tejeria eta Eider Mendoza Arantzazuko basilikan irailaren 9an. (Gararen orria)

Ignacio Munilla, Iñigo Urkullu, Bakartxo Tejeria eta Eider Mendoza Arantzazuko basilikan irailaren 9an. (Gararen orrian Jon Bernardezen argazkia)

Irailaren 9an Arantzazuko Basilikan Jon Bernardezek eginda Garak biharamunean plazaratutako argazkiak balioko zuen egun hartan Oñatin gertatutako bi hizketaldi oso ezberdin ilustratzeko. Esan nahi baita, gertatu ahal izan zela Ignacio Munilla Gipuzkoako katolikoen apezpikuak bere egoitzetako batean lekuko agintari nagusiei (Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea, elizan sartu gabe geratutako Martin Garitano aldun nagusiaren hutsuneari adabakia jarri zion Eider Mendoza batzarkidea) ongietorrizko bostekoa eman ondoren agintariek diplomazia osoz presa sartzea diru publikoz polito babestutako eliza katolikoaren ordezkariari elkarteak bere estatutuak eguneratu eta emakumeei espreski ezartzen dien bazterketa kentzeko, oroitaraziz emakumeei elkarte bateko karguak ukatzea aspaldi bukatu zela baita tripazakuen  soziedade matxista gehienetan ere eta katolikoek ezin dutela segitu emakumeak soilik erabiltzen neskame gisa, estatutuak eguneratzeko pistarik nahi baldin badu -Munillak alegia- jarriko dutela harremanetan katolikoek Britainia Handian dauzkaten lehengusu anglikanoekin, ez dela preziso aurreneko egunetik ezabatzea emakumeari obispo izateko debekua baina gutxienez lehen mailako karguak, herrietako apaizenak, ireki behar dizkietela andreei.

Alta, kronikek diotenez argazkiko diosala ez zen suertatu horrelako ezeren atariko, nahiz eta lehendakariarekin zihoazen bi herri agintari emakumezkoen irribarreak bestelakorik iradoki. De etxo, lehendakariari Munillak ez zion ezta hitz egiteko aukerarik ere utzi, gotzaina mintzatu zen soilik jendaurrean eta agintariei bezala gainerako herritarrei luze-zabal esplikatu zien, aparte nola kudeatu beren bizi sexual eta sentimentala, hobeto nola agindu eta gizarte hobea nola eraiki, aprobetxatuz herritarrek bozkatu eta pagatutako hautetsiok elkarte misogino horretako bazkide ere badirela, berrogei urtetik gorako euskaldun gehienak bezala.

Domaia izan da. Hurrengo urtean beharko.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA