Greziako hauteskundeak, Espainiako Podemosentzat mesede ala kalterako?
2008an lehertu zenetik XXI. mendeko krisitzarra, dena da nahasmendu. Eta eten gabe sortzen dira ezusteko berriak. Podemos mugimenduak Espainiako Estatuan, eta guri dagokigunez Hego Euskal Herrian, heldu den maiatzean lortu behar omen dituen emaitzek hotzikara eragin diete alderdi politiko gehienei. Baina historiak abiadura handia daramanez egunotan, Grezian urtarrilaren 25ean Syriza ezkertiarrak gobernua hartzeko posibilitateak emozio handiagoa jarri du mahai gainean. Bat-batean, Alemania...
Read MoreGreziako hauteskundeak: Europako demokraziarentzako aukera?
Yanis Varoufakis ekonomialari greziarra ezaguna da “The Global Minotaur: America, the True Origins of the Financial Crisis and the Future of the World Economy” liburua idatzi zuenetik. Bi urtez George Pandreu lehen ministroaren aholkulari aritu ostean, haren bidetik aldendu eta Greziak azken urteotan egin duen bidearen kritiko zorrotza izan da. Orain urtarrilaren 25erako hauteskundeak deitu direnean Grezian, eta Europako establishment osoa presio egiten hasi delarik Syrizak irabazi...
Read MoreHIESA eta mediku kolonialen injekzioak: informazio iturriak
Joan den asteko Net Hurbilen leitu daiteke “HIESa Afrikan medikuen injekzioek ere zabaldu zuten“. Bertan biltzen da The origins of AIDS liburuan Jacques Pépin doktore quebectarrak defenditzen duen tesia, alegia HIESAk tximuetatik gizakira pasaturik mundu osora hedatzeko egin duen bidean garrantzia berezia izan dutela potentzia kolonialek 1950eko hamarkadatik Afrikan ezarritako bakunatze kanpaina handiek. Prestigio handiko medikua da Pépin eta ondo daki zertaz ari den, bera ere...
Read MoreHan egongo da Jone eta gu hemen
Axier Lopezek bidalitako bi argazkiok bihotzondokoa ematen dute. Hona Gernikako batailaren ondoko irudiak: Jone eraman dute (nora? nola?) eta hemen geratzen gara gu. Zer egin oro azoka den astelehen alu honetan aita-amei besarkada handi bana bidaltzea...
Read MoreEkingo diogu pribatizatu-ostu zaiguna berriz publiko bihurtzeari?
Sindikatu eta ezkerreko alderdien programetan irakurtzen dugun arren zerbitzu pribatizatuak ber-publifikatu beharra, hori zertan mamitzen den ez da askorik entzuten. Zaila delako… edo zerbitzu publikoak kontrata gehi azpikontrata bidez asetzea dagoenekoez gure ideologietan itsatsi delakoz. Aurrezki kutxekin egiten ari diguten lapurreta da pribatizazioaren adibide odoltsuena, baina aurretik joan dira beste mila. Nola hasi alderantzizko norabidean? Aste honetako Net Hurbilek adibide bat...
Read MoreIstripua gertatu da Ukrainako Zaporizhia zentral nuklearrean
Ukrainako agintariek jakinarazi dute istripua gertatu dela herrialdearen hego-ekialdean dagoen Zaporizhiako zentral nuklearrean. Energia ministroak esan duenez zentralaren 3. generadorean gertatu da matxura eta etzirako, abenduak 5, konponduta beharko luke. Zaporizhiako zentral atomikoa da Europako handiena eta Ukrainak kontsumitzen duen argindarraren %20 berak sortzen du, energia atomikoaren erdia. Agintariek ez dute istripuaren xehetasun gehiagorik eman. Ondoko orduetan saiatzen ari gara...
Read MoreBidasoako Anamari
ARGIAko beteranoenak Lapurdin ezagutuko zuen Anamari Martinez Urreztieta, bere senar Martin Ugalderekin elkartu baino askoz lehenagotik ere erbesteetako itsasaldi gordinei aurre eginez bizitzeko abenturan trebatua. 1980ko hamarkadakook Hondarribian aurkitzen genuen, Bidasoa eta Hendaia leiho zabalaren beste aldean. Orduko gazteok erromes gindoazen, batean “Síntesis de la Historia del Pais Vasco” eta “Hablando con los vascos” arrakastatsuari galdezka, bestean...
Read More
Iruzkin berriak