Hor datza Egunkaria
Euskaldunon Egunkaria sortu berritan, Agiña izeneko baten hitzez eta Juan Ramon Azpitarte Imuntzoren musikaz osatutako Hor dago Egunkaria kanta plazaratu zuten Imuntzo eta Belokik (“Jo ezak!”, 1991, Elkar) . Periodiko hura bortxaz hil eta hamaika urte eta erdira haren arduradunen kontrako auzibide guztiak itxi direnean, Agiña berak kanta izatera iritsi litekeen batentzako Hor datza Egunkaria hitzak idatzi ditu. Lehena eta bigarrena, biak doaz hemen azpian egileak idatzirik utzi...
Read MoreIpar Irlanda, gerra bereziaren laborategia: 1985ko Larrun hura
Joan den astean plazaratu baitugu ARGIAn “Magia beltza Ipar Irlandako gerran, ingelesen eskutik“, 1985ean argitaratutako Larrun zahar haren oihartzunak biziberritu dizkigu. Digitalizatu gabe eta Interneten eskuratu ezinik, paperezko artxibategietan datza lurperaturik 1985ean ARGIA egiten genuen taldeak sei-hilabetekari aparte bezala sortu genuen Larrun haren aleak. Lehenbizikoak Eustakio Mendizabal Txikia zekarren azalean, bigarrenak Ipar Irlandan ingelesek antolatutako gerra...
Read MoreEbola: Hanburgon ‘betiko tratamenduek’ sendatu duten gaixoaren ikasgaia
Asko dira Ebola birusak gaixotuta bizirik atera direnak. Hanburgoko (Alemania) Eppendorf ospitalean sendatu denaren kasua, ordea, oso ondo dokumentaturik geratu da eta eritasun beldurgarriaren aurrean erabili beharreko estrategiez eztabaidatzeko aukera ematen du. Ikusi zergatik. Ebolaren kontrako txertoa aurkitzea omen da, esaten digute osasun arduradun nagusiek, gaixotasunari atea ixteko gakoa. Frantsesezko Wikipediaren sarrera honetan irakur daitezke zientzialariek aurkitu nahi duten...
Read MoreIKko militanteak mintzo: “Génération des autonomistes basques”
FR3 kate publiko frantsesak eskaini du dokumentala astelehen gauean: “Génération des autonomistes basques“. 51 minutuko bideoa dagoenekoz Youtuben ikus daiteke eta bertan beren militantziaren lekukotasuna eskaintzen dute Iparretarrak erakundean aritutako ekintzaileek. IKko kideez gain dauden beste lekuko bakarrak dira erakunde beraren inguruko Herri Taldeetakoak izanak eta Frantziako Gobernuaren hiru goi funtzionario. Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdin azken 40 urteotan...
Read More
Iruzkin berriak