Xehe
Hasiera » Grezia » Grezian Europak ezarritako murrizketek ekarri duten hondamendia
Urt04 0

Grezian Europak ezarritako murrizketek ekarri duten hondamendia

Atalak: Grezia, Nazioartea

Greziako klase ertaineko familia bat murrizketek lehertuta. (Argazkia: Dimitris Michalakis)

Greziako klase ertaineko familia bat murrizketek lehertuta. (Argazkia: Dimitris Michalakis)

ATTAC erakundeak, mundializazio neoliberalaren aurkako borroketan erreferentzia teoriko nagusietakoa denak, azaldu du nola Europak Greziari erreskate aitzakiatan eman dizkion kredituek lagundu dieten nagusiki… Grezia krisira eraman zutenei berei. “Plans de sauvetage de la Grèce : 77 % des fonds sont allés à la finance” agirian irakur daitekeenez, Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak Greziari 2010ko udaberrian aurreratutako ia 207.000 milioiko kredituetatik 58.000 milioi (%28) erabili  diren banku greziarren kapital beharrak sendotzen;  101.000 milioi (%49) Greziako estatuaren zorra erosita zeukaten hartzekodunei kitapenak egiten; eta  43.000 milioi (%22,5) Greziako estatuaren aurrekontua arintzen, oraindik erabat zuritu gabeko diru-laguntzetan.

Kalkuluok egin ditu ATTACen Austriako taldeak, zeinak honela laburbildu baitu Greziari egin zaion erreskate famatuaren muina: “Elite politikoen helburua ez da izan herritarrei laguntzea, finantzetako korporazioak salbatzea baizik. Ehunka milaka milioi erabili dituzte diru publikotik bankuak eta finantzetako beste korporazioak salbatzeko, zehazkiago hauen ugazabak, beraiek sortu duten krisiaren ondorioetatik. (…) Elite politikoek herritarrak engainatu dituzte esanaz salbamendu neurriak hartzen ari zirela”.

Datuon ikuspegi grafikoa iaz emana du Dimitris Michalakis argazki-kazetariak “Four Years of Austerity in 40 Pictures” (Lau urteko murrizketak 40 argazkitan) bilduma zirraragarrian. Berrogeietatik bi hautatu ditugu kronikatxo honen beztitzeko; gordinak baldin badira, askoz gordinagoak dira berrogeietan beste gehienak. Michalakisek parte hartzen du krisiak Greziara ekarri duenaz irudiz bezala idatziz pentsaketa egiteko sortutako Depression Era talde proiektuan.

Smatatia langabezian dago eta bere senarra ere bai. Tarteka egiten dituen lantxo batzuez aparte, familiaren eta auzokoen laguntzari esker bizi dira. (Argazkia: Dimistris Michalakis)

Smatatia langabezian dago eta bere senarra ere bai. Tarteka egiten dituen lantxo batzuez aparte, familiaren eta auzokoen laguntzari esker bizi dira. (Argazkia: Dimistris Michalakis)

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pello Zubiria

Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

Azken bidalketak

  • Ostiralero ‘black friday’
  • Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna
  • Antton Urrutikoetxea, bihotz 68tar bat
  • Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak
  • Oreinako zubia

Iruzkin berriak

  • Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
  • Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
  • Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Agiñarenak
  • AHT
  • Argia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bihia
  • Ekonomia
  • Eltzegor
  • Energia
  • Erlea
  • Euskal preso eta erbesteratuak
  • Euskara
  • Eutsizale
  • Fukushima
  • Gizartea
  • Grezia
  • Hedabideak
  • Historia
  • Ingurumena
  • Iritzia
  • Irratirakoak
  • Izorrategikoak
  • Kondarrak
  • Kutsadura
  • Larrun
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Nekazaritza
  • Net Hurbil
  • NetHurbildarrak
  • Osasuna
  • Pestiziden alternatiben astea
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • TAFTA
  • Tao
  • Trantsizioa
  • Zero Zabor
  • Zinema
  • Zorra

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA