Xehe
Hasiera » Grezia » Greziako hauteskundeak: Europako demokraziarentzako aukera?
Abe30 0

Greziako hauteskundeak: Europako demokraziarentzako aukera?

Atalak: Grezia, Nazioartea, Politika

Alexis Tsipras Syrizako buruzagia berrikitan bere programa ekonomikoa aurkezten. (Argazkia: Petros Giannakouris)G

Alexis Tsipras Syrizako buruzagia berrikitan bere programa ekonomikoa aurkezten. (Argazkia: Petros Giannakouris)G

Yanis Varoufakis ekonomialari greziarra ezaguna da “The Global Minotaur: America, the True Origins of the Financial Crisis and the Future of the World Economy” liburua idatzi zuenetik. Bi urtez George Pandreu lehen ministroaren aholkulari aritu ostean, haren bidetik aldendu eta Greziak azken urteotan egin duen bidearen kritiko zorrotza izan da. Orain urtarrilaren 25erako hauteskundeak deitu direnean Grezian, eta Europako establishment osoa presio egiten hasi delarik Syrizak irabazi ez dezan, Varoufakisek bere blogean idatzi du “Greece is about to give European democracy a chance“, guk euskaraz ipini duguna.

Greziak eman diezaioke aukera bat Europako demokraziari

Zerbait dabil oker gure Europan. Ustez Europako demokrazia duin baten bide konstituzionala iritsi denean, modu garbian, hauteskundeetara (horixe gertatzen ari baita Grezian udazkenetik), Europako Batzordeak, hainbat gobernuk eta iritzi-emaile nagusiek sartu zuten eskua, erakusteko hauteskundeok (prozesu demokratikoen gertakizun gorenak direnak) omen direla destrerako bidea; edozein preziotan saihestu beharreko hondamendia.
Hauteskundeak saihesteko modurik aurkitu ez denean, agintean dauden broker horiek hasi dira herrialde txiki eta duin honetako herritarrei erakusten nori eman botoa. Eta boto-emaileok beste norbaiti eman behar diotela ageri denean, Europako Batasuneko agintariak hasi dira ohartarazten osatuko den edozein gobernu berrik gogoan eduki beharko duela aurreko gobernuak Europako Batasunarekin lotu dituen akordioak bete beharko dituela, horiek berriro negoziatzeko edozein asmo berehala baztertu behar duela.
Honetaraino erori al dira Europarekiko gure ametsak? Europa iritsi ote da puntu batera non hauteskundeak ikusten baitira arazotzat, soluzio iturritzat baino gehiago? Bruselan egoitza duen gobernuaren kargudunak hain bilakatu ote dira izugarriki harroak pentsatzeko adina esan diezaieketela hautesleei nori eman beren botoa? Hain baxu erori ote gara  jendeari esateko adina ematen badiote botoa itotzen gaituen nazioarteko kreditu akordioa bernegoziatu nahi duen gobernu bati, orduan egun gutxi barru diru-kutxa automatikoak gelditu egingo direla?Zerbait dabil oker gure Europan eta eta hori jarri du agerian Greziak, meategietako [gas isurketa salatzen duen] kanario ezagunak. Helsinkitik Lisboara, Dublindik Ziprera, Europarrek jabetu behar dute elkarlanean aritu beharko dutela berpizteko garai batean mugiarazi gintuen hura: demokraziarekiko zaletasuna.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA