Korrika Ternuako Algonkin-euskara pidgin zaharrean: ‘Koporripikapa’
Apirilaren 1 honetan, epez kanpo bada ere, ARGIAko erredakziora iritsi da Korrikaren azalpena munduko hizkuntzetan zabaltzeko Lander Arbelaitzek prestatutako testu famatuaren bertsioa Algonkin-euskara pidginean. Hizkera hau gaur Kanadako lurrak diren Ternua eta Labradorren hitz egiten zuten míkmaqek, innuek eta Ternua eta Labradorko beste amerindiarrek eta Euskal Herriko baleazaleek. Hiztegia nagusiki mikmakerako, innuerako eta euskarako hitzek osatu bazuten ere, zenbait gaskoi hitz ere...
Read MorePestizidarik gabeko alternatiben astea, laborarientzako bezala kaletarrentzat
10. urtez ospatzen dute Frantziako Estatuan pestizidarik gabeko laborantzaren aldeko astea: “Semaine pour les Alternatives aux Pesticides“. Udaberriaren lehen 10 egunetan burutzen da, martxoaren 20tik 30era bitartean. Pestiziden kontsumoan txapeldun tristea den Frantzian sortua, ekitaldia Europa eta munduan barrena zabalduz doa pixkanaka. Astearen helburua da herritarrak ohartaraztea hain erraz eta hain kopuru izugarrietan erabiltzen diren pestizida kimikoen arriskuez eta aldi...
Read MoreAtenasko parlamentua Greziaren zorraren auditoria egiten hasi da
Greziako legebiltzarraren lehendakariak, Zoe Konstantopuluk, iragarri berri du herrialde haren zor publikoaren auditoria burutzeko batzordearen sorrera. Alde zientifikoan ATTAC eta CADTM erakunde ospetsuetako liderretakoa den Eric Toussaint belgikarrak gidatuko du. 2007-2008an Ekuadorren zorraren auditoria egiten aritu zen. Frantziako Deux Sevreseko ezkertiar hauek blogean oso egoki “zorraren autopsia” deitu duen honen helburuaz esan du Konstantopuluk: “Helburua da argitzea...
Read MoreIbon Fernandez kaleratzeko gurutze-bidean, hirugarren geldialdia bihar
Via Crucis luzea eginarazten diete beti gaixotasun larriren bat daukaten euskal preso politikoei, ETAkoak izan ala ez izan euskal preso politiko baldin badira. Etxeraten kontabilitatean oraindik preso darraiten hamar preso gaixoek ondo dakite. 2013ko urtarrilean esklerosi anizkoitza diagnostikatu ziotenetik Ibon Fernandez Iradiren senide eta abokatuek hasitako gurutze bideak bihar, martxoak 26, ezagutuko du hirugarren geldialdia. Nahi litzateke 14.a baino lehen gainditzea kalbarioa, baina...
Read MoreUrak piztu du sua Irlandan: Troikaren kontrako beste gatazka
Dozenaka milaka jende ibili zen oihuka larunbatean Dublingo kaleetan, antolatzaileen hitzetan 80.000, RTE kate publikoaren kalkuluetan 30.000-40.000 artean; jendetza izugarria edonola ere. Aurreko hiru aldietan legez, protestaldi handia zen gobernuak etxeko ur kontsumoa kobratzeko hartutako erabakiaren kontra. Etxeko ura pagatzea munduko gauzarik arruntena irudituko zaigun arren guri, doan kontsumitu dute betidanik Irlandan. Logikoa lirudike etxebizitza bakoitzak bere kontadorea edukitzea eta...
Read MoreHartu txute hau eta ikusiko duzu zerua
Kalean topatu dut nirea baino artritis konplikatua sufritzen duen adiskidea. Almidoi Gabeko Dietaz, propoliaz eta enparauez mintzatuak ginen duela sei hilabete. Artritiko jendeari orain erreumatologoek gomendatzen dizkiguten biologikoez ere bai. Nola esan ezetz denbora laburrean berria bezala jarriko omen zaituen puntako botika bati? Borrokan hasiko zara lagundu nahi dizun medikuarekin, eta bi egunez behin kontrolatzen zaituen Mutuarekin, eta familiarekin eta zientziak zure esku jarri dituen...
Read MoreFukushima+4: ahaztea da are latzagoa gertatu dakigun bide segurua
2011ko ekaineko LARRUN prestatzen ari ginela, Fukushimako istripuaz galdetu genion ingurumen gaietan Espainiako aditu handietakoa den Alfonso del Val Pankorbokoari. Hilabete gutxi lehenago gure begien aurrean gertatzen ikusia genuen Lurrak ezagutu duen hondamendi atomikorik bortitzena eta katastrofearen handiaz jendea oharturik, zentral nuklearren aroa ixten hasteko tenorea iritsia zela zirudien. Elkarrizketa inprimatuan modu borobilagoan bildu arren, gogoan dut galdetu niola: “Alfonso,...
Read MoreErrusia Krimeaz geroztik kontraerasoan: Rafael Pochen analisi argigarria
Hamabi hilabete joan dira Errusiak Krimea bereganatu zuenetik. Berreskuratu, hala nahi bada historiari dei eginda. Hamabi hilabete ere Maidaneko matxinadaz geroztik, Viktor Janukovitxen kargugabetzea, eta hortik aurrerako guztia. Duela gutxi arte Berlindik bezala gaur Paristik La Vanguardiaren korrespontsal ari den Rafael Poch (Bartzelona 1956) kazetari eta historialariak Ekialdearen eta zehazki Errusiaren ezagutzaile onaren fama dauka: Moskutik 14 urtez igorri ditu kronikak, “La Gran...
Read MoreFacebook City: txaletak nagusientzako, taldeko logelak aprendizentzat
Daily Mail egunkariak aurkeztu du airoski: “Welcome to Facebook City! Mark Zuckerberg plans waterside development for 10,000 staff near firm’s San Francisco HQ“. Ongi etorriak zaitezte Facebooken hirira! Korporazio arrakastatsu horren ugazaba-guru Marck Zuckerbergek Frank Gehry (Bilboko Guggenheim…) jeinuarekin diseinatu du 80 hektareako herri handi bat, Facebookeko koartel nagusian ari diren 10.000 langileak eta beren familiak bizi daitezen. Dena baita ziklikoa bizi...
Read More
Iruzkin berriak